Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Home Movie Day

Etxeko Zinearen Eguna

Tabakalera | Plaza

2020/10/17 - 17:00

Urriaren 17a Etxeko Zinearen Eguna da mundu osoan. Eta Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren laguntzarekin, Elías Querejeta Zine Eskolak ospakizunetan parte hartuko du, bigarren aldiz Artxiboa ibilbideko ikasle talde batek egindako proposamenari jarraiki.

Duela oso gutxira arte, ez zen orain bezain erraza gure inguruan gertatzen zena erregistratzea. Kamerak eta pelikula ez zeuden orain bezain eskuragarri, eta kasu berezietan bakarrik filmatzen zen, hala nola ospakizunak edo gertaera oso bereziak zeudenean; familiako bidaietan, esate baterako. Irudi horiek leiho bat dira gure iraganera, baina baita filmatu ziren garaiko gizartera ere. Baina zoritxarrez, grabazio guztiak ez dira mantendu eta oroitzapen horietako asko desagertuta daude jada.

Eta, hain zuzen ere, gure ordare filmatuari dagokion balioa eman eta hura berreskukatu eta komunitatearen oroimenera ekartzeko helburuarekin, urriaren 17an Tabakaleran (Plaza) horrelako materialak jaso (Super-8, mini DV, VHS, etab.), zer egoeratan dauden aztertu eta haiek behar bezala kontserbatzeko jarraibideak emango dira. Gainera, baldin eta materialki litekeena bada, film horietako batzuk proiektatuko dira. Gainera, tailer bat emango da material filmikoa, magnetikoa eta digitala kontserbatzeko jarraibideak ikusteko. Ekitaldiari amaiera emango zaio gaur egun kolektiboki filmatutako etxeko pelikula bat proiektatuz, iraganean egiten zen moduan.

 

Egitaraua

17:00 Etxeko pelikulen bilketaren hasiera

19:00 Etxeko pelikulak kontserbatzeko tailerra (edukiera mugatua)

20:15 Kolektiboki filmaturiko etxeko pelikularen proiekzioa (edukiera mugatua)

 

Antolatzaileak: Elías Querejeta Zine Eskola, Euskadiko Filmategia, Tabakalera