Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Sorkuntzaren espezialitateak berariazko xedetzat ditu filmak eta ikusentzunezko obra artistikoak errealizatzeko interesa dutenen formakuntza teoriko eta metodologikoa eta jardun praktikoa

Espezialitatearen funtsa da obra bat ideatzeko, sortzeko eta burutzeko prozesurako beharrezkoak diren alderdiak irakastea eta zinemagilearen ahots propioa bilatzea. Zinemaren formazio teoriko ez estandarizatu bat eskaintzen du eta hausnarketa eta pentsamendu sortzailerako giro aberasgarri batean parte hartzeko aukera ematen du; halaber, proiektu pertsonal bat garatuko du partaide bakoitzak, tutoreen sistema pertsonalizatu baten bitartez, ikasleen afinitateak eta proiektuaren beharrak kontuan hartuta. Horrela, espezialitate honetan, ikasleak aurre egingo die ideatze prozesuei (subjektibitatea), lan metodologiei (sistematizazioa), esperimentazioari (lanketa formal espezifikoa) eta proiektua kontzeptualizatzeari eta gauzatzeari.

Laida Lertxundi
Sorkuntza Saileko koordinatzailea

Laida Lertxundi artista da, zinegilea eta egun Arte Ederretako eta Giza Zientzietako irakaslea Pasadenako Art Center College of Design eskolan. Lehenago, eskolak eman zituen San Diegoko University of Californian eta California Institute of the Arts-en (CalArts), non Arte Ederretako Master bat egin baitzuen. Bere lanak, 16 mm-tan grabatuak gehienak, barrutasunaren espazio intimoen eta paisaia handien handitasunaren artean mugitzen dira, asmoa izanik subjektibitateak eta afektuek eraldatutako geografia bat hartzea. Bere lanak mundu osoko festibal eta galerietan egon dira ikusgai. Azken urtean bakarrik, Museum of Modern Art-en (New York), CICC Tabakalera, Tate Modern (Londres). Bienal de la Habana eta Temporary Gallery (Kolonia), besteak beste; eta sona handiko bienaletan: L.A. Hammer Biennial (Los Angeles), La Biennale de Lyon eta Whitney Biennial (New York).


Zure filma: arima eta bihotza nabaritu daitezela bertan, baina eskulan bat bezala egina izan dadila (Robert Bresson, Zinematografoari buruzko oharrak).

“Sorkuntzaren espezialitateak zinema arte gisa hartzen du, eta ulertzen du dokumentala, fikzioa, bideo-artea eta esperimentala zera jarraitu bat dela. Zeluloidezko formatu analogikoak erabiltzen ditugu, baita digitalak eta entzunezkoak ere, obrak zinemaldietan bezala instalazio, museo, galeria eta beste espazio batzuetan ere eman daitezen.

Urtebeteko ikastaro trinkoan, ikasleak harreman zuzena du egungo zinegile eta artistekin (bertakoak eta nazioartekoak), belaunaldi guztietakoak. Horiek, beren obra eta metodologiatik abiatuta, proposamen pedagogiko zehatzak garatzen dituzte. Irakasle taldearen lehentasuna ikasleen obra da beti. Ezagutza eskualdatzeko hierarkia klasikoaz harago (maisu-ikasle), lankidetza-pedagogia bat ezartzen dugu, non irakasleek artistak diren aldetik irakasten baitute, ez bakarrik akademiko diren aldetik”.

