Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskolaren irakaskuntza-proiektua hiru graduondoko programa hauek garatuz zehazten da: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza

Eskolaren xedea da zinemagileak formatzea, zinemagile hitza zentzurik zabalenean eta transbertsalenean hartuta; hau da, bai iraganeko zinemaz (ikerketa eta babesaren bitartez), bai oraingoaz (komisariotza eta programazioaren bitartez), bai eta etorkizunekoaz (sorkuntzaren bitartez) jabetuta eta trebatuta dauden zinemagile gaituak formatu nahi ditu, begirada oso eta bateratu bat garatuz.

Gustatzen zaigu esatea EQZE, hain zuzen, zinemaren hiru aldien eskola dela, haren jatorrian izan diren hiru erakundeen azterketa eta lan eremua, preseski, sorkuntzaren iragana (Euskadiko Filmategia), oraina (Donostia Zinemaldia) eta etorkizuna (Tabakalera) direlako. Eskolaren irakaskuntza-proiektua graduondoko hiru programa hauek islatzen dute: Artxibategia, Komisariotza eta Sorkuntza. Hiru graduondo horiek, elkar hartuta, zinemaren gure ikuskera zehazten dute.