Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Zinemaldiak XXIV edizio izan ditu: ez dugu gogoko

  • Erakusketa

Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko erakusketa aurkeztuko dute irailaren 9an. Abenduaren 8ra arte irekita egongo den erakusketa Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioan ardaztuko da, alegia, zinema-jaialdiaren kudeaketa Donostiako hiriari eskualdatu ondoren egin zen lehendabizikoan.

+ irakurri

Artium, Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa

2020/09/09 - 2020/12/08

Limite

Eskolatik zikloa

Limite Mario Peixoto (Brasil, 1931, 120 min.)

Mário Peixotok amaitutako film bakarra da Limite, eta Brasilgo zinemaren historiako lanik garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Izugarri berritzailea izan zen bere garairako. Zinema sobietarretik, espresionismo alemaniarretik eta Griffithen zinema klasikotik hartzen du inspirazioa zuzenean,  zinema arte gisa agertuz. Gaur egun, ia denek onartzen duten haren garrantzia; izan ere, berrikuntza ekarri zuen hizkeraren arloan, erritmo motela, Brasilgo paisaiaren planoak eta kamera lan iraultzailea zituelako. Hain zuzen, fotograma estatikoak mugimendu oso bizkorrekin txandakatzen ditu, musika klasikoaz lagunduta.  

* EQZEren 2020-2021 Ikasturteko ikasleek komisariatutako Eskolatik zikloaren lehen saioa

+ irakurri

Tabakalera - Zine 1

2020/12/02 - 19:00

Salneurria:

3,5 €

Umbracle: hiru zentsura-eszena Donostia Zinemaldian (1960-1971)

  • Ikerkuntza proiektua
  • Hitzaldia
  • Elkarrizketa
  • Proiekzioa

Zinemaldia 70 proiektuaren bigarren jardunaldi publiko honetan hiru zentsura-eszena aztertuko dira: 1960an egin zen Zinema Ikasleen Lehen Topaketaren inguruan egon zen polemika, 1968an programatu zen New American Cinema atzera begirakoak izan zituen arazoak eta 1971ko edizio tirabiratsua, Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971) eta Liberxina 90 (Carles Duran, 1970) filmen debekuak markatutakoa.

+ irakurri

Tabakalera | Zinea 1 Aretoa

2020/12/04 - 16:30

Hizkuntzak:

Gaztelania

Querelle (Un pacto con el diablo)

Proiekzioak - 49. Astea

2020/12/03 - 19:00
  • Parisko hitzorduak (Les rendez-vous de Paris) - Éric Rohmer (Frantzia, 1995, 100 min.)


Fokua: Éric Rohmer
Tabakalera | Zinema - 1 Aretoa

2020/12/05 - 19:00
  • Querelle (Un pacto con el diablo) - Rainer Werner Fassbinder (AEF-Frantzia, 1982, 106 min.)


Nosferatu zikloa
Tabakalera | Zinema - 1 Aretoa