 

Laida Lertxundi

Film eta ikusentzunezko obra artistikoak errealizatzeko jardun praktikoa

  1. modulua 2. modulua 3. modulua 4. modulua 5. modulua

Derrigorrezko
ikasgaiak

(hiru) Artxibategien mapa Zinemaren materialitatearen historia Zinemagilearen pentsamendua: praktika eta teoria Soinu ikuspegia Zinemagile ikuslea

Moduluko gaiak

Pertzepzio egoerak Zoria versus kontrola  Egiturak Paradoxak Arrarotzea

Ikasgai nagusiak

Zinemagilea kamerarik gabe Laborategi fotokimikoa Irudi eta soinuei aurre egitea (ikus-entzunezko) Unibertsoen eraikuntza Identifikazioa eta alteritatea
  Kamera eta gauzak. Proiektu 0 Paisaiaren eraikuntza bisual eta soinuzkoa Bilaketa zinematografikoa Lantegia: inprimatze optikoa 16mm Gorputza eta zinema
  Soinua amets Zoria vs kontrola Denboraren artikulazioak eta esplorazioak   Emozioaren eta desiraren eraikuntza
    Irudien materialitatea      
Topaketak, hautazko ikasgaiak eta beste ekintzak          
Tabakalerako programazioa          

 

Irakasgai komunak

  • (hiru) Artxibategien mapa

    Artxibategi zinematografikoa eta ikusentzunezkoa, gaurkoz, ikerketa, zaintza eta sorkuntzako profesionalen arreta erreklamatzen duen lurralde oparo eta mugaezina da. Ez da, inolaz ere, biltegi estatiko bat, bertan murgiltzen direnen asmoen arabera irakurketa eta eskuhartze aukera ezberdinak eskaintzen dituen lurralde bat baizik. Gaiak EQZEko ikasleek beren eginkizuna (sorkuntza, ikerketa edo zaintzakoa) berenganatzeko aukera proposatzen du oroimen zinematografiko eta ikusentzunezkoa esploratze modura.

  • Zinemaren materialitatearen historia

    Zinemaren materialitate (optikoak eta haptikoak ere) adina zinema dago. Gai honek zinematograforako hurbilpena proposatzen du bere materialitatetik abiatuta. Zedarri teknologikorik nabarmenenak ez ezik, diskurtso artistiko zehatzak sortzen irudiaren materialitateak lagundu duen moduen argitzea du helburu. Material fotokimiko sentsiblearen materialitatean zentratuko da asignatura hasera batean, eta aurrera ahala (erresoluzio, testura, kolorea) eta ikusentzunezkoen beste euskarri batzuei jarriko die arreta, magnetikoei bezala digitalei

  • Zinemagilearen pentsamendua: praktikak eta teoriak

    Sormenaren teoriara zinemagileek beraiek egindako hurbilketa, filma egin aurretik edo egin ostean: filma proiektu moduan edo bere obrari buruzko gogoeta moduan. Metodologia tradizionaletatik urrundutako pentsamendu zinematografikoaren irakurketaz gain, zinemagileen teoriak, kasu guztietan, diziplinaren dilema estetiko oinarrizkoetarako hurbilketa saiatzen du. Gaiak jartzen die arreta hurbilketa intuitibo soil eta ez erreflexiboei ere, sormenaren arrazionalizatzearen kontrakoei.

  • Errealitatearen soinu-banda

    Zinemak, betiko zatiketa bati jarraituz oraindik ere, soinua maila guztiz tekniko batean ikusten du: ahotsa, atzeko soinuak, efektua eta musika. Soinuen behartutako sailkapen hori izan da jaso dugun neurrira egindako soinuen unibertsoa eta baita pantailatik haratago luzatzen den entzutearen kultura osoaren oinarria ere. Zinema, errealitatearen adierazpena izanik, gizakion historiako makina eraginkorrena da eta betidanik izan da gure soinu-kultura eremu zabalenean baldintzatzeko orduan. Era orotako soinuak bereganatu eta haiek dramatizazio saihestezinerako kodetutako esanahiak emateko gaitasun kamaleonikoaren bitartez, zinemak etengabe eratzen ditu entzuteko eta arretarako modu boteretsuenetako bat. Ikasgai honen helburua zinemaren historia haren soinu, zarata eta isiluneen bitartez, denak berdin aztertzea da, errealitatearekin alderatu (eta alderantziz) eta ikusmenak duen ahalmen handiarekin hitz egiteko gai den entzute kritiko eta aberasgarria gauzatzeko xedearekin beti ere.

