Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Gonbidatutako eskola: Universidad del Cine (Buenos Aires)

Zikloa

Tigre bat datorkit burura. Su distiratsu bat. Lehoi bat. Labirinto bat. Istorioen jatorria. Nola bilakatu zen laurogeita hamarreko hamarkadan zinema argentinarra kontakizunak, irudiak eta soinuak forma berriak hartu zituzten leku bat. Nola zinema berri horrek munduko jaialdiak liluratu zituen orain tigre batek, su batek, kamerari begiratzen dion lehoi batek egin dezakeen bezala. Orain jatorrian dagoen galdera: Nondik sortu zen hura guztia? 

Ez dago ate bat bakarrik, asko baizik. Horrela definitu zituen Borgesek labirintoak. Eta zinema argentinar berri horretara ezinbesteko leihoa izan da eta oraindik ere bada, bere sorrera eta hedapenean, 1991an Manuel Antinek fundatu zuen Buenos Aireseko Zinema Unibertsitatea. Bertako ikaslegelatan izan direnen izen zerrenda berrikusiz gero gure garaiko zineman ordezkaezinak diren zuzendarien bilduma topatuko dugu.

18 film proiektatuko ditugu, eskolaren hasieran, 90eko hamarkadan garrantzitsuak izan zirenetatik hasi eta 2017ko lan berrienetara arte, oraindik jaialdietan ikusi daitezkeen lanetara arte. Hiru saio emango dizkiegu film laburrei: azken 25 urteetako lan nabarmenei errepasoa, Teddy Williams, bertako talentu ezagunenetako bati eskainitako saioa, eta EIECINEn parte hartu duten pelikulak gogoratzeko beste saio bat. EIECINE Donostia Zinemaldiak Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketari emaniko izena da.

Gonbidatuak izango ditugu, lan-saioak eta Universidad del Cine eta Elía Querejeta Zine Eskolaren elkarlana, aurkezpenak eta zinema aretoan egingo ditugun topaketak, baita mintegi bat ere zikloa itxiko duena. Zinema argentinarrean giltzarri izan den film bat erreferentzia gisa hartuta egingo dena: Mariano Llinásen Historias Extraordinarias (2008)Bide batez, ziklo honek EQZE, Caimán Cuadernos de CineFestival de Cine Internacional de Ourense eta IBAFFekin batera argitaratu dugun film honen DVDa aurkezteko bidea ematen digu.

 

GONBIDATUTAKO ESKOLA: UNIVERSIDAD DEL CINE

1. ZATIA

URTARRILA

01.06 larunbata, 18:00. Mundo grúa, Pablo Trapero (Argentina, 1999, 82 min.)
01.14 igandea, 18:00. La libertad, Lisandro Alonso (Argentina, 2001, 73 min.)
01.28 igandea, 18:00. Sólo por hoy, Ariel Rotter  (Argentina, 2001, 100 min.)

OTSAILA

02.04 igandea, 18:00. Sábado, Juan Villegas (Argentina, 2001, 72 min.)
02.09 ostirala, 19:00. Cortometrajes I, Teddy Williams (88 min.)
02.06 ostirala, 19:00. El juego de la silla, Ana Katz (Argentina, 2002, 93 min.)
02.18 igandea, 18:00. Balnearios, Mariano Llinás (Argentina, 2002, 81 min.)
02.22 osteguna, 19:00. Ana y los otros, Celina Murga (Argentina, 2003, 80 min.)
02.23 ostirala, 19:00. Los rubios, Albertina Carri (Argentina, 2003, 90 min.)
02.28 asteazkena, 19:00. Cortometrajes II, Universidad del Cine en EIECINE (99 min.) 

2. ZATIA

MARTXOA

03.10 larunbata, 18:00. El fondo del mar, Damián Szifrón (Argentina, 2003, 92 min.)
03.16 ostirala, 19:00. El custodio, Rodrigo Moreno (Argentina, 2005, 93 min.)
03.30 ostirala, 19:00. Cortometrajes III (110 min.)

APIRILA

04.01 igandea, 18:00. Hamaca Paraguaya, Paz Encina (Paraguay, 2006, 72 min.) 
04.08 igandea, 18:00. Leones, Jazmín López (Argentina, 2012, 85 min.) 
04.20 ostirala, 19:00. Santa Teresa y otras historias, Nelson Carlo de Los Santos Arias (México, 2015, 65 min.)
04.22 igandea, 18:00. La última tierra, Pablo Lamar (Paraguay, 2016, 77 min.) 
04.27 ostirala, 19:00. La noche polar, Florencia Romano (Argentina, 2016, 61 min.)
04.29 igandea, 18:00. Adiós entusiasmo, Vladimir Durán (Argentina-Colombia, 2017, 79 min.)

Ziklo hau Tabakalera, Donostia Zinemaldia eta Universidad del Cine.