Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Ikerkuntza ohitura naturala da Elías Querejeta Zine Eskolarentzat

Ikerkuntza zineman egoteko modu bat da Elías Querejeta Zine Eskolarentzat. Ohitura natural bat. Ikasleei, irakasleei eta profesionalei arduraz jokatzeko eskatzen dien benetako lan metodologia bat. Hala, Filmategiarena, Zinemaldiarena eta Tabakalerarena den eskola hau Euskadiko Filmategiarentzako, Donostia Zinemaldiarentzako eta Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroarentzako eskola bat ere bada: hausnarketarako eta berrikuntzarako leku bat. Eta, azken buruan, eskolarentzako berarentzako eskola bat, zeinak zinemaren pedagogiaz etengabe eztabaidatuko duen.

EQZEren ikerketaren emaitza bi modutan zertzen da: Batetik, eskolaren proiektuak abiaraziz eta finantzatuz. Bestetik, berriz, doktoretza aurreko eta ondoko urteroko laguntzen bidez ikertzaileak babestuz. Ikerketa proiektuen emaitza irakaskuntzaren kalitatearen onerako dira, eta baita gizartearen onerako ere, iritzi kritikoa sortu asmo duten programa publikoen bidez eta EQZEren etorkizuneko argitalpen sailari esker.

Hauek dira EQZEren ikerketa ildoak: zinemari lotutako berrikuntza pedagogikoa; artxiboa, komisariotza eta sorkuntza zinematografikoa eta zinemaren eta beste diziplina zientifiko, humanistiko eta estetiko batzuen arteko lotura. Orobat, EQZEk babesa eman nahi dio zentroaren abiapuntuan eta oinarrian dauden euskal zinemaren eta kulturaren ikerketari.