Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

"Women's Past Is Always Present"

  • Proiekzioa

Eskolatik-en hirugarren saioak Elías Querejeta Zine Eskolan Artxiboa eta Komisariotza ikasten ari diren ikasleek egindako ikerketa proiektu baten emaitza dakargu zinera. "Women’s Past Is Always Present" Cinenova ekoiztetxe eta zine-banatzailearen bildumaren inguruan sortu zen eta emakumeek eginiko zinea ezagutarazten eta banatzen laguntzea du helburua.

+ irakurri

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2019/03/09 - 19:00

Parte-hartzaileak:

Charlotte Procter

Salneurria:

3,5 €

"★" (Johann Lurf)

  • Proiekzioa

"★" genero baten barruan katalogatu beharko balitz, bideo-entseguen superprodukzio bat bezala egingo litzateke, zinemaren historiako zeru izardunen irudiak biltzen dituen proiektu titaniko gisa. Otsaila laburmetraien hilabetea da Tabakaleran eta EQZEko ikasleriak bere buruari galdetzen dio ea posible den film-zatien bidez pelikula bat egitea baita, zein puntutaraino beha ditzakegun izarrak hobe zine aretotik atera gabe.

+ irakurri

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2019/02/23 - 19:00

Salneurria:

3,5 €

"El aniversario de la revolución"

Nikolai Izvolov-ek aurkeztutako saioa

  • Proiekzioa
  • Elkarrizketa

100 urte baino gehiagoren ostean Dziga Vertoven lehen filma, "Godovshchina revolyutsii" (1918), bizitzara itzuliko da Nikolai Izvolov historialari eta ikertzaileak zuzendutako talde baten arkeologia filmiko eta zaharberritze lan zorrotz baten ondoren. Izvolov berak aurkeztuko duen saio honetan Xabier Erkizia musikari eta artistak filmarentzako espresuki sortutako soinu-akonpainamendu bat interpretatuko du.

+ irakurri

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2019/02/15 - 2019/02/15

Parte-hartzaileak:

Nikolai Izvolov

Hizkuntzak:

Errusiera (aldibereko itzulpenarekin)

Salneurria:

3,5 €