Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Hiru espezializazio alorretan prestigio aitortua duten eta nazioarteko profil nabarmenaren jabe diren profesionalek osatzen dute irakasle taldea. Bestalde, Filmategia, Zinemaldia eta Tabakalerako profesional batzuek ere irakas-jardueran esku hartzen dute, gure eskola erakunde horien eguneroko esperientziaren transmisio-gune gisa ulertzen baitugu. Hauxe da parte hartuko dutenen lagin bat.

  • Adrian Martin

    Arte kritikaria eta ikus-entzunezko artista, Vilassar de Mar-en (Espainia) bizi da. Irakasle laguntzailea da Zine eta Ikus-entzunezkoen Ikasketetan Monash-eko Unibertsitatean (Australia). Zineari buruzko zortzi liburu argitaratu ditu (berriena, Mysteries of Cinema: Reflections on Film Theory, History and Culture 1982-2016, Amsterdam University Press-ek argitaratua) eta “LOLA” online aldizkariaren koeditorea da.

  • Ana Pfaff

    Zine muntatzailea, muntaketa irakaslea eta errealizadorea. Kataluniako Zine eta Ikus-entzunezkoen Goi Mailako Eskolan (ESCAC) muntaketa zinematografikoan graduatu ondoren, zine eta Ikus-entzunezko garaikideko ikasketen masterraegin zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Azken urteetan montatu dituen filmek ibilbide luzea izan dute nazioarteko zinemaldietan, eta sari ugari jaso dituzte, horien artean, Con el viento, Ainhoa: yo no soy esa, Trinta Lumes, Niñato eta Estiu 1993 (sari anitz jasotakoa) filmek. Azken film hori Carla Simónek zuzendu zuen eta muntaketa onenaren Gaudi Saria irabazteaz gain, Goya, Platino eta Fénix Sarietarako izendapenak ere jaso zituen. Juan Carlos Bracho eta Momu & No Es artistekin elkarlanean aritzen da maiz. Artista horiekin lanean aritu da hainbat erakusketetarako, nazio mailako nahiz nazioarteko arte galeria eta zentroetan. Irakasle gisa, eskolak ematen ditu UPF/BSMko Muntaketa Graduondokoan, ECIBeko Dokumental masterrean, ESCACeko graduan eta FRAME masterrean. 2018an, Berlinale Talents-eko Editing Station-a egiteko aukeratua izan zen.

  • Anna Manubens

    Anna Manubens komisario eta ekoizle independentea da, eta paper hibridoak ditu gogoko, idazmenaren, ikerketaren, programazioaren, proiektuen garapenaren eta erakusketen arteko elkargunean. CAPC musée d’art contemporain de Bordeauxeko programa publikoen burua izan zen, eta lehenago komisario eta programatzaile independentearen jarduna uztartu zuen Belgikako Auguste Orts artist-run espazioan artisten filmak ekoitzi eta horien pentsamenduari buruzko lan erregularra egitearekin. Horiekin zuzendu zuen ikus-entzunezko obrak egitea errazteko On & For production Europako proiektua. Auguste Ortsen testuinguruan nahiz bere kabuz, honako artista hauen filmetan lan egin du azken aldian: Sven Augustijnen, Manon de Boer, Emily Wardill, Wendelien van Oldenborgh, Fiona Tan, Joachim Koester, Dora García eta Alex Reynolds, besteak beste. Paraleloan, Universitat Pompeu Fabrako irakasle izan zen, eta komisario jardun du hainbat erakusketatan: When you Fall Into a Trance, Emily Wardillekin (La Loge, Brusela, 2014), Contornos de lo Audiovisual, Soledad Gutiérrezekin batera (Tabakalera, Donostia, 2015), Hacer cuerpo con la máquina: Joachim Koester (Blue Project Foundation, Bartzelona, 2016) edo Visceral Blue (La Capella; Bartzelona, 2016). LOOP festibaleko zuzendari artistikoa izan zen 2011ko eta 2012ko edizioetan, eta Hamacarekin Apología/Antología garatu zuen, Espainiar Estatuko bideo-sorkuntzaren 60 urte aztertzen eta azaltzen dituen edizio-proiektua.  

  • Beatrice Gibson

    Beatrice Gibson (1978, Erresuma Batua) Londresen bizi da, eta han lan egiten du. Berriki egin dituen bakarkako proiekzio eta erakusketen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek: Collective Gallery, Edinburgo (2015); Statements, Art Basel (2015); Laura Bartlett Gallery (2014); CAC Bretigny (2013), Index - Arte Garaikideko Suediako Fundazioa, Stockholm (2013); The Showroom, Londres (2012); Kunstlerhaus, Stuttgart (2010) eta The Serpentine Gallery - Sackler Center (2010).  Gibsonen lanak film esperimentalen ekitaldi askotan eman dira, hala Erresuma Batuan nola nazioartean; besteak beste, honako hauetan: Rotterdamgo Nazioarteko Zine Jaialdia; Experimenta, Londresko Zine Jaialdia; Wavelengths, Torontoko Zine Jaialdia; Projections, New Yorkeko Zine Jaialdia; Light Industry, NY; Anthology Film Archives NY eta LA Film Forum. Duela gutxi, Gibsonen lana erakusketa honetarako aukeratu zuten: “Assembly, A Recent Survey of Artist's Film and Video in Britain, 2008-2013”, Tate Britain (2014). Gibsonek bi aldiz irabazi du Rotterdamgo Film Esperimentaleko Jaialdiko film laburren Tiger saria. 2013an Emakumeentzako 2013-15 Max Mara Arte Sarirako hautagai gisa aukeratu zuten, eta 2015ean 17. Baloise, Arte Basel saria irabazi zuen.

