Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Elías Querejeta Zine Eskola proiektuen eskola bat da eta bakoitzean zinearen aitzinirudi bat: hipotesi bat

Zinemaren hipotesia terminoak erreferentzia egiten die biharko zinemagintzaren irudikapenean oinarritutako proiektu pedagogiko ezberdinei. Aipatu behar ditugu, zehazki, Ermanno Olmik eta Paolo Valmaranak Bassano del Grappan (Italia) sortutako Ipotesi Cinema eskola, eta Alain Bergalaren 2002ko L’Hypothèse cinéma: Petit traité de transmission du cinéma à l’école et ailleurs liburua. Bi ekimen handi horien omenez, Hipotesi deitzen diegu ikasleen lanei, zeinak, berez, zinemaren proiekzio bat baitira etorkizunari begira. Espezialitate guztietako ikasleek, eskolan dauden bitartean, amaierako proiektu edo lan bat egin behar dute. Zine Eskolak eskolaren plan pedagogikoa eta egitura hezurmamitzen ditu. Moduluen antolakuntzak aukera emango du ikasgai guztiak bidaia pertsonalaren inguruan egituratzeko, irizpidea zabalduz eta ideia propioak probatuz.

 

Hipotesiak

Kontzeptu honekin identifikatzen da amaierako ekitaldia edo ekitaldi saila, non ikasleek jendaurrean erakutsiko dituzten euren zinemaren hipotesiak, hau da, ikastaroan zehar egin dituzten lanak: irudikatu eta osatu dituzten filmak izan daitezke, baina baita ere sorkuntza proiektu utopikoak, ezinezko zinemaren irudimenak, filmatzen hasi diren pelikula baten zatiak, edo artxiboko nahiz arkeologia filmikoko jarduera planak.

Hipotesien gauzatze praktikoari dagokionez, era askotako formulazioak har ditzake, proiektu motaren arabera: espazio batean egindako aurkezpen ordenatu gisa, eskolako ate irekiko jardunaldi gisa edo beste mota bateko ekitaldi gisa. Erakusketaren edukia irudikatutako zinemaren ingurukoa izango da: egin nahi diren filmak eta, momentuz, lehen zirriborro modura baino existitzen ez direnak; begiztatzen diren lanak, baina gauzaezinak direnak; etorkizuneko zinemaren utopiak; zinemagintzako aurkikuntzak; ikerketa proposamenak; material zatikatuak; diseinu grafikoak; instalazioak, panelak… Lan horiek guztiak, noski, ikastaroak iraungo duen asteetan amaitu beharko dira. Eskolak zinema pentsaten badu, ekitaldi hori, hain zuzen ere, zinemaren hipotesiak luzatzeko eta ikusarazteko modu bat da.

2018-2019 ikastaroa

O arrais do mar

  • Ikaslea: Elisa Celda
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Tutorea: Salomé Lamas
  • Tipologia: Ikus-entzunezko instalazioa
  • Iraupena: 35 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

O arrais do mar lanak gaueko erradiografia bat planteatzen du, itsasoaren eta kostaren arteko erlazio konplexua ezartzen duten aldi bereko hainbat ekintza gertatzen diren lurralde batena. Filmak zentrorik gabeko espazio bat irudikatzen du eta ia zaintzarik gabekoa, non lekualdatutako ekintza jakin batzuek beren lekua aurkitzen duten.

Proyecto especulativo para la lluvia

  • Ikaslea: Alfredo Ruiz
  • Nazionalitatea: Mexiko
  • Tutorea: Ricardo Matos Cabo
  • Tipologia: Ikus-entzunezko instalazioa
  • Iraupena: 27 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Programa bat euria egiteko beste modu batzuk imajinatzeko. Hura zabaltzeko moduak, are aldakorragoa egitekoa. Pantailatik jariaraztekoa, handik ateraraztekoa. Pixel bihurtzen den euria, danbor baten gainean erortzen den euria. Programa hau prozesuan dagoen argitalpen baten espekulaziotzat sortu da. Pieza batzuk idazketaren zati eragileak dira. Euriaz pentsatzea narratiboa denaz harago, erortzen diren beste modu batzuk bezala.

Strange joy

  • Ikaslea: Florrie James
  • Nazionalitatea: Erresuma Batua
  • Tutorea: Salomé Lamas
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 11 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Hawthorn, atributu bigun korrelatiboak dituen nerabe lasaia Eskoziako mendebaldeko kostaldeko herri batean bizi da. Paisaia goibelak eta haize txistularia Glasgoweko Institutu Modernoko industria erritmo distopikoek etengo dituzte. Soinu bandak Hawthornen ego etsia islatzen du herrira itzultzen den lagun batekiko (Magnolia) itxaropenik gabeko maitasunean. Paisaia desberdina da. Ura leuntasunez erortzen da hondar lohitsuaren aurka. Itsas txakur lodiek atseden hartzen jarraitzen dute itsasoko arroketan.

Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre

  • Ikaslea: Carlos Saldaña
  • Nazionalitatea: Frantzia
  • Tutorea: Manuel Asín
  • Tipologia: Zaharberritze filmikoa
  • Iraupena: 47 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

"Leihotik, ez dakigu zein den paisaia. Kale bat, kanal bat, Delfteko ikuspegia, agian portua. Barnean gaude, eguneko argitan. Horman, mapak oihalak baino handiagoak dira eta, hala ere, ez dakigu non gauden. Emakumea leihoan dago. Zutik dago, gutun bat irakurtzen. Eta daki zein den paisaia, gutunarentzako bakarrik baititu begiak. Edozein izan zitekeen, maparen gaