Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Zinema (h)abian - Cinema en curs, 2005-2006 urtetik eskola eta institutuetan garatzen ari den zinemaren inguruko proiektu pedagogikoan hartzen ari da parte EQZE

Zinema (h)abian - Cinema en curs A Bao A Qu kultura elkarteak sortutako proiektu pedagogikoa da. Eskola zein institutuetan burutzen da 2005-2006 ikasturtetik. Katalunian sortu zen, egun, lehen zein bigarren hezkuntzako zentru publikoetan garatzen da, Katalunian (23 zentru), Galizian (5 zentru), Madrilen (3 zentru), Berlinen (2 zentru), Branderburgon (3 zentru) eta Txilen (7 zentru).

Proiektuak bi helburu nagusi ditu: Haur eta gazteei zinema arte, sorkuntza eta kultura gisa deskubritzeko aukera eskaintzea. Eta hezkuntza testuinguruan sorkuntza zinematografikoak daukan indar pedagogikoa garatzea. Aurten Tabakaleraeta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) bat egin dute proiektuarekin eta A Bao A Qu elkartearen laguntzarekin Zinema (h)abian – Cinema en curs martxan jarri dute Euskadin. Zinema eta zinemagintza lantzeko proposatzen duen eredua bere egin dute bi erakundeek eta proiektua gure ingurura ekarri eta bultzateko konpromisoa hartu dute.

Lehen urte honetan, Lasarteko Oriarte Institutuan (Gipuzkoa) garatuko da. DBH1ko gela bateko 23 ikaslek parte hartuko dute lehenengo edizio honetan eta Mikel Gurrea zinema zuzendaria izango dute bidelagun. Egun, fikziozko lehen film luzea garatzen ari da. 2016an Donostia Zinemaldia eta Tabakalerak elkarlanean antolatzen duten Ikusmira Berriak egonaldi programan egoiliarra izan zen.

 

Programa

Programa bi ardatz nagusi dauzka: zinemagileen presentzia eskola eta institutuetan irakasleekin batera eta eskola orduetan saioak emateko. Eta arte zinematografikoa ikusiz eta eginez deskubritzea.

Proiektua sortu zenetik 30000 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte; 3 urtetatik 18 urterarte. Zinemaren munduko 20 profesionalek hartu dute parte, haien artean, Carla Simón, Jonás Trueba, Ángel Santos edo Nely Reguera, besteak beste eta gainera, 80 irakasle. 190 hezkuntza zentrurekin baino gehiago egin dute lan, 3500 irakasle baino gehiago formatuz.

Cinema en Curs proiektuarekin bat egiten duen leku bakoitzak programa bere ingurunera egokitu eta askotariko ekarpenak egiten dizkio. Euskadiren kasuan, Tabakalera eta EQZEren elkarlanetik sortutako aukerak asko dira. Tabakalera erakina bera programan parte hartuko duten ikasleen “bigarren etxea” izatea da helburua, bertako baliabideak erabili eta gozatzea. Tabakalerako Hezkuntza taldea ere, bere esperientziatik abiatuta, bidelagun izango dute.

Hemen Oriarte Institutuan garatzen ari den proiektuaren berri.