Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Andréi Tarkovskiren lezio galduak #2

Bigarren jardunaldia

Tabakalera | Z Aretoa

2018/05/12 - 11:00

  • Jardunaldia
  • Ikerkuntza proiektua

Parte-hartzaileak:

Julen Abasolo, Cristina Álvarez, Pilar Carrera, Xabier Erkizia, Till Fellner, Peppe Lanci, Adrian Martin, José Manuel Mouriño

Hizkuntzak:

Euskera, gaztelania, italiera, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

Sarrera librea izen-ematearekin: info@zine-eskola.eus

Ordutegia:
10:30 - 14:00 / 16:00 - 19:00

Eskuorria deskargatu (1 MB)

Datorren maiatzaren 12an ekingo dio Elías Querejeta Zine Eskolak “Andrei Tarkovskiren Lezio galduak” proiektuaren bigarren zatiari. Proiektu horren asmoa da 1975 eta 1981 urteen artean Tarkovskik Sobietar Batasuneko hainbat lekutan emandako eskolak berreskuratzea. Topaketa berri honetan, Tarkovskik egindako iruzkin eta ohar ugari entzungo ditugu, hainbat zinemagileren inguruan: Ingmar Bergman, Robert Bresson, Aleksei German, Otar Iosseliani, Grigori Kozintsev,  Lumière anaiak, Sergei Parajanov, Andy Warhol... Eta, horien guztien artean, gai nagusi gisa, arreta berezia eskainiko diogu Tarkovskik Luis Buñuelen zinemagintzari buruz esandakoari. Aukeratutako soinu-grabazio batzuk entzutea izango da saioaren mamia; oraingoan ere, grabazio horiek orain arte ezagutarazi gabekoak izango dira. Entzungo dugunez, grabazio horietako bakoitzean, Tarkovskik hainbat zuzendari garrantzitsuren lana aztertzen du, eta filmetako “aipuen” eta bestelako esku-hartze puntualen arteko hartu-emana sortzen da. Entzungo ditugun grabazio guztiak hiru saiotan egin ziren, 1977an. 

Bigarren saio honetan, Cristina Álvarez eta Adrian Martin saio-idazle eta zinema-kritikariek hausnarketa egingo dute hainbat zuzendariren lanetan (Tarkovski, Bergman, Bresson, Buñuel eta Parajanov) kanpaiak entzuteak duen funtzio informatibo edo dramatikoaz eta horrek sortzen duen paisaia musikalaz, egile horien hainbat pelikulatako zatiak biltzen dituen bideo-saiakera baten bidez. Julen Abasolok kanpaien soinuan oinarritutako sinfonia bat joko du, Arientzako (Aretxabaleta) Kanpai Jole Eskolako kideekin eta Xabier Erkizia soinu-artistarekin batera. Pilar Carrera, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko errektoreordeak, Andrei Tarkovski. La imagen total (Fondo de Cultura Económica, 2009) saiakerako egileak, zinemagile errusiarra eta Sergei Parajanoven zinearen arteko harremanez hitz egingo du. Till Fellner pianista austriar ezagunak, Luis Buñuelen zinemagintzan musikak duen erabilerari buruzko saiakera idatzi duenak (Subertsioa eta isiltasuna, Scherzo aldizkarian argitaratua, 326. zk., 2017ko otsailean), hitzaldia egingo du, Johann Sebastian Bach-en hainbat konposiziorekin lagunduta. Giuseppe Lancik ere parte hartuko du, argazki-zuzendari eta ohiko kolaboratzaile izan baitzen, besteak beste, Marco Bellochio, Vittorio eta Paolo Taviani eta Nani Moretti zuzendariekin eta Tarkovskirekin berarekin, 1983an Nostalghia filma egin zutenean. Amaitzeko, José Manuel Mouriñok ere parte hartuko du; saio-idazlea, zinemagilea eta Estatuko Tarkovski Institutuaren ordezkaria da bera, eta berreskuratutako grabazioen ikerlarietako bat izan da.

Jardunaldiko egitaraua honela osatuta dago:

LEHEN PARTEA

11:00 - 11:10 Aurkezpena: Carlos Muguiro (EQZEren zuzendaria) eta José Manuel Mouriño.

11:10 - 11:30 Soinu artxiboen lehen partearen entzunaldia.

11:30 - 12:20 "Ekaitza Errusiatik urrun filmatu" (Giuseppe Lanci).

12:20 - 12:30 Atsedenaldia.

12:30 - 12:55 Soinu artxiboen bigarren partearen entzunaldia.

12:55 - 13:20 "Kanpaien soinuaz jositako ametsen segida" (Cristina Álvarez eta Adrian Martin).

13:20 - 13:50 "Denbora haustea" (Arientzako Kanpai Jole Eskola, Xabier Erkizia).

13:50 - 14:00 Lehen partearen itxiera.

 

BIGARREN PARTEA

16:00 - 16:05 Aurkezpena

16:05 - 16:30 Soinu artxiboen hirugarren partearen entzunaldia.

16:30 - 17:15 "Tarkovski eta Paradjanov: Medusaren begirada" (Pilar Carrera).

17:15 - 17:45 Soinu artxiboen laugarren partearen entzunaldia.

17:45 - 18:00 Atsedenaldia.

18:00 - 18:50 "Ohar labur batzuk Tarkovski eta Buñuelen filmen musikaren inguruan" (Till Fellner).

18:50 - 18:55 Jardunaldiaren amaiera.

Z aretoan sartzea librea izango da edukiera bete arte, baina proiektuaren saio honetara joan nahi dutenek lekua erreserba dezakete, helbide elektroniko honetara idatziz: info@zine-eskola.eus. Jardunaldia Andrei Tarkovski Nazioarteko Institutuarekin batera antolatu da Tabakalera, Musikene eta Scherzo aldizkariaren laguntzarekin.