Sorbonan Zuzenbide eta Filosofiako lizentziatura bikoitza egin ondoren, Buenos Airesera joan zen Filosofiako masterra egitera, truke ikasle gisa. Han, zinema dokumentalean ere hasi zen. Frantziara itzuli zenean, Zinema Dokumentalean graduatu zen Parisko INAn (Ikus-entzunezkoen Institutu Nazionala). 2018tik 2020ra bitarte, bere lehen filma zuzendu eta ekoitzi zuen, Appelé. Armenia eta Nagorno-Karabakh artean filmatu zuen, eta Frantziako eta atzerriko hainbat jaialditan hautatua izan zen, Visions du Réel, Golden Apricot Film Festival eta Festifreak La Plata barne; gainera, Erevango EECA galerian programatu zuten. 2021 urtetik FIDMarseille-ko programazio taldeko kidea da.
Profil honen azken eguneratzea: 2022