  • Zinemagile ikuslea

    Filmak ikusiz, ikastaroan zinemagile ikuslearen irudia aztertuko dugu zinemagile izateko baliabide gisa. Zuzendari orok, batzuk beste batzuk baino gehiago, besteen filmak ikusten ditu. Zinemagileek betidanik izan dute beste zinemagileengan eragina, Lumière eta Méliès anaietatik hasita. Horrek, sare konplexua, zaila, eratzen du, zeinak Zinemaren historia bera eratzen duen, bai forma bai eduki gisa. «Nouvelle vague» delakoan planteatzen da eraginen kontu hori modu nabarmenagoan, mugimendu horren funtsezko ezaugarria baita. Zinemaren historian lehenengoz, zinemagileek zinemaren iraganarekin harreman esplizituagoa dute garai horretan.

Ibilbideko irakasgaiak

  • Zinemagilea kamerarik gabe

    Ikasle bakoitzak errealitateari aurre egitea eta hura neurtzea. Ez dago kamerarik erabiltzeko beharrik ikasgai honetan; ikasgelatik kanpokoa da gehienean, eta haren xedea da ikusmen eta entzumen mekanismoak aktibatzea, errealitatearen behaketarako ohiturak hartzea, eta errealitatearen inguruko itaunketarako ohiturak hartzea. Ikasgaiak hainbat ibilbide fisiko eta paisaia-ibilbide proposatzen ditu, ikasleak errealitatearen interpretaziorako tresnak erabil ditzan.

  • Kamera eta gauzak. 0 proiektua

    Kameraren bitartezko subjektibotasuna, intuizioa, behaketa. Banakako errodatzea, 16 milimetroko pelikulena (emultsio ezberdinekin), eta kameran muntatzea. Helburua da hausnartzea kameraren begitik begiratzeak dakarren pertzepzio aldaketaren inguruan eta kameraren bitartezko munduaren esplorazioaren edo munduen sorreraren inguruan.

  • Soinua amets

    Ametsaren prozesuak ez ditugu sarri, edo ez ditugu inoiz, entzumenarekin lotzen. Arrazoi biologiko soila izango du horrek, seguruenik: amesten dugun bitartean, bertan behera uzten dugu ikusmena, beste irudi birtual batzuez gozatzeko. Entzumena, baina, beti dugu adi. Beti dago prest atsedenak ikusmenari nahitaez dakarkion sakrifizioa konpentsatzeko. Beraz, arraroa izan badaiteke ere, ez dago amets soinudunik. Ametsetako edozein soinuk ezinbestean egon behar du irudi bati lotua, izan irudi abstraktua, izan figuratiboa. Tailer honek hausnarketa bat proposatzen du lozorroko entzutearen inguruan (iheslaria, arretarik gabea, subjektiboa, urrunekoa, zehaztugabea…), entzunaldien, entzute-saioen, eztabaiden, grabazioen eta narrazioen bidez. Asmoa da gure soinu-narratibak eraikitzeko oinarrizko kontzeptuak berraztertzea (soinu-diseinua, narratiba klasikoak, ahozkotasuna…), soinu-bitartekoak hizkera moduan ematen dituen aukerak birpentsatzeko. Gonbidapen bat, argirik gabeko, letrarik gabeko eta eserlekurik gabeko zinema imajinatzeko, azken finean, irudiaren amets bat imajinatzeko.

  • Laborategi fotokimikoa

    Irakasgai honetan, material fotokimikoaren prozesatzea aztertzen da. Material horren ezaugarri estetikoak eta narriadura ulertzeko, ezinbestekoa da materialak jasaten dituen tratamendu eta aldaketa kimikoak ezagutzea. Grabatutako materialaren prozesatuak egingo dira eskolan bertan.

