Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskolak pasabide-zirkuitu bat proposatzen du amateurraren eta profesionalaren artean (…eta alderantziz)


 

ecosistema


1

Zentroaren filosofia pedagogikoa eta eraikinaren beraren baldintza fisikoak kontuan hartuta, praktikak irakaskuntza planean txertatuta daude modu organikoan, eskolen paraleloan gauzatuko dira, eta ikasleek modu mailakatuan egingo dituzte eta ez guztiek batera. Horrek esan nahi du praktikaldiak, intentsitate diferenteekin, urtarrila-otsailetik irailera bitartean egingo direla. Alabaina, Zinemaldiaren kasuan, lan kontzentraziorik handieta uztaila eta abuztua bitartean izaten da.

 

2

Artxiboko praktiketan, nagusiki, Filmategiko funtsak eta Zinemaldiko funts historikoak kudeatu, katalogatu eta gainbegiratuko dira. Lankidetza hitzarmenak edo partekatutako ikerketa proiektuak adostuta izan ditzaketen beste erakunde batzuetara ere hedatu litezke praktikak.

 

3

Komisariotzako lan praktikak Zinemaldiko dokumentazio, programazio, komunikazio eta zuzendaritza departamentuekin, nahiz Filmategiko eta Tabakalerako programazio, eduki eta zabaldunde alorrekin lotuta egongo dira.

 

4

Artxibo eta Komisariotza espezialitateetako ikasleek ikasturtean zehar 100 ordu inguruko lan praktikak egingo dituzte Zinemaldian, Filmategian eta Tabakaleran. Interesaren eta helburu espezifikoen arabera, praktika horiek Sorkuntzako ikasleei ere eskaini ahal izango zaizkie, iraupen laburragoarekin.

 

5

Sorkuntzako ikasleen prozesua aurrekoetatik zerbait diferentea den bide praktiko batetik joango da, prestakuntzaren berezitasunak kontuan hartuta. Eskola eremutik kanpo adituek emango dituzten bi tailerretan parte hartuko dute uztailean eta/edo abuztuan. Tailer horiek lan esperimentaleko eta sormenezko bizikidetzako esperientziak izango dira, hamar egun inguruko iraupena izango dute, eta nazioarte mailan ospe handia duten zinegileek zuzenduko dituzte.

 

6

Eskola erakunde horien lankidetzarekin sortutako zentro bat denez, lan eremuko prestakuntza esperientzia eskualdatzeko benetako prozesu gisa aurreikusita dago. Praktikak gaikuntza handia duten profesionalen tutoretzapean egingo dira, eta etorkizunean enplegua bilatzeko plataforma modura diseinatu dira.