     

  • Carlo Chatrian

    Kazetari, idazle eta programatzailea, Carlo Chatrianek erregulartasunez dihardu zinema-kritikari lanetan, hainbat aldizkaritarako. Zinemagileei buruzko saiakera eta monografia ugari idatzi ditu, baita zinemari buruzko ikastaroak eman ere, eskola eta erakunde batean baino gehiagotan. Alba zinema-jaialdiko zuzendariordea  (2001-2007), hautaketa-batzordeko kide izan da Florentziako Festival dei Popoli eta Nyongo Visions du Réel zinema-jaialdietan. 2002an Locarnoko zinema-jaialdiarekin hasi zen lanean, eta 2006tik 2009ra bitartean hango hautaketa-batzordeko kide izan zen. Egun zinemaldiko zuzendari artistikoa da. Halaber, komisario aritu da Locarnoko zinema-jaialdiaren azken urteetako atzera begirakoetan (Nanni Moretti, Manga Impact -komiki japoniarraren eraginaren inguruan-, Ernst Lubitsch, Vincente Minnelli, Otto Preminger). 2010az geroztik Suitzar Zinematekaren aholkularia da, Lausanan, eta 2011tik Film Commission Vallèe d’Aoste fundazioa zuzentzen du.

  • Carolina Fuentes

    Caroline Figueroa Fuentes (Mexiko Hiria, 1982) zaharberritzaile aditua da material filmiko zinematografikoen eta argazkien kontserbazioan. Ondasun Materialen Zaharberritzean lizentziatu zen «Manuel del Castillo Negrete» Kontserbazio, Zaharberrritze eta Museografia Eskola Nazionalean, Mexikoko Antropologia eta Historiako Institutu Nazionalean. Artxibo filmiko eta ikus-entzunezko artxiboen inguruko nazioarteko hainbat mintegi eta biltzarretan parte hartzeaz gain, hainbat ikastaro eta tailer eman ditu argazki prozesu zaharrak identifikatzearen inguruan, bai eta material filmikoen kontserbazio eta ikuskapenaren inguruan ere. Hainbat ondare fotografiko eta zinematografiko kontserbatzeko ardura izan du Mexikon eta Dominikar Errepublikan. Sektore zinematografiko publiko federalerako konpetentziak ziurtatzeko estandarrak zehazten aritu da, Mexikoko hainbat erakundetako espezialistekin batera. Egun, Kontserbazio eta Zaharberritzeko maisutza egiten ari da, ikus-entzunezkoen eta argazkien ondarean arreta jarrita, Berlingo Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean (Hochschule für Technik und Wirtschaft).

  • Celine Ruivo

    Céline Ruivo Cinémathèque française-ren artxibo arduraduna da 2011. urtez geroztik. Éclair laborategien zaharberritze sailan egin du lan. 2016 urtetik FIAF (International Federation of Film Archives) instituzioaren presidentea da. Ondare zinematografikoaren zaintza eta difusioaz arduratzen diren 75 herrialdeko 164 instituziok hartzen dute parte FIAF-en. 2016An, “Three Strip Technicolor” prozesuaren inguruko tesia aurkeztu zuen Universidad Sorbonne Nouvelle – Paris 3 unibertsitatean.

  • Clara Sánchez-Dehesa

    Ikus-entzunezko materialen artapen eta lehengoratzean espezialista, New Yorkeko L. Jeffrey Selznick School of Film Preservation eskolan ikasketak egin ondoren. Bertan, Haghefilm 2011 beka jaso zuen. Orobat da aditua ikus-entzunezko ondarean Madrileko Universidad Complutenseko Master bidez. Artapen lanak egin ditu hainbat proiektutan, Espainian ez ezik, Bolivian, AEBn eta Mexikon, eta Etxeko Zinemaren Sarea garatzen lan handia egin du. Egun, etxeko zinema eta zinema amateurra berreskuratzeko eta zabaltzeko xedea duen elkarte horretako zuzendari da.

  • Cristina Álvarez López

    Zine kritikaria. Transit: Cine y otros desvíos online aldizkariaren sortzaile kidea. Haren testuak eta ikus-entzunezko saiakerak hainbat aldizkaritan agertu dira: Notebook MUBI, Sight and Sound, De Filmkrant, Trafic, LOLA, Caimán, Screening the Past, The Third Rail, [in]Transition. Hainbat sortzaileri buruzko liburuetan parte hartu du, hala nola Chantal Akerman, Paul Schrader, Max Ophüls eta Philippe Garrel-i eskainitakoetan. DVD batzuen gehigarri eta liburuxketan kolaboratu du, hala nola Arrow Films, Carlotta, Kino Lorber, Eureka/Masters of Cinema, Belgian Cinematek editoreek plazaratutakoetan. Hitzaldiak, tailerrak eta ikastaro teoriko-praktikoak eman ditu zine eta kritikari buruz hainbat eskola eta unibertsitatetan.

  • Dan Kidner

    Komisario eta idazlea. Picture This (2011-2013) eta City Projects (2004-2011), ikusentzunezkoen esparruan lan egiten duten agentzien zuzendaria izan da. Azken 10 urtetan Knut Åsdam, Anja Kirschner and David Panos, Cara Tolmie, Emily Wardill, James Richards eta Jimmy Robert artisten lana ekoiztu du. Working Together: British Film Collectives in the 1970s (2013), Petra Bauerrekin batera idatzia eta A Detour Around Infermental (2011) George Clark eta James Richardsekin batera idatzi ditu besteak beste. Frieze eta beste aldizkari eta egunkarietarako idatzi du. Erakusketa hauen komisarioa izan berri da: The Inoperative Community en Raven Row, Londonen (2015-2016), eta Rozdzielona Wspólnota (The Inoperative Community II) Łódź hiriko Muzeum Sztuki-n (2016).