  • Ikuspegia, eta paisaiaren eraikuntza bisual eta soinuzkoa

    Ikasgai honek modu espezifikoan lantzen du zinemaren bidezko pasaiaren eraikuntza, oinarri hartuta paisaia oro sortzen dela adierazezinarekiko konfrontaziotik (natura gehiegizkoa, osoki jaso ezin dena). Horrela, beraz, ikasgaia ikuspegiaren artikulazioan sakontzean datza, kasu jakin hori abiapuntu hartuta.

  • Zoria vs kontrola

    Zoriaren eta kontrolaren arteko dikotomia: bi mutur, zeinetan oinarrituta eszenaratzea egituratu, koreografiatu eta antolatu daitekeen. Astean zehar, irudiarekin lotutako auziak landuko dira; irudia ideia baten exekuzio gisa edo irudi baten bilaketa gisa ulertuta. Ikasgai honetan lantzen dira hainbat kontu, sekuentzia baten planifikazioarekin, konposizioarekin eta eraikuntzarekin lotutakoak, baita inprobisazio-baliabideekin lotutakoak ere.

  • Irudien materialitatea

    Irudiaren formei buruzko hausnarketa, haien materialtasun zorrotzean oinarritutakoa. Ikasgai honetan ikasleek eskuz egindako emultsioekin egingo dute lan; horiek esperimentaziorako abagune interesgarria ematen diote zinemagileari, zinema-irudi berriak sortzean. Ikasgai praktikoa da oso-osorik, fase guztiak hartuko dituena.

  • Irudiei eta soinuei aurre egitea

    Zinema-muntaiara hurbilketa, ikus-entzunezko idazkera sortzailea garatzeko bitarteko egoki moduan: leku pribilegiatu bat gu konturatzeko irudien eta soinuen arteko harremanek ematen dizkiguten sorkuntza-aukera anitzez.

  • Bilaketa zinematografikoa

    Pentsatu eta egin, irakatsi ordez. Ikasgai honek esperientzia partekatu bat proposatzen du. Haren bitartez, Mikel Gurreak lankidetza eta prozesuak partekatzen dituen kide zinemagile guztien kezken inguruan hausnarketa suspertu nahi da: kontrola dagoen ala ez, intuizioa, metodoa, instintua eta guztien arteko tirabirak. Ikasgai honen xedea bilaketa egitea da, dauden guztien artean emaitzak ibilbidea baldintzatu gabe. Nola ekin bilaketa zinematografiko bati? Zerk ekiten du? Zerk bultzatzen gaitu filmatzera? Zenbateraino neurtzen da aurretik zineman? Zenbat sortu dut? Eta zenbat da berez sortua?

  • Denboraren artikulazioak eta esplorazioak

    Denbora zinematografikoaren kontzeptuaren aldaera guztien inguruko sarrera: bai denbora objektiboa eraldatzeko ahalmen gisa, baina baita ikusleek denbora hautemateko duten modu ezberdinetik, elementu erritmikoen erabileratik eta eredu musikaletatik ikusita. Bloke honen helburu teoriko eta praktikoaren oinarria da denborarekin lotutako aldaera estruktural eta fenomenologiko guztiak erabiltzen dituzten esperientzia zinematografikoak sortzea.

  • (ikus-entzunezko) Unibertsoen eraikuntza

    Ikasgai honetan, modu espezifikoan lantzen dira soinu-unibertsoen diseinuaren eta eraikuntzaren etapa guztiak: ideiagintza, lan-jarraibideak, irudiarekiko harremanak, soinutik sortutako proiektuen eraketa, nahasketa, etab. Irudien eta soinuaren zentzumen anitzeko indarra. Irudi eta soinuen zentzumen-estimulazio sinestesikoa eta haien indar paradoxikoaren artikulazioa zinemagintzan.

