Flavia Contreras (1992), Santiago, Txile. Ikusizko-arteetan lizentziatua da, zinemagintzaren Estetika eta Teoria Minorrarekin, Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean. Art&Crap kolektibo artistikoaren parte da. 20214az geroztik, museoetan eta kultur zentroetan erakutsi izan ditu bere lanak. Aldi berean, ikus-entzunezko ibilbide profesionala egin du: musika-bideoak, bideoartea, dokumentalak eta hibridoak. Fabula biografikoek eta kontakizun zinematografikoek historiaren erregistro ofizialak sortzeko orduan izan dezaketen eragina aztertzean datza haren ikerketa-lana. Horretarako, historia berridazteari, erresistentzia politikoari eta etorkizun berria ekar lezakeen iragana imajinatzeari buruzko galderak egiteko espazioak sortzen ditu.
Profil honen azken eguneratzea: 2023