  • Erika Balsom

    King's College London-eko zinema ikasketen irakasle titularra da. Ikasketa horiek arteko mugimenduzko irudira eta dokumentalen inguruko praktika esperimentaletara bideratuta daude. 2017an argitaratu du After Uniqueness: A History of Film and Video Art in Circulation (Columbia University Press). Gainera, Exhibiting Cinema in Contemporary Art (2013)-en egilea da, Documentary Across Disciplines (2016)-en koeditorea, eta maiz jardun da elkarlanean Artforum eta Sight Sound-ekin. Hainbat argitalpenetan ere lan egin du: Gray Room-en, e-flux-en, Cinema Journal-en eta erakusketen katalogo ugaritan. Horrez gain, Erika Balsom Brown Universityn Kultura Garaikidea eta Baliabideak alorrean doktorea da.

  • Esperanza Collado

    Esperanza Colladok (Valentzia, 1976) instalazioak, landutako inguruneak, performanceak, 16 mm-ko filmak eta testu kritikoak ditu langai, zinemaren bokazio filosofikoa eta proiekzio egoeraren aukera koreografiko eta espazialak aztertzeko. Bere liburuak, Paracinema: la desmaterialización del cine en las prácticas artísticas (Trama argitaletxea, 2012), "Escritos sobre Arte" saria jaso zuen Madrilen (Arte y Derecho fundazioa). Duela gutxi, performanceak aurkeztu ditu hainbat espaziotan: Light Field (San Frantzisko), Close-Up Cinema (Londres), BEEF (Bristol), Palais des Beaux-Arts (Brusela), Art Cinema OFF-off (Gante), MACVal (Paris), Images Festival (Toronto), Lajevardi Foundation (Teheran), Art Centre Ongoing (Tokio), Biennial of Havana (Kuba), eta abar. LEVE proiektu editorialaren egilekide da, eta 2012tik landako grabazioak argitaratzen ditu urtero, artista gonbidatuek 45 rpm biniloan egindakoak. Cuencako Arte Ederren fakultateko irakasle elkartua ere bada. Argazkia: Isabel de Naverán.

  • Esther Urlus

    Esther Urlus artista bisuala Rotterdamen bizi da, eta Super-8, 16 mm. eta 35 mm. formatuetako pelikulekin lan egiten du. Lan horren emaitza diren filmak, performanceak eta instalazioak DIY metodoak erabiliz sortzen ditu beti. Materiala landuz, probatuz, huts eginez eta (ber)asmatuz osatzen du lan berria. Urlusen lana mundu osoan erakutsi eta proiektatu izan da, besteak beste, 25FPS festival Zagreb, Ann Arbor Film Festival, Oberhausen Short Film Festival, Sonic Acts eta International Film Festival Rotterdam zinemaldietan.

  • Filipa Ramos

    Filipa Ramos lisboarra Londresen finkatutako idazle eta editorea da, eta Art-agenda argitaletxean lan egiten du editore buru gisa. Irakasle da Kingston Universityko Experimental Film master programan eta Central Saint Martins arte eskolako MRes Art: Moving Image ikerketa masterrean, biak ere Londresen, eta Basileako Institut Kunst-eko master programan kolaboratzen du. Ramos, bestalde, artista eta zinemagileen lanak proiektatzen dituen Vdrome programaren komisarioa da. Manifesta Journal-eko editore atxikia izan zen eta Documenta 13 (2012) eta 14 (2017) erakusketetan parte hartu zuen. Haren idatziak aldizkari eta katalogo ugaritan argitaratu dira. Oraindik orain Animals editatu du (Whitechapel Gallery/MIT Press).

  • Garbiñe Ortega

    Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta zinema esperimentalean eta ez-fikziokoan espezializatua da. Komisariotzan, hezkuntzan, publikoen eraikuntzan eta esperientzia kolektibo zinematografikoa handitzeko esparru espezifikoen sorreran aritzen da. Azken urteetan, Kalifornian eta Mexikon bizi izan da, eta haren zaindari-lana nazioartean erakutsi da, Estatu Batuetako eta Europako jaialdi ezberdinetan. Gaur egun, espazioen programatzailea da, adibidez, Montehermoso Zentro Kulturalarena Gasteizen, Bilboko Azkuna Zentroaren programazioko aholkularia eta Punto de Vista zinemaldiko zuzendari artistikoa.

  • Gema Grueso

    Arte Ederretan lizentziaduna eta Arte Moderno eta Garaikidearen Zaintza eta Zaharberritzea masterra du. Arte ondarea zaharberritze lanetan aritu da 2006tik, eta arte moderno eta garaikidearen zaintzen eta zaharberritzen 2012tik, hainbat obra mota tratatu dituela. 2013tik Sofia Erregina Zentroaren Museo Nazionalean lan egiten du, eskultura zaharberritzaile gisa lehenik eta ikus-entzunezkoen sailean gero. Presto Centre-ko kidea da 2015etik.

  • Harkaitz Cano

    Zuzenbidean lizentziatua EHUn, idaztea izan du beti ogibide, ia literatur jenero guztiak landuz: poesia, eleberria, antzerkia... Prentsan zein Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008) saiakeran bildu ditu ikus-entzunezkoekiko bere hausnarketak. Telebista, irrati eta komiki gidoilari lanetan aritu da. Diziplina ezberdinen arteko bidegurutzeen zale, euskal talde eta bakarlari askorentzat idatzi ditu kantuen letrak. Hanif Kureishi, Anne Sexton edo Allen Ginsberg bezalako egileak euskaratu ditu. Hiru aldiz irabazi du Euskadi Saria eta bere lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da.

  • Helena Girón

    Zinemagilea. Bere lanek mitologiaren eta materialismoaren arteko harremanak arakatzen dituzte. Samuel M. Delgadorekin batera, film hauek egin ditu:Plus UltraMontañas ardientes que vomitan fuego eta Sin Dios ni Santa María. Bere filmak nazioarteko hainbat jaialditan programatu dira, hala nola: Toronto International Film Festival, Festival del film Locarno, New York Film Festival, Festival de San Sebastián, Mar del Plata, International Film Festival Rotterdam, FIC Valdivia, Curtas Vila do Conde, L’Âge D’Or, Ann Arbor edo Media City Film Festival.

