Pedro Gonçalves Ribeiro (Belo Horizonte, 1993) zuzendari eta kultur ekoizle brasildarra da, eta Lisboan bizi da (Portugal). Multimedia Artea-Mugimenduko Irudia masterra egin zuen Lisboako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, eta nagusiki identitatea, memoria eta iruditeria herrikoia lantzen ditu narratiba hibrido eta ez fikziozkoen bitartez. Bere film laburrek sariak jaso dituzte eta nazioarteko erakusketa eta zinema jaialdietan eman dira, besteak beste hauetan: Oberhausen, Doclisboa eta Tiradentes.
Profil honen azken eguneratzea: 2023