  • Lantegia: Inprimatze optikoa 16mm

    Optical printer edo inprimagailu optikoa efektu berezietako makina txiki bat da, zinemagile esperimentalek beren filmak egiteko erabiltzen dutena. Inprimagailu optikoak fotograma baten irudia inprimatzen du kopiatzeko aukerarekin, baina baita aldatzeko, alderantzikatzeko eta errepikatzeko ere, aukera amaigabeko joko batean: Kolore zuzenketa, super 8/8 mm-tik 16 mm-ra pasatzea, negatibotik positibora eta alderantziz, koloretik zuri-beltzera, kamera geldoa-azkarra, flopa, fotogramaren azterketa, maskarak, iragazkiak eta bestelako aukerak eta aldagaiak… Lantegi honetan JK 104 Optical Printer inprimagailuaren aukera teknikoak eta sormenezkoak aztertuko dira, ikasle bakoitzaren materialetik abiatuta (materialik ez badu, artxiboko materiala erabiliko da) kopiatzeko edo aldatzeko; hartara, kopiako filmaren (kolorekoa eta zuri-beltzekoa) emultsio desberdinak erabiliz eta aztertuz, bakoitzaren aukera estetikoak ikusi ahal izango dira.

  • Identifikazioa eta alteritatea

    Ikastaroak identifikazioa eta alteritatea landuko ditu, formari zein edukiari dagokionez. Diskurtso feministatik eta queer mugimenduko diskurtsotik sortutako idazketa esperimentalaren formak aztertuko ditugu, besteak beste narratiba berria, eta zinemagintzaren modu esperimentalekin dagoen lotura landuko dugu. Fikzio autobiografikoa, urruntasuna sedukzio moduan, eta fikzioa eta emozioak jorratuko ditugu, kontzeptu kritiko gisa. Narratibaren logikaren baitako autogogoeta mota bati begiratuko diogu; emozioak, izaera eta subjektibotasuna landuko ditugu, jakintzarako forma baliagarri gisa. Robert Ashleyk behin esan bezala: sentimendu bat egitate bat da. Era berean, alteritatea egitura-mailan ere landuko dugu, ekoizpenarekin lotuta betiere, eta berriz ere diskurtso feministan oinarrituta, zinemagintza kolektiboari, laguntasunari eta kidetasunari begiratuko diegu, eta baita komunitateari ere, filmak egiteko eta ekoizteko modu kritiko gisa.

  • Gorputza eta zinema

    Irakasgai honek zineman, gidoi batekiko eta antzeztearekiko loturatik urrundu, eta hurbilketa bat egiten du gorputzarekin lan egitera, artea eginez izateko moduetara gerturatze aldera. Horretarako, interpretazio eta dramatizazio transzendente horretako antzezpenak aztertuko ditugu, eta keinu eta presentzietan jarriko dugu arreta. Irakasgaian askotariko tradizioetan oinarrituko gara, esaterako, Carolee Schneemann, Andy Warhol, Robert Bresson eta Peggy Ahwesh artisten tradizioan. Egoerak irudikatuko ditugu gorputzekin espazioan, eguneroko keinuekin, zein sinesgogortasuna kolokan jartzen duten beste izateko modu batzuekin. Hainbat fikziozko film labur, testu filosofiko nahiz poetiko irakurriko ditugu, eta haien inguruan eztabaidatuko dugu. Era berean, zineman gorputzaren presentziarekin jolasteko modu berriak sortuko ditugu.

  • Emozioaren eta desiraren eraikuntza

    Film batek dakarren makina psikologikoan modu aktiboan parte hartzen duten osagaiak dira identifikazioa, bakartzea, emozioaren proiekzioa, distantzia eta desira, filmen hastapenetatik. Izan proiekzio-mekanismo horiek aktibatzea dela-eta, izan horiek zalantzan jartzeagatik, sistematikoki aurkitu behar izan die irtenbidea zinemak bigarren proiekzio horren dilemei: ez proiektorearen bigarren proiekzioari, baizik eta ikusmen eta emozioen makinarenari. Irakasgai honek modu praktikoan emozioen eragina lantzen du, bai aktoreengan bai ikusleengan.