  • José Luis Sanz

    Argazkilaria, antzerkiko eta telebistako argiztatzailea eta argazki zuzendaria duela 25 urte baino gehiagotik. Besteak beste, Espainiako Irrati eta Telebista Institutu Ofizialean eta Kubako Nazioarteko Zine eta Telebista Eskolan jaso du formazioa. Irakasle lanetan ere aritu da hainbat lekutan, hala nola IORTVE, CES, IES Puerta Bonita nahiz ikus entzunezkoen arloko beste hainbat ikastegitan. Azken urteotan material filmikoa digitalizatzen, berreskuratzen eta zaharberritzen aritu da, "Ocho y Pico" enpresaren kudeatzaile gisa.

  • José M. Navía

    Goi mailako ikasketak Musika Hizkuntzan, Transposizioan eta Musika laguntzan, Graduondoa audio eta soinua jartzeko sistemetan, soinu teknikaria, Musika Hezkuntzan eta Gizarte Zientzietan diplomaduna, Piano eta zeharkako flautaren titulu profesionala, Audiorestauración Estudios-eko Zuzendari teknikoa. Audio formatu analogikoen arteko 50 tipologia desberdin baino gehiago berreskuratzen, digitalizatzen eta zaharberritze digitalean espezializatu da. Eskarmentua du milioika track berreskuratu ditu Espainiako eta kanpoko erakunde publikoentzat buruturiko lanetan; argizarizko zilindroetatik eta arbelezko diskoetatik ikus-entzunezkoetarako audio bandetaraino.

  • Kara Van Malssen

    Informazioaren kudeaketan aditua da Kara Van Malssen, eta eskarmentu handia du ondare digitalaren kudeaketa eta babesean. Aholkularitzako eta software garapeneko AVP enpresako bazkide eta aholkulari nagusia da. Bertan, Library of Congress (AEBtako Kongresuko Liburutegia), MoMA, Paramount Pictures eta HBO bezalako bezeroei laguntzen die beren bildumak kontserbatzen eta horiek atzitzen. Kara hezitzaile sutsua ere bada. NYU unibertsitateko Irudi Mugikorren Artxibo eta Kontserbazioa programaren barne master ikasketak egin zituen eta geroago Kontserbazio Digitaleko eta Alfabetizazio Digitaleko irakasle izan zen programa horretan bertan. Horrez gain, ikasketa planak irakatsi eta garatu ditu ICCROM erakundeko SOIMA programarako, eta the Netherlands Institute for Sound eta Vision Winter School erakundeetarako, besteak beste.

  • Koldo Almandoz

    Kazetaritza eta Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua. New York Universityko Tisch Schoolen graduatua azken 25 urtetan filmak idatzi eta zuzendu ditu. Bere lanak hautatuak eta sarituak izan dira nazioarteko hainbat zinemaldietan: Cannes, Rotterdam, Donostia Zinemaldia, Bafici… The Balde aldizkariko zuzendaria. Punto de Vista zinemaldiko programatzailea. Irrati-fikzio saioen egilea. Hainbat kultur eta arte-ekitaldiren komisario izan da baita zenbait hedabidetako kolaboratzailea.

  • Laida Lertxundi

    Artista da, zinegilea eta egun Arte Ederretako eta Giza Zientzietako irakaslea Pasadenako Art Center College of Design eskolan. Lehenago, eskolak eman zituen San Diegoko University of Californian eta California Institute of the Arts-en (CalArts), non Arte Ederretako Master bat egin baitzuen. Bere lanak, 16 mm-tan grabatuak gehienak, barrutasunaren espazio intimoen eta paisaia handien handitasunaren artean mugitzen dira, asmoa izanik subjektibitateak eta afektuek eraldatutako geografia bat hartzea. Bere lanak mundu osoko festibal eta galerietan egon dira ikusgai. Azken urtean bakarrik, Museum of Modern Art-en (New York), CICC Tabakalera, Tate Modern (Londres). Bienal de la Habana eta Temporary Gallery (Kolonia), besteak beste; eta sona handiko bienaletan: L.A. Hammer Biennial (Los Angeles), La Biennale de Lyon eta Whitney Biennial (New York).

  • Leire Apellaniz

    Leire Apellanizek (Bilbo, 1975) hamar urte baino gehiago daramatza Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko departamentu teknikoko arduradun gisa. Aldi berean, hainbat ikus-entzunezko proiektutan lanean aritu da produktore gisa, 2013an, Aritz Morenorekin batera sortutako Sr. & Sra enpresaren bidez. 2015ean, bere lehen film luzea ekoitzi eta zuzendu zuen: El último verano. Dokumental hori nazioarteko hainbat lehiaketetan aukeratua izan zen, Bafici edo Karlovy Vary lehiaketetan, besteak beste. 2016an, Ihesa film laburra ekoitzi zuen, Alejandro Díaz Castañok zuzendua. 2017an, Mudar la piel film luze dokumentala, Ana Schulz eta Cristobal Fernándezena, ekoitzi zuen Labyrint Filmsekin. Egun Las letras de Jordi filmatzen ari da, Maider Fernández Iriarteren lehen filma, eta azken ukituak ematen ari da udazken honetan Aritz Morenoren lehen film luzea (Ventajas de viajar en tren) filmatzeko, Sr&Srak ekoitzia Morena Films-ekin batera. Zinema esperimentalagoarekiko duen interesak bultzatuta, filmaketarako ekoiztetxe berri bat sortu zuen Gipuzkoan, Ion de Sosa errealizadore eta argazki zuzendariarekin batera. Azken horren lehen proiektua La leyenda dorada film laburra izango da, Chema García Ibarrarekin batera zuzenduko duena.

