Matías Fajn

Comisariado
Matías Fajn (2022-2023)

Ikus-entzunezko Errealizazio teknikari ikasketak egin zituen Vicente López Unibertsitate Zentroan, eta Ikus-entzunezko Lizentzia, San Martíneko Unibertsitate Nazionalean. Ekoizle nagusi gisa egiten du lan, Avellaneda Udalerriko Ikus-entzuneko Komunikazio Idazkaritzan. Era berean, irrati zutabe bat egiten du Futurock irratiaren “1990” saioan, eta edukien ekoizlea da, arte, kultura eta politikari buruzko Molecular aldizkarian. Era askotako arte proiektuak egin ditu estatuko erakundeetan eta erakunde pribatuetan, hala nola “Conurbano Cine” Avellanedako I. Zinema Jaialdiaren egitaraua eta ekoizpena, Cine Conurbanoko elkarrizketa saioen koordinazio orokorra, La Garra Cineclub-aren programazioa eta errealizazioa (Buenos Aires), eta La Garrita Haur Zinema Tailerraren koordinazioa. Prestakuntza akademikoaz gainera, gidoigintza eta idazketa dramatikoa ikasi zituen, Pablo Ramos, Virginia Cosin, Eduardo Ruderman eta Ariel Barchilon bezalako irakasleekin.

Profil honen azken eguneratzea: 2022