
, zure izen-ematea bideratu da.
EQZEk 2020ko ekainean zentroa berrirekitzeko abian jarritako prebentzio plana indarrean mantentzen du, zentroko komunitate osoa inplikatzen duten neurri, protokolo eta gomendioekin. Dokumentuak segurtasun neurriak, irekitzeko eta ixteko ordutegiak, garbitasuna, edukiera eta gelen, instalazioen eta ekipamendu teknikoen erabilera arautzen ditu.
Ondare zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa zaharberritzeko eta babesteko graduondoko ikasketak
+Zinema edo ikus-entzunezkoak xede dituzten programen garapenarako graduondoko ikasketak
+Film eta ikus-entzunezko obra artistikoak errealizatzeko jardun praktikoaren graduondoko ikasketak
+Elías Querejeta Zine Eskolaren parte izan nahi duzu? Jarri harremanetan gurekin.
Datuak babesteko Europako Erregelamendua (2016/679 EB, DBEO) eta Datu Pertsonalak babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa betez, formulario honen bidez ematen dituzun datu guztiak EQZEko ibilbideetan izena emateko eskaerak kudeatzeko tratatuko dira, eta Elías Querejeta Zine Eskolak soilik erabiliko ditu. Ez dago aurreikusita beste pertsona edo erakunde batzuei daturik lagatzea.
"Gure egiten ditugu Jorge Oteizak heziketa estetikoaren indar berritzaileaz zituen ideiak; bai eta Walter Gropiusek Bauhaus-ean defendatu zuen unitate grina, gurean pedagogiara eta praxis filmikora hedaturik".
"Oraindik ere hezkuntza ulertzen dugu ofizioen plan tekniko baten gisan, jakintza jakin baten edo materialki bizimodua ateratzeko modu jakin baten barruti estuetan. (…) Baina ez dago ez kalkulurik ez babesik, elkarrekin eta gure garaian bizitzeko beharrezko zaigun sentsibilitate espiritual hori lantzeko".
"Irakasteko moduak lantegiaren izaerari heltzen dio: sorkuntza organikoa, artisau-ezagutzatik abiatuz. Zurruntasun oro alboratu, eta jarduera sortzailea lehenesten da; norberaren askatasunari bide emanez, baina baita azterketa zorrotza oinarri hartuta ere".
"Zure filma: arima eta bihotza nabaritu daitezela bertan, baina eskulan bat bezala egina izan dadila".
"Koadro bat maitatzeko, margolari potentziala izan beharra dago; ezin, bestela. Egia esan, film bat maitatzeko ere zinemagile potentziala izan beharra dago, eta nork bere buruari esan: okerrago nintzateke ni, hau edo bestea egingo nukeen; norberak egin behar ditu filmak, akaso irudimenean baino ez, baina egin beharra dago; bestela, ez du merezi zinera joaterik".
"Zineak pentsamenduak adierazteko bere forma propioa aurkitu behar du. Zineari berari soilik dagokion modu bat".
"Artea, hori ez da irakasten, hori aurkitzen da, esperimentatzen da, jakite bakarrari eransten zaio hainbat bidetatik eta, batzuetan, inolako diskurtso motarik gabe".
"Ez dago lengoaiarik. Ez dago arterik. Ez dago ezagutzarik. Ez dago filma baino, bere sinplean: hasiera eta betiereko unea".