  • Luciano Berriatúa

    Fikzio film luzeen (El buscón, 1976 eta El lado escuro, 2002), film laburren, dokumentalen eta marrazki bizidunen zuzendaria da. Filmografia zabala du argazki zuzendari, gidoilari, muntatzaile, aktore eta zinema zaharberritzaile gisa F.W. Murnau-en, Orson Welles-en, animazio zineman eta Espainiako zinema mutuan espezializatua da. Gainera, Espainiako filmotekarentzat, Kataluniako Filmotekarentzat eta F.W.rentzat egiten du lan. Murnau Stiftung (Wieswaden). Historialari eta ikertzaile honek hainbat liburu argitaratu ditu F.W.Murnau-ren inguruan, eta artikulu ugari Espainiako, Frantziako, Alemaniako eta Italiako aldizkaretan. Zaharberritze eta zinema-zuzendaritza irakaslea da Paris 8 Unibertsitatean (Frantzia) (12 urte irakasle elkartu gisa) eta Kordobako unibertsitatean (duela 6 urtetik). Horrez gain, gidoi-irakasle izan da ECAMen.

  • Luis Macías

    Artista, zinemagilea, irudien konpositorea eta film ikertzailea. Cráter duoko kide  eta CRATER-Lab laborategi independentearen sortzaileetako bat da. Zinema analogikoko laborategi bat da, artistek kudeatzen dutena. Film edo bideo formatuko proposamenak egiten ditu, bai kanal bakarreko proiekziorako, bai performance edo instalazioetarako. Aldi berean, lantegi teoriko-praktikoak egiten ditu, zinema esperimentalaren askotariko aldaeretan espezializatuta -apropiazioa, kamerarik gabeko zinema, super 8 eta 16 mm. edota errebelatze esperimentalak-, bai zinema eskoletan, bai museo eta arte zentroetan ere. Bere obrak ikusgai egon dira mundu osoko jaialdi eta arte zentroetan.

  • Maialen Beloki Berasategui

    Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea 2016tik. Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña), 2002-2005. Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea (Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y política doktoretza-tesia) Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (Leioa), 2006-2010. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Filmak aztertzen dituen Pausa aldizkari elektronikoan kolaborazioak egin ditu eta Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) liburuaren egileetako bat da. Film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2012, 2013), eta Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da.

  • Maider Oleaga

    Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea), Zinema Zuzendaritzan Diplomatua (ECAM) eta Ikasketa Feminista eta Generokoetan Masterra (EHU). Dokumental hauek idatzi eta zuzendu ditu: Iragan Gunea Berlin, Donostiako Zinemaldian estreinatua, 2016; Esperanza (Bolivia-Espainia, 2012); Amaren Ideia (Mexiko-Euskal Herria, 2010); eta Sitios prestados al aire (Mexiko, 2010), En coincidencia (Espainia, 2003), eta Sarah. Mirándote (Espainia, 2001) fikziozko film laburrak. Egun, bere hurrengo film luzearen postprodukzioan lanean ari da, Muga deitzen da pausoa, Ikusmira Berriak programan hautatua. Orobat, Agur/Henffych Naomi Heath galestar ikusizko artistarekiko korrespondentzia filmikoaren proiektuarekin jarraitzen du.

  • Manuel Asín

    Zine saileko koordinatzailea Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan. Programatzaile lanetan, zenbait ziklo prestatu ditu hainbat erakunderentzat: Filmoteca Española, MNCARS, Xcèntric-CCCB, Zinebi, MUN, etab. Artikulugilea izan da hainbat aldizkaritan, hala nola Caimán Cuadernos de Cine (erredakzio kontseiluko kidea), El viejo topo, Blogs & Docs, Cahiers du cinéma España, Trafic, etab. Zineari buruzko bi libururen hitzaurregilea eta argitaratzailea izan da: Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet-en Escritos (2011) eta Hacer la revolución es también volver a colocar en su sitio cosas muy antiguas pero olvidadas (2016). Intermedio, DVD eta liburuen banatzaile eta argitaletxeko zuzendaria izan da (2011-2015). Oteiza Museoarentzat Siete vigías y una torre (2005) film ertaina eta beste film labur batzuk ondu ditu.

  • María Palacios Cruz

    Komisarioa (Tate Britain, Londres; Union Docs, New York; Cinematek, Brusela; Impakt, Utrecht; Centre Pompidou, Paris…) eta irakaslea (Ecole de Recherche Graphique eta Academie Royale des Beaux-Arts, Bruselan, eta Kingston University eta Central Saint Martins, Londresen). Zinemari eta mugimenduko irudiari buruzko argitalpenak eta liburuak idazten ditu, eta The Visible Press diziplina artistiko horretan espezializatutako Londreseko editorialaren kofundatzailea da. Belgikako Courtisane jaialdiko arduraduna izan zen, eta, egun, LUXen zuzendari-laguntzailea da. Banatzaile horrek egoitza Londresen du, eta zinema independente eta esperimentalaren banatzaile garrantzitsuenetako bat da mundu osoan.

  • Matías Piñeiro

    Argentinako Zine Unibertsitatean graduatu zen, eta bertan eman zituen gero Zinematografiako eta Zinemaren Historiako klaseak. Zinemagilea, gidoigilea eta aktorea da (Rosalinda, La princesa de Francia [Frantziako printzesa], Hermia & Helena), eta bere belaunaldiko zinema argentinar berriaren adierazgarri onenenetakotzat joa izan da.

  • Mikel Gurrea

    Donostia, Bartzelona eta Londres artean egiten du lan. Ikus-entzunezko komunikazioan (Pompeu Fabra Unibertsitatea) lizentziatua eta Londreseko Zine Eskolan «Arts Filmmaking» masterra egindakoa. Bere lanen artean, hauek nabarmentzen dira: Automatic Flesherako antzerkigintza, Rambert Dance Company dantza-konpainiarena, Londreseko Queen Elizabeth Hallean estreinatua; Soka antzerkigintza, Antzerkigintza Berriak programak hautatua eta Victoria Eugenia Antzokiak 2017ko ekoizpenerako aukeratua; eta hainbat film labur, hala nola Txoria (Erresuma Batua, 2013), Chessmates (2013) -Prix Europa sarietarako izendatua- eta Foxes, Montrealeko World Film Festivalen saritua. "Ikusmira Berriak" programak (postprodukzio saria jaso zuen bertan) eta Sam Spiegel Film Lab-ek hautatua izateari esker, Suro film luzea egiteko bere proiektuak garapen handia izan du. 2017az geroztik Zinema (h)abian/ Cinema en curs taldeko kidea da, zinearen pedagogia ikastetxeetan lantzea helburu duen proiektua.

