Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola graduondoko eta goi mailako lanbide espezializazioko zentro bat da. Zinemagintzaren inguruko bizipena eta azterketa intelektuala egin nahi duten eta lanbide berriak esploratu nahi dituztenentzat leku aproposa da. Zinemagintzari buruzko ideia eta berrikuntza zentroa denez, ezinbestekoak dira parte hartzaileen konpromisoa, heldutasuna eta inplikazioa. Ikasleak eta irakasleak mundu osokoak izan daitezke.

Ikasleen profila

Elias Querejeta Zine Eskolaren plan akademikoa eratuta dago, bai goi mailako unibertsitate titulu bat (lizentzia edo gradua) duten edo hura lortzeko prozesuan dauden ikasleentzat, bai zinema eskolaren batean egresatu diren ikasleentzat. Salbuespen gisa, aurre baldintza horiek bete gabe zinema esperientzia egiaztatua duten hautagaien kasu partikularrak aztertuko ditu zentroak. 

 

 

Onartzeko epea

2021-2022 ikasturtean onartzeko epea otsailaren 1ean hasi eta martxoaren 31n amaituko da. 

 

 

Hautagaitzak aurkeztea

Izen ematea soilik egin daiteke orrialde honetan dagoen formularioaren bidez.

Hautapen prozesuan parte hartzeko prozedura honako hau izango da:

1. Datu pertsonal eta akademiko guztiak emateaz gainera, hautagaiek zer espezialitatetan parte hartu nahi duten adieraziko dute, lehentasun hurrenkeran. Onarpen epaimahaiak informazio hori baloratuko du, baina hautagaiak beste ibilbide batzuetan parte hartzera gonbidatu ahal izango ditu.

2. Hautagaiek, eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

  - Biografia labur bat (ikus adibideak).

  - Motibazio gutuna edo bideoa

  - Curriculum vitae.

  - Portfolioa.

 - Txosten labur bat, non ikasleek ikasturtean garatu nahi duten proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzten. Proiektuaren formatuta eta tipologia librea da. 

 - Titulua eta/edo espediente akademikoa.

Hautagaiek egokitzat jotzen dituzten dokumentu eta material osagarriak ere aurkez ditzakete.

Plazen muga 15 ikaslekoa da, espezialitate bakoitzeko.

 

 

Eskaerak ebaztea

Hautaketa prozesua onarpen epearekin batera hasiko da (otsailaren 1ean); beraz, gerta daiteke plazen kupoa betetzea epe hura amaitu aurretik (martxoaren 1a).

Eskaerak Onarpen Epaimahaiak eta zentroko Zuzendaritza Akademikoak ebaluatuko dituzte.

Lehen balorazio bat egin ondoren, hautagaiei elkarrizketa baterako deitu ahal izango zaie (presentziala edo online).

Zentroak eskaeraren erantzuna jakinaraziko die hautagaiei. Hiru hauetakoren bat izan daiteke: onartua, itxarote zerrendan edo ez onartua. Jakinarazpena ekaineko lehen hamabostaldian egingo da.

Itxarote zerrendan geratzen diren hautagaiek zerrenda horretan jarraitu nahi dutela berretsi beharko dute. Egoera behin betiko erabaki gabe gera daiteke abuztuaren amaierara arte; hots, hautapen prozesua behin betiko amaitu arte.

Komunikazio guztiak onarpen eskaeran adierazitako helbide elektronikora igorriko dira.

EQZEk eskatzaileei beren egoerari buruzko informazioa emateko eskubidea du, prozesuaren edozein unetan.

Salbuespen gisa, zentroak onarpen-epea luzatzeko eskubidea gordeko du plaza hutsak gelditzen badira. 

 

 

Onartutako ikasleak matrikulatzea

Behin onarpena jakinarazita, aukeratutako hautagaiek astebete izango dute proposatutako plaza onartzen dutela berresteko.

Plaza onartu ondoren, onartutakoei jakinaraziko zaie 15 eguneko epea dutela nahitaezko dokumentazio hau aurkezteko:

1. Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko herrialdeetako ikasleek, titulu homologaturik ez dutenek, UPV/EHUko E-5 inprimakia aurkeztu beharko dute sinatuta. Horrez gainera, titulua eta ikasketa-espedientea eskaneatuta aurkeztu beharko dituzte.

2. Unibertsitateko ikasketarik ez duten ikasleek UPV/EHUko II. inprimakia aurkeztu beharko dute sinatuta. Inprimaki horri unibertsitatera sartzeko bide emango dieten dokumentazioa erantsi beharko diote (batxilergoko titulua, adibidez), eta beren lan esperientzia justifikatu (Gizarte Segurantzak emandako lan bizitza erantsi behar da).

3. EQZEra sartzeko tituluaren fotokopia konpultsatuta.

* Dokumentazio guztia gaztelaniara itzulita egongo da (hizkuntza hauetako dokumentazioa izan ezik: frantsesa, ingelesa, italiera eta portugesa).

Halaber, beharrezkoa den informazio guztia jasoko dute, besteak beste, matrikula formalizatzeko eta ordaintzeko epeak eta moduak.

Ikaslea EQZEn onartuta egongo da plaza gordetzeko seinalea adierazitako epean ordaindu eta arestian aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Matrikula formalizatzeak berarekin dakar programa onartzea. 

  

 

Prezioa

2021-2022 ikasturterako matrikularen prezioa 3.900 eurokoa izan da, administrazioko eta unibertsitate kudeaketako gastuak, aseguruak eta tasak barne hartuta.

 

 

Informazio gehiago

info@zine-eskola.eus / (+34) 943 545 005.