Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Zinemaren historiak (II)

Santos Zunzunegui

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2019/10/25 - 2020/06/05

  • Jardunaldia
  • Proiekzioa

Parte-hartzaileak:

Santos Zunzunegui

Hizkuntzak:

Gaztelania

Salneurria:

3,5 €

"Zikloak bueltatzen dira, urtaroak bezalaxe, baina ez dute antzik elkarren artean. Hobe esanda, ez dute antzik azalean, baina funtsezko indar berari erantzuten diote: zinemak proposatu dizkigun eta gure bizitzan zehar modu gutxi gorabehera sekretuan lagundu diguten istorio horiekin kontuak ateratzea. Gordardek bere Histoire(s) du cinéma-n esaten duen moduan, (oroitu Zinemaren Historiak-en lehen programan ikusi genuela) “zinema, kristautasuna bezala, ez da egia historiko batetik sortzen, kontakizun bat proposatzen digu, istorio bat, eta honako hau esaten digu: sinetsi, sinetsi gertatzen ari dena”.

Horregatik, proposatzen dizuet hirietatik oihanera bueltatzeko bidaia batean laguntzeko. Kainen marka duten abokatu ustelen ibilbidea jarraituko dugu, edo antzerkiko eszenatokietan eta frisoetan bizitzeko modua bilatzen duten gazteena diruak gobernatutako mundu batean. Gure denboraren tarte txiki bat erabiliko dugu inauteri neurrigabe batean labirinto barrokoetatik galtzeko edo erreferentzia punturik ez duen basamortu bateko puntu ikertezinenetatik zaldiz ibiltzeko. Horrez gain, gustatuko litzaidake zuek gonbidatzea honako hau aitortzera: munduak, ordubete eta erdi ahaztezin batean, espien serie baten edo melodrama exotiko baten itxura hartu ahal duela, edo ipuin-kontalari paregabe baten nartzisismoa ospatu. Beste aukera bat da Yorkshire ingeleseko haize gogorrak suntsitu dituen eremuak Mexiko kolonialeko lurralde berotsuetan nola bilakatzen diren ikustea, eta tontorrak amildegien ordez aldatzea, edo konkistatzaileen kontra etengabeko borrokan ari den Ukrainia oparoko garitzak suntsitzen dituen suaren lekuko izatea.

Izan ere, ez dira beti tontorrik altuenetatik lortzen saririk handienak. Batzuetan, altuerarik baxuenetan lor ditzakegu. Jende gutxik bisitatzen dituen eremuak eta kasu batzuetan sekretuak diren obrak (oraindik ez da argitu maisulanak direla) ezagutzeko hamahiru saio proposatzen dizkizuet. Eta horiek guztiek honako adierazpen hau egiaztatu dute: zinemak gure begiei ematen die gure desioekin bat datorren mundua. Zinemaren Historiak  espazioaren eta denboraren aldaketa magikoaren ilustrazioa izan daiteke. Denbora hori ez da galtzen, bakarrik egonda ezagutu ezingo genukeen ezusteko sakontasun batean zabaltzen da". Santos Zunzunegui

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolatik erronka hau proposatu diogu Santos Zunzunegui, katedradun, historialari eta zinema idazleari, zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

 

Programazioa:

Urriak 25, ostirala

19:00. Aurkezpena

20:00. Spione (Fritz Lang, Alemania, 1928, 144 min.)

Azaroak 24, igandea

19:00. Aurkezpena

20:00. Gold Diggers of 1933 (Mervyn Leroy, EEBB, 1933, 97 min.)

Abenduak 20, ostirala

19:00. Aurkezpena

20:00. The Devil is a Woman (Josef von Sternberg, EEBB, 1935, 85 min.)

Urtarrilak 12, igandea

19:00. Aurkezpena

20:00. Le roman d'un tricheur (Sacha Guitry, Frantzia, 1936, 81 min.)

Urtarrilak 24, ostirala

19:00. Aurkezpena

20:00. Shchors (Aleksandr Dovzhenko, SESB, 1939, 92 min.)

Otsailak 9, igandea

19:00. Aurkezpena

20:00. Force of Evil (Abraham Polonsky, EEBB, 1948, 78 min.)

Otsailak 14, ostirala

19:00. Aurkezpena

20:00. Gun Crazy (Joseph H. Lewis,EEBB, 1950, 87 min.)

Martxoak 6, ostirala

19:00. Aurkezpena

20:00. Stars in my Crown (Jacques Torneur, EEBB, 1950, 86 min.)

Martxoak 22, igandea

19:00. Aurkezpena

20:00. Abismos de pasión (Luis Buñuel, Mexiko, 1953, 91 min.)

Apirilak 17, ostirala

19:00. Aurkezpena

20:00. Nubes flotantes, (Mikio Naruse, Japonia, 1955, 123 min.)

Apirilak  26, igandea

19:00. Aurkezpena

20:00. Ride Lonesome, (Budd Boetticher, EEBB, 1959, 73 min.)

Maiatzak 8, ostirala

19:00. Aurkezpena

20:00. Red Line 7000, (Howard Hawks, EEBB, 1965, 110 min.)

Ekainak 5, ostirala

19:00. Aurkezpena

19:00. Two-Lane Blacktop, (Monte Hellman, EEBB, 1971, 101 min.)