  • Mona Jiménez

    Irakaslea eta ikaslea da, eta bideoetako, bide digitaletako eta multimedia euskarrietako ondare kulturalaren kudeaketan, mantenuan eta zaintzan espezializatutako artista. 2003. urteaz geroztik New York University-ko zuzendari elkartua da Zinema Ikasketak Saileko Mugimenduzko Irudiaren Artxibategi eta Kontserbazioa programan. Bertan, laborategietako garapenaren eta komunikabide berriekin eta bideoekin zerikusia duen ikasketa-planaren buru da, eta ikasgai horren eta beste hainbat enborreko ikasgaien eskolak ematen ditu. Museoetan, liburutegietan eta artxiboetan egin du lan, bertako bildumak mantentzen. Audiovisual Preservation Exchange (APEX) programaren sortzailea da, eta artxibo komunitarioen kudeaketarako lantegi bat garatu du. Lantegiak AEBetan ezarpen handia du, eta mugak gainditu ditu Mexikora, Japoniara, Filipinetara eta beste hainbat herrialdetara iritsi arte. Bertan, tailerrak zuzendu ditu. The Emergence of Video Processing Tools:Television Becoming Unglued (Intellect Books, 2013) liburuaren koeditorea da, Kathy High-ekin eta Sherry Miller Hocking-ekin batera.

  • Natalia Marín

    Natalia Marín Sancho (Zaragoza, 1982) zinemagilea eta irakaslea da. Proiektuen tutore da Madrilgo Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan, eta 2015etik "Formas Híbridas" lantegia ematen du San Antonio de Bañoseko (Kuba) Zinema eta Telebista Eskolan. Zinema esperimentalaren barruan egin duen "Los hijos" lanak ibilbide luzea egin du nazio mailako eta nazioarteko jaialdi eta arte zentroetan, hala nola Parisko Georges Pompidou Zentroa, Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroa, FID Marseille eta abar. "New Madrid", zeinak BBVA Fundazioak bideosorkuntza laguntzeko egin zuen lehenengo deialdia irabazi zuen, bakarka egin zuen lehenengo proiektua da, eta Zinema Europarraren Sevillako Jaialdian, Las Palmaseko Nazioarteko Zine Jaialdian edo New Yorkeko Anthology Film Archives jaialdian ikusi ahal izan da. Gaur egun New Yorken bizi da, eta Pratt Instituten lan egiten du, ikerlari gisa, Fulbright 2017 beka irabazi ostean.

  • Oliver Laxe

    Oliver Laxe Espainia eta Maroko artean egiten du lan. Bere lehen film luzeak, Todos vós sodes capitáns, Nazioarteko Kritikarien Saria lortu zen Zuzendarien Hamabostaldian Canneseko Zinema jaialdian 2010 urtean. Bere azken lanak, Mimosas, Kritikarien Astearen Sari Nagusia irabazi du Cannes-en 2016an. Zeitun Films ekoiztetxearen sortzaileetako bat da.

  • Pamela Vizner

    Komunikabide bildumen zaintza, administrazio eta erabileran aditua, bereziki formatu magnetikoei dagokienez; horien digitalizazioan espezializatu da. Masterra du Artxiboak eta Mugitzen diren Irudien Zaintza ikasketetan. Gaur egun Zaintza Digitala irakasten du Txileko Unibertistatean eta gainera Second Run Media Preservation artxiboetarako aholkularitza konpainiako Zuzendarikidea da. Pamelak Preservation Exchange ikus-entzunezko programan (APEX) parte hartu du 2013tik eta XFR Collective-ko kidea da New Yorken. Gradu aurreko ikasketetan Arteetan Lizentziaduna titulua jaso zuen Txileko Unibertsitatean, Soinuan aipamena izan zuela; hortaz, audioa nahasten, editatzen, berregiten eta lehengoratzen aditua da era berean.

  • Paulino Viota

    Zinegilea. Haren obretako batzuk: Contactos (1970, Filmoteca Españolak zaharberritua 2010ean, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionaleko Bildumaren parte), Duración (1970, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionaleko Bildumaren parte), Con uñas y dientes (1977-78) eta Cuerpo a cuerpo (1982). Viotaren lan osoak argitaratu ditu Intermedio DVDk, 1966tik 1974ra egindako film laburrak barne. Espainiako zinearen historian film erradikalenetako eta heterodoxoenetako bat den Contactos-i buruz, honela idatzi zuen Noël Burch-ek: "70.etako europar abangoardiako film onenetako bat, Chantal Akerman-en Jeanne Dielmann eta Jackie Raynal-en Deux fois-rekin batera". 80ko hamarkadaren hasieratik, Viota zine ikerketan eta irakaskuntzan aritu da. Irakaslea izan da hainbat irakaskuntza zentrotan: Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea, CECC-Centre d'Estudis Cinematogràfics de Catalunya, Bande à part zine eskola (Bartzelona) eta Filmoteca de Cantabria. Horretaz gainera, hitzaldiak eman ditu Espainiako kultura eta zinematografia erakunde nagusietan.

