Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola graduondoko eta goi mailako lanbide espezializazioko zentro bat da. Zinemagintzaren inguruko bizipena eta azterketa intelektuala egin nahi duten eta lanbide berriak esploratu nahi dituztenentzat leku aproposa da. Zinemagintzari buruzko ideia eta berrikuntza zentroa denez, ezinbestekoak dira parte hartzaileen konpromisoa, heldutasuna eta inplikazioa. Ikasleak eta irakasleak mundu guztikoak izan daitezke.

 

1
Ikasleen profila

EQZEko ikasketa plana pentsatuta dago goi mailako unibertsitate titulu bat duten ikasleentzat (lizentzia edo gradua), edo titulu hori eskuratzeko prozesuan daudenentzat, baita zine eskola batean ikasketak amaitu dituzten ikasleentzat ere. Salbuespen gisa, eskolak aztertu egingo du, aurreko baldintzak bete ez arren, zinema arloan egiaztatutako esperientzia duten izangaien kasu berezia. Plazen muga 15 ikaslekoa da, espezialitate bakoitzeko.

 

2
Onarpen epea

2019-2020 Ikasturtean izena emateko epea datorren urtearen urtarrilean irekiko da. Izen-ematea eskolako web orriaren bitartez bakarrik egin ahal izango da. Hautapen prozesura aurkezteko egin beharrekoak:

1. Datu pertsonalak eta ikasketei dagozkienak adierazteaz gain, aukeratu beharko da egin nahi den espezialitatea edo espezialitateak (lehentasun hurrenkeraren arabera).

2. Txostenari erantsi gisa gehitu honako dokumentu hauek:

- Titulua edota ikasketa espedientea.

- Ikasketak egiteko arrazoiak azaltzen dituen aurkezpen gutuna edo bideoa.

- Curriculum vitae.

- Sorkuntza-ibilbidearen kasuan, memoria laburra, non izangaiak azalduko duen ikastaroan zehar garatu nahiko lukeen proiektu pertsonala. Sorkuntza-proiektu horren ikuspuntua, formatua eta generoa libreak dira. Artxibo eta Komisariotza espezialitateen kasuan, proiektu pertsonal bat sartzea hautazkoa da.

- Agirien egiazkotasunaren zinpeko deklarazioa.

Hautagaiek, beren eskaera osatzeko, egokitzat jotzen dituzten materialak aurkez ditzakete.

3
Hautaketa prozesua

Horretarako izendatutako onarpen epaimahaiak eta ikasketa zuzendaritzak ebaluatuko dituzte eskaerak.

Hautagaitzekin batera aurkeztutako dokumentazioa eta proposamenak baloratu ondoren, izangaiak elkarrizketa batera deituak izan daitezke. Elkarrizketa hori aurrez aurre edo online egin ahal izango da.

Hautapen prozesuaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko da.

 

4
Matrikulazioa

Onartua izan dela egiaztatu ondoren, izangaiak matrikula egin eta ordaintzeko behar duen informazio guztia jasoko du, ordaintzeko modua eta epeak barne. Matrikula egiteak berekin dakar programa onartzea.

2018-2019 Ikasturteko matrikularen prezioa 3.500 euro da. 

Eskaera formularioa

Ibilbidea
Lehentasunen arabera hautatu behar duzu ibilbidea (lehentasuna 1etik 3ra)

Atxiki beharreko dokumentazioa: