Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Andréi Tarkovskiren lezio galduak #1

Lehen jardunaldia

Tabakalera | Z Aretoa

2017/12/06 - 10:30

  • Jardunaldia
  • Ikerkuntza proiektua

Parte-hartzaileak:

Andréi Andréievich Tarkovski, Harkaitz Cano, Xabier Erkizia, Ángel Gutiérrez, Menchu Gutiérrez, Ruxandra Kyriazopoulos-Berinde, José Manuel Mouriño

Hizkuntzak:

Errusiera, euskera, gaztelania, italiera, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

ESERLEKUAK AGORTU DIRA

Ordutegia:
10:30 - 14:00 / 16:00 - 19:00

Eskuorria deskargatu (1 MB)

Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) berriro hartuko du bere programa publikoa datorren abenduaren 6an "Andréi Tarkovskiren lezio galduak #1" jardunaldiarekin, Andréi Tarkovskik Sobietar Batasuneko hainbat lekutan 1975etik 1981era bitartean emandako ikasgaiak berreskuratzeko asmoa duen programaren lehen saioarekin.

Programa osatzen duten saioetatik lehena den honetan, 1977an SESBeko Goi Mailako Zinematografia Ikastaroan emandako klasetan jasotako grabazioak entzungo diren honetan, bereziki azpimarratuko da haren lan hau: Ispilua (Zérkalo, 1975). Bertaratzen den jendeak zinemagileari entzun ahal izango dio film haren sorkuntza-prozesuaren zenbait alderdiri heltzen: proiektuaren sorrera, biografikoa izatearen ondorioak, aktoreekiko harremanak, gidoiaren idazkuntza…

Jardunaldia osatzeko, L’Argent (1983) filmaren emanaldia izango da, Robert Bressonen filmografiako lanik ezagunenetako bat.

 Jardunaldiko egitaraua honela osatuta dago:

JARDUNALDIA / LEHEN PARTEA (10:30 – 14:00) | Z ARETOA (TABAKALERA)

10:30 - 10:45 Aurkezpena: Carlos Muguiro (EQZEren zuzendaria), Andréi Andreievich Tarkovski (Andréi Tarkovski Nazioarteko Institutuko zuzendaria) eta José Manuel Mouriño (saiakeragilea, zinemagilea, Tarkovski Institutuaren estatuko ordezkaria).

10:45 - 11:15 "Bere garaian landetxea egon zen leku hutsa: Ispiluaren dacharen barrena". Ruxandra Kyriazopoulos-Berinde (arkitektoa).

11:15 - 12:15 Soinu artxiboen lehen partearen entzunaldia (Andréi Andreievich Tarkovski eta José Manuel Mouriñoren parte hartzearekin).

12:15 - 12:25 Atsedenaldia.

12:25 - 13:30 Soinu artxiboen bigarren partearen entzunaldia (Ángel Gutiérrez, Chejov antzerki taldearen zuzendariaren parte hartzearekin).

13:30 - 13:55 “Ispiluen poesia”. Menchu Gutiérrez (eleberrigilea, poeta, saiakeragilea, eta itzultzailea).

13:55 - 14:00 Lehen partearen itxiera.

 

JARDUNALDIA / BIGARREN PARTEA (16:00 – 19:00) | Z ARETOA (TABAKALERA)

16:00 - 16:05 Aurkezpena: Carlos Muguiro eta Andréi Andreievich Tarkovski

16:05 - 16:30 “Kandela batentzako koreografia. Soinua eta Ispilua”. Xabier Erkizia (musikaria eta soinu-artista).

16:30 - 17:20 Soinu artxiboen hirugarren partearen entzunaldia (Andréi Andreievich Tarkovski eta José Manuel Mouriñoren parte hartzearekin).

17:20 - 17:30 Atsedenaldia.

17:30 - 18:30 Soinu artxiboen laugarren partearen entzunaldia (Ángel Gutiérrezen parte hartzearekin).

18:30 - 18:55 “Gutun bat ispiluaren beste aldetik”. Harkaitz Cano (gidoigilea, saiakeragilea eta idazlea).

18:55 - 19:00 Jardunaldiaren amaiera.

 

ZINEMA – 1. ARETOA (TABAKALERA)
20:00
L'Argent (Robert Bresson, 1983), 83 min. JBGA