Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola Tabakalera eraikinean kokatuta dago, eta zentroaren ekosistema kultural eta profesional dinamikoaren zati da, zeinak aparteko berezitasuna ematen dion

Eraikin berean daude: Donostiako Zinemaldiaren egoitza; Filmategiaren kontserbazio nabeak, bulegoa eta dokumentazio zentroa; Ubik sorkuntza liburutegia; Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren proiekzio aretoak eta erakusketa guneak; eta artista egoiliarren lan eremuak. Tabakalera guneko instalazioek Elías Querejeta Zine Eskolaren irakaskuntza aukerak zabaltzen dituzte.

Zinemagintzako erakunde horietako profesionalek maisu aktibo gisa parte hartzen dute ikasleei esperientziak eta ezagutzak transmititzen. Eraikinaren jarduera frenetikoa EQZEren agendan txertatzen da normaltasun osoz. Gune hau eta bertako jarduera Eskolaren identitatearen zati dira. Hala, esan daiteke Elías Querejeta Zine Eskolak ez lukeela zentzu bera izango eraikin honetatik kanpo.

Giro horretan, EQZEk iraganbide modura funtzionatzen du: praktika profesionalaren, esplorazio artistikoaren eta ikerketaren artean, tokikoaren eta nazioartekoaren artean, ikuspegi fisikotik nahiz kontzeptualetik begiratuta guztiz berezia den barru-kanpo baten artean, bilaketarako eta erakusketa profesional eta artistikorako aproposa dena.