Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Hipótesis 1 Transformazioa

Hipotesia
2020
1234567890
euskara, gaztelania, ingelesa
Hipotesi(s)1: liburuarekin, Elías Querejeta Zine Eskolak gaikako argitalpen bilduma bati hasiera eman nahi dio; ikasleek liburu bat argitaratuko dute urtero, eskolatik igarotzen diren belaunaldien ideia, begirada eta interesetan oinarrituta. Lehen liburu honetarako gaia lehenengo ikasturte honetan izandako bizipenetan oinarritu da: eraldaketa.

Eraldaketaz hitz egiteak zinemaren materialtasun desberdinen gainean hausnartzea dakar, obra filmikoaren sorkuntza prozesuei eta EQZE proiektuaren ardatz diren zinemaren hiru denborei buruz pentsatzea. Aldaketaren kontzeptua bera esperientzia zinematografikoari atxikitako zerbait dela onartzea esan nahi du, zalantzarik gabe. Zinema, aldaketaren artea.

Orri hauetan, zinemaren iraganari, orainaldiari eta etorkizunari buruzko hitz, irudi eta hausnarketak bildu ditugu, kategoriarik edo pribilegiatutako denborarik ezarri gabe eta betiere zinema ikustearen, egitearen eta zaintzearen esperientzian nolabaiteko zirkulartasun bat bilatu nahian. Aldi berean, argitalpenaren izenak adierazten duenez, ziur gaude edukien bitartez eta euren artean sortzen den konexioaren bidez, zinemagileen belaunaldi honen, EQZEko lehen belaunaldi honen hipotesi, aitzinirudi eta kezkak adieraztea ere lortuko dugula.

picture - Hipótesis 1