  • Peio Aguirre

    Peio Aguirre arte kritikaria da, komisario independentea eta editorea. Teoria kritikoa, artea, zinema, diseinua eta kulturaren beste espresioren inguruan idazten du. La línea de producción de la crítica (consonni, 2014) liburuaren egilea da. Honako egunkarien gehigarrietan idatzi du: Mugalari Gara, Cultura(s) La Vanguardia, Babelia El País... baita hainbat aldizkari espezializatuetan: Afterall, A Prior Magazine, Flash Art, El estado mental, e-flux journal eta Concreta. Besteren artean, erakusketa hauek komisariatu ditu: "Asier Mendizabal", MACBA, Barcelona (2008); "Néstor Basterretxea, Forma y Universo", Bilboko Arte Ederretako Museoa (2013); "Una modernidad singular. Arte nuevo alrededor de San Sebastián 1925-1936", Donostiako San Telmo Museoa  (2016). 2006  urtetik kritika kulturala idazten du Crítica y metacomentario blogean.

  • Reto Kromer

    Matematikan eta Informatikan graduatu ondoren, Reto Kromer ikus-entzunezko material eta ondarea zaintze eta zaharberritze lanetan hasi zen duela hogeita hamar urte baino gehiago. Suitzako Zine Artxibo Nazionaleko Zaintzaren arduraduna izan da eta irakurle kargua izan du Lausanako Unibertsitatean eta Vienako Arte Ederretako Akademian. Bere zaharberritze tailerra zuzentzen du eta hitzaldiak ematen ditu Bernako Unibertsitateko Zientzia Aplikatuetako Fakultatean. Gaur egun, kolore guneak, kontsulta taulak eta codec-en programazioa eta emulazioa ditu ikergai.

  • Salomé Lamas

    Salomé Lamas-ek Lisboa eta Pragan ikasi du zinema, arte bisualak Amsterdamen eta doktoretza egiten ari da Arte Garaikideen egun Coimbran. Bere lanak artea eta zinemarekin lotutako espazioetan proiektatu da, hala nola: Berlinale, BAFICI, Reina Sofia, FIAC, Museu do Chiado, DocLisboa, Cinema du Réel, Visions du Réel, MoMA, Guggenheim Bilbao, Pacific Film Archive, Harvard Film Archive, Museum of Moving Images NY, Jewish Museum NY, Fid Marseille, Arsenal, Viennale, Hong Kong FF, Serralves, Tate Modern, Centre d’Art Contemporain de Genève, Bozar, Tabakalera, ICA London, TBA 21 Foundation, Mostra de São Paulo, CAC Vilnius, MALBA, SESC São Paulo... Lamasek hainbat beka lortu ditu The Gardner Film Study Center Fellowship – Harvard University, The Rockefeller Foundation – Bellagio Center, Fundação Calouste Gulbenkian, Sundance, Bogliasco Foundation, The MacDowell Colony, Yaddo, edota Berliner Künstlerprogramm des DAAD bezalako instituzioetan.O Som e a Fúria ekoiztetxearen kolaboratzailea da, eta Miguel Nabinho Gallery - Lisboa 20k ordezkatzen du.

  • Samuel M. Delgado

    Zinemagilea. Bere lanek mitologiaren eta materialismoaren arteko harremanak arakatzen ditu. Helena Girónekin batera, film hauek egin ditu:Plus UltraMontañas ardientes que vomitan fuego eta Sin Dios ni Santa María. Bere filmak nazioarteko hainbat jaialditan programatu dira, hala nola: Toronto International Film Festival, Festival del film Locarno, New York Film Festival, Festival de San Sebastián, Mar del Plata, International Film Festival Rotterdam, FIC Valdivia, Curtas Vila do Conde, L’Âge D’Or, Ann Arbor edo Media City Film Festival.

  • Santiago Aguilar

    Irudiaren Zientzietan lizentziaduna, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1985etik 1995era dokumentalista gisa lan egin zuen Filmoteca Españolan eta organismo horrekin lan egiten jarraitu du ikertzaile lanetan eta artxiboa Digitalizatzeko Planaren definizioan. "La Cuadrilla"-ko kide gisa zine zuzendaria eta gidoigilea da, baita Azkona zale porrokatua ere. Espainia eta Italiako XX. mendeko umorezko zine eta literaturarekin loturiko ikerlan batzuk argitaratu ditu Felipe Cabrerizorekin lankidetzan. Bere gain eta galorde, telebistako gidoilaria izan da, dokumentalak ekoiztu ditu eta liburuak eta artikuluak argitaratu ditu espainiar zinearen historian gutxi ukituriko zenbait alderdiri buruz.

  • Santos Zunzunegui

    Katedradun emeritua Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean (EHU). Semiologoa, analista eta historialari zinematografikoa.Irakasle gonbidatua izan da Europako, AEBko, Mexikoko, Argentinako eta Kolonbiako hainbat unibertsitatetan. Bere liburu nagusien artean daude: Mirar la imagen (1984); El cine en el País Vasco (1985); Pensar la imagen (1989); La mirada cercana. Microanálisis fílmico (1996; edizio berria, berrikusia eta zabaldua 2016), Robert Bresson (2001); Historias de España. De qué hablamos cuando hablamos de cine español (edizio berria, berrikusia eta zabaldua, 2018); Metamorfosis de la mirada. Museo y semiótica (2003); Orson Welles (2005); Las cosas de la vida. Lecciones de semiótica estructural (2005); La mirada plural (2008), “Francisco Ayala” Saikerako Nazioarteko Saria jaso zuen. 2013an, Lo viejo y lo nuevo (Cátedra) argitaratu zuen, Caimán. Cuadernos de Cine aldizkarian lan egindako bost urteak biltzen dituena; Zunzunegui aldizkari horren Argitalpen Batzordeko kide da. 2014ko azaroan, sari bat jaso zuen Groupe de Recherche et Investigation de l’Image dans le Monde Hispanique (GRIMH) taldearen eskutik −Frantziako hispanista eta irudian adituek osatutako taldea−. 2017an, Bajo el signo de la melancolía. Cine, desencanto y aflicción lana argitaratu zuen, melankolia izeneko «gaixotasun kulturalaren» film dimentsioaren inguruko azterketa sakona. Egun, Imanol Zumalderekin ari da lanean «dokumentalen egiazkotasuna» nozioaren eta haren deribazio filmikoen inguruko saiakera batean.

