Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola zinemaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko nazioarteko zentro bat da, pentsamendua, praktika esperimentala eta berrikuntza pedagogikoa eskaintzen dituena

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, Elias Querejeta Zine Eskola 2017. urtean jaioa da, espiritu suhar eta berritzaileaz beterik; bere helburua ez da eredu formatibo tradizional eta estandarizatuen araberako koadro teknikoak sortzea, baizik eta begiratu integrala duten eta errealitate zinematografiko berriak (laboralak, kontzeptualak, kreatiboak, profesionalak) sortzeko gai diren zinemagileak sustatzea.

EQZE gauzatzen da bere kontzeptualizazioa eragiten ari diren hiru eragileen ezagutza arloetatik abiatuta. Hiru erakundeok dira: Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia eta Tabakalerako kultur proiektua. Eskolak Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan du egoitza, erakunde horiek dauden eraikin berean.

Eskolaren garapenean inplikaturik dauden erakundeak ez dira irakas-mundukoak, erakunde zinematografikoak baizik. Horretatik dator sustatzen ari diren eskola ere proiektu zinematografikoa izatea funtsean: proiektu pedagogikoaren forma duen proiektu zinematografikoa. Horregatik, EQZEk ez da eskaintza formatibo anitzen bilduma bat, baizik eta proiektu pedagogiko bakarra, graduondoko hiru programa biltzen dituena: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza.

Eskolaren jatorriak eta kokalekuak, zinemari buruz duen ideiak eta irakaskuntza proiektuak aparteko kasu bihurtzen dute nazioarte mailan, baina eragotzi gabe, horrexegatik beragatik, euskal zinemaren laborategi estetiko eta profesional bihurtu ahal izatea ere.


1

Formazio espezializatuak neutraltasun moduko batera eraman izan ohi du zinemaren irakaskuntza; hala, hainbatetan, bazirudien garrantzitsuena zela merkatuaren eskarietara egokitutako profesionalak sortzea. Aitzitik, Eskola honek zinemaren ideia suhartsua eta bizitzari oso atxikia du, esperimentaziorako eta berraktibazio sozialerako joera nabarmenarekin.


2

EQZEk zinemaren bisio unitarioa du, non irudiak proiektatzeko ofizioa eta irudiak erregistratzekoa ez dauden oso urrun; hastapenetan bezalaxe, alegia, hasierako kamera haiek ere irudiak jaso eta eman egiten baitzituzten. Eskolaren bisioaren metafora ederra da kameraren unitate hori: zinemaren hiru sasoiak batera bildu nahi ditugu, antzinako zinema ofizioen kategoriak, generoak, diziplinak eta partzelazioak ezabatu. Zinemaren zabalera handitu nahi dugu gainera, beste jakintza eta arteekiko loturak eginez.


3

Zinema bakar bat irudikatzen dugu, generorik eta kalifikatiborik gabe; bai a, aldi berean, zinemagile izateko modu asko ikusten ditugu. Izan ere, gaur egun, zinemagile izatea ez da irudiak egitea bakarrik, irudiok ikusgai egitea ere baizik; izan ziren irudiak, direnak eta izango direnak.


4

Gure zinemaren ideia urrun dago “filmak egiteko” urgentzia horietatik; gertuago dago “zinema egitetik”, hau da, pentsatzetik, ukitzetik, babestetik, zaharberritzetik, usaintzetik, berrikustetik, programatzetik, gogoratzetik, gordetzetik, proiektatzetik... Bai, proiektatzea zentzu guztietan ulertuta bultzatzen dugu: egiteke dauden filmak irudikatzea, baina dagoeneko eginda daudenen etorkizunean eta orainean ere pentsatzea.


5

EQZEn pensatzen dugu zinemagileen formazioa etengabe hausnartu eta kuestionatu behar dela izatez, Eskola bera da horren lekukoa; oinarrian duen espiritu kritikoak proiektu pedagogiko irekia eta etengabe eraikitzen ari dena irudikatzen baitu. Sinesten dugu bilaketa teoriko, emozional, esperimental eta praktikoaren arte konplexu eta iraunkorrean murgilduta egongo den eskola batean.


6

Proiektu formatiboa, izan ere, etorkizunean zinema sortu, ikertu eta kudeatuko dutenengana zuzendua dago. Bere hiru ibilbideak murgiltze ereduko graduondokoak dira, non irakaskuntza, praktika esperimentala, ibilaldi profesionalak eta proiektu pertsonalen garapena etengabe uztartzen eta konbinatzen diren. Proiektu pedagogikoaren funtsezko elementuetariko bat oztopo horizontalen haustura da (erakunde zinematografikoaren barruan nahiz kanpoa daudenena), herritarrak ere, saio irekien bitartez, Eskolaren beraren eztabaida formatibo eta sortzailean inplikatzea bildatuko baitugu.


7

EQZE esperientzia kolektiboa ahalbidetzen saiatzen da (komunitate akademikoarena eta gizartearena), baina baita bidaia indibidual bat ere, ikasle bakoitzak bere buruari eskainiko dizkion ibilbide indibidualizatuen bidez. Eskola bakarra, baina ikasle adina irakasbide. Izan ere, pertsona guztiak desberdinak nagara, zergatik egin guztientzako eskola berdina?


8

EQZEren metodologia pedagogikoan ikerketa, filmen bibentzia suharra eta praktika esperimentala uztartzen dira; eta ezabatu egiten dira kategoria bertikalak, profesional eta amateurren artekoak, eta kategoria horizontalak, zinemaren eta gainerako diziplina sortzaileen artekoak.


9

Gure eredu pedagogikoaren ezaugarri nagusietako bat da ez banatzea pentsamendu eta praktika zinematografikoa, pentsatzen dugulako badela kameraren bitartez pentsatzeko era espezifiko bat. Esakune aristotelikoak dioen bezala, “zer egin behar duzun jakiteko, jakin nahi duzuna egin behar duzu”.


10

EQZEk esperientzia bitala eta pedagogikoa eskaintzen du, aldi berean. Ikastaroak hezurmamitzen duen proiektua da etorkizunari begirako proiekzio pertsonal eta zinematografiko horren isla zehatza. Praktika profesionalek, berriz, aro akademiko osoa ukitzen dute (nahikoa da eskailera maila bakan batzuk igo edo jaistea, Filmategiaren, Tabakaleraren edo Zinemaldiaren lantoki errealean murgiltzeko), amauteurtasunaren eta profesionaltasunaren arteko iraganbidea edo kuriositatearen eta esperientziaren artekoa esku-eskura baitago. Nahi genuke iraganbide hori joanekoa bakarrik ez, baizik eta joan-etorrikoa izatea, eta etorkizuneko zinemagilearen bizitzan ohi-ohiko bihurtzea, etengabeko aireberritze eta hausnarketa modura.