Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskolak zineratzeko abentura batera gonbidatzen du

Ikasturtea Donostiako Zinemaldia hasten den egun berean abiatzen da, irailaren hirugarren astean, eta ondoko urteko Zinemaldiaren azken egunean amaituko da. Ikasturtea bi zinemaldion artean kokaturik dago, abiaburukoa bata eta amaierakoa bestea, eta EQZEren abiaburu eta helmuga horiek eskolari ohiz kanpoko berezitasuna ematen dioten elementu horietakoa da. Bidaia honek aurrez aurreko irakas-jarduerako 56 aste iraungo du. Zinemaldiaren hasieratik ekainaren erdialdera doazen hilabeteak irakaskuntza atalera, proiektu pertsonala garatzera eta praktika profesionaletara bideraturik daude.

Udako jarduera, batez ere, Sormen ikasleentzako praktika profesionaletan eta autore-tailerretan zentratzen da. Denbora horri gehitu behar zaio urte bereko abenduan defendatu beharreko proiektu pertsonalak osatzeko epea, aurrez aurre egon gabeko proiektua amaitzeko aldia. Bigarren zinemaldia helmuga da EQZErentzat, baina, aldi berean, jaurtigailu berri bat gure ikasleentzat.


 

estructura curso

 

Modulu bakoitzak bost/zazpi aste arteko iraupena du. Bateratua da eta koherentzia pedagogiko propioa du, halako eran non aldi horretako jarduera guztiek espezialitate bakoitzean bide eta erdigunea den gai bati buruz diharduten. Modulu batetik bestera, eskolako klaserik eta aurrez aurreko saiorik gabeko astebete aurreikusi da, lan pertsonalari eta praktika profesionalei eskainia.

 


metodologia curso

Irakaskuntza

Hiru espezialitateetako ikasgai nagusiak eta espezialitate bakoitzeko ikasgai bereziak hartzen ditu, baita, horiekin batera, topaketa, hitzaldi eta mintegi komunak ere. Gelako aurrez aurreko 500 ordu, gutxienez. Era berean, Filmategia, Tabakalera eta Zinemaldiaren programazioa eta kultura ekintza irakas-programaren parte dira eta hiru graduondoen egutegiarekin loturik daude.

Praktikak

Ikasturtean zehar, ikasleek gutxienez 100 orduko praktika profesionalak egin beharko dituzte Filmategian, Tabakaleran eta Zinemaldian. Bigarren modulutik aurrera, eta erakunde horiek eta EQZE eraikin berean daudenez, praktikak irakas-saioekin batera gauzatuko dira.

 

Proiektuak

Proiektu guztiek profesional baten edo gehiagoren tutoretza izango dute, ikasle bakoitzaren espezialitatearen eta joeren arabera. Abendu aldean, hiru programetako proiektuak jendaurrean aurkeztu eta ebaluaziorako jarriko dira, Hipótesis proiektuaren bidez.

 

 

Estilo librea

Ikasle bakoitzak matrikula espezialitate jakin batean matrikulatu behar duen arren, bere ikaskuntza programa osatu dezake beste programa bateko irakasgai zehatz batzuk, mintegiak, topaketak edo proiektu alternatiboak hautatuta. Era horretara, ikasleak bere ibilbide pertsonal propioa moldatu dezake, gainerako ikasleenaren erabat desberdina izan daitekeena. Modulu bakoitzaren kronograma pentsatua dago irakasgai desberdinen arteko solapamendurik gerta ez dadin eta, horrela, ibilbide propioa egiteko aukera egon dadin. Estilo libreko kredituen hautapena ikastaroaren hasieran egin behar da.

Espezialitate bateko ikasleak beste espezialitateko bateko irakasgaietan aritzea intentsitate eta eskakizun maila desberdinekoa izan ohi da. Oro har, entzule gisa parte har dezakete, praktikak eta ebaluazio probak egiteko obligaziorik gabe.