  • Sergio Oksman

    Sergio Oksman brasildarra Madrilen bizi da orain dela hogei urtetik, eta errealizadorea eta ECAMeko irakaslea da. Dokumentalak egiten aritu da orain arte, eta Elías Querejetak haren obretako sei ekoitzi ditu. Honako film hauek zuzendu ditu, besteak beste: A Esteticista (2004), Goodbye, America (2006), Notes on the other (2009), A story for the Modlins (2012) eta O Futebol (2015).

  • Silvia Casagrande

    Graduduna Università Studi di Udine-k (Italia) eta Université Paris III Sorbonne Nouvelle-k (Frantzia) batera antolaturiko ikasketetan: Zine diziplinak/Ikasketa zinematografikoak. Material zinematografikoaren zaintzan espezializatu zen Vienako Österreichisches Filmmuseum-eko film artxiboan eta Nafarroako Filmotekako artxibozaina izan da; familiarteko izaera duen film materialaren zaintzan lan egin du eta, Etxeko Zinearen Nazioarteko Egunaren kariaz (Home Movie Day), urteko proiekzioak antolatu ditu Iruñean eta Tuteran.

  • Sonia García López

    Valentziako Unibertsitatean doktorea, eta Ikus-entzunezkoen Komunikazioko irakaslea, gradu elebidunean, Madrilgo Carlos III. Unibertsitatean, non Tecmerin ikerketa-taldean parte hartzen duen (Telebista-zinema: memoria, errepresentazioa eta industria). Ikerketa-egonaldiak egin ditu New Yorkeko Unibertsitatean (Tisch School of the Arts eta Department of Spanish and Portuguese Languages and Literatures) eta Paris-Sorbonne Unibertsitatean (CRIMIC, Centre de Recherches Interdisciplinaires sur les Mondes Ibériques Contemporains), eta liburu hauek idatzi ditu: El cuerpo y la voz de Margarita Alexandre (Tecmerin, 2016); Spain is US: la guerra civil española en el cine del Popular Front (1936-1939) (PUV, 2013); eta Ser o no ser. Ernst Lubitsch (Paidós, 2005). Orobat, bolumen honen koeditorea da: Piedra, papel y tijera: el collage en el cine documental (Ocho y medio, 2009). Gaur egun, idazketa-batzordeko kidea da aldizkari honetan: Kamchatka. Revista de análisis cultural.

  • Takashi Makino

    Makino Takashi (1978, Japonia) film esperimentalak egiten dituen artista bat da. Zinematografia ikasketak egin zituen Japoniako Nihon Unibertsitateko Arte Eskolan. 2001ean aprendiz gisa jardun zen Quay Anaiekin, Londresen, eta garai hartan filmetako musika eta argiztapena ikasten aritu zen batik bat. Haren Elements of Nothing (2008) eta Generator (2012) lanak IFFR-Rotterdamgo Nazioarteko Zine Jaialdiko Film Laburren Tiger sarirako hautatuak izan ziren, eta Generator lanarekin Tiger sari bat irabazi zuen. Orduz geroztik, bere filmak emateko gonbidapenak jaso ditu mundu osoko film eta bideoarte jaialdi ugaritan.

  • Vanesa Fernández Guerra

    Doktorea eta irakaslea Ikusentzunezko Komunikazioan (EHU). 2004 urtetik hainbat masterretako irakasle eta kudeatzaile (EITB, UPV/EHU, UAB) ikerkuntza aldiak egin ditu Argentinan (Escuela de Cine, Universidad Nacional de Tres de Febrero) eta irakasle gonbidatua izan da Kubako Escuela Internacional de Cine y TV de San Antonio de los Baños-en. Bere ikerketa lerroa eta publikazioak zine garaikidean oinarritzen dira nagusiki. Hainbat libururen idazlea da, azkenekoa Lurraldeak eta Mugaldeak II. Agerraldiak eta presak Espainiako zinema dokumentalean (2015) izenekoa. ZINEBIko zuzendaria, zine-proiektuen garapenerako aholkulari gisa ere egiten du lan.

  • Victor Iriarte

    Kazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, Euskal Arte Garaikideko graduondoa egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Zinema Dokumental Sortzaileari buruzko masterra Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Gaur egun ikus-entzunezko programen arduraduna da Donostiako Tabakalera Nazioarteko Kultur Zentroan, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren koordinazio-taldeko kide, 2013tik. Bilboko Arte Ederretako Zinematekan hasi zen programatzaile lanetan, eta ikus-entzunezko lengoaiaren irakasle izan da UM unibertsitatean, Uruguain. Horrez gain, artista egoiliar eta ikus-entzunezkoen programatzaile izan da Donostiako Artelekun. 2001ean Isaki Lacuestaren bigarren zuzendari-laguntzaile izan zen Cravan versus Cravan film luzean, eta 2010ean argazkilaritzako zuzendari Raya Martin zuzendari filipinarraren Buenas noches, España film luzean. 2005etik programazioa eta berezko sormena uztartzen ditu eta hainbat film labur zuzendu ditu (Decir adiós, 2007ko Kimuak katalogoa), baita film luze bat ere Invisible(Marseillako FID jaialdian estreinatu zen, 2012an). Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.

  • Xabier Erkizia

    Musikaria, soinu artista eta ekoizlea. Azken 25 urtetan, hainbat musika konposizio, instalazio, tailer eta hitzaldi aurkeztu ditu mundu osoan zehar. Aldiberean, film, dantza eta antzerkirako 60 soinu banda baino gehiago konposatu ditu eta zenbait komunikabiderekin elkarlanean, nagusiki irratirako saiakerak eta dokumentalak idatzi eta zuzentzen ditu. Hortaz gain, kuradore gisara egiten du lan hainbat kultur erakunde, museo eta jaialditan.