Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Zinemaren historiak

Santos Zunzunegui

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2019/03/24 - 19:00

  • Hitzaldia
  • Proiekzioa

Parte-hartzaileak:

Santos Zunzunegui

Hizkuntzak:

Gaztelania

Salneurria:

3,5 €

Martxoak 24, ostirala

19:00. Aurkezpena: Santos Zunzunegui

20:00. Pickpocket (Robert Bresson, Frantzia, 1959, 75 min.)

Michel, idazle gaztea, “gizon talentudunek, gaitasuna dutenak, gizartearentzat ezinbestekoek” zenbait egoeratan “legeei urratzeko aske” izan behar luketela dioen bere teoriaren ahalmena frogatzeko saiakeran dihardu. Horrela, hankaz gora dagoen munduak berezko ordena berreskuratzeko aukera izango du, dio.

Horretarako hautatutako eremua lapurreta txikiena izango da, garrantzia gabeko ebasketak, pasio hotzez helduko dio zeregin horri Michelek. Ikasketa, zalantzak, kideekin topaketak, askotariko lekukoak izango dituen apostua egitea ahalbidetuko diote: bere ama, semeak ohostu egin diola jakinda hilko dena; zirraratuta eta aitatasun sentipenak jota Michelen jokoa jarraituko duen polizia-komisarioa; Jacques, seduzitzaile ohorerik gabekoa dela agerian utziko duen lagun-mina; eta azkenik, Jeanne, zorigaiztoko bizimoduari eusten dion gaztea, “agian, denak dauka arrazoi bat” pentsatuta.

Poliziak atxilotu ostean gartzelan topo egiten dutenean aitortuko du Michelek: “Jeanne, zein arraroa izan den zugana heltzeko egin behar izan dudan bidea”. 

Santos Zunzunegui

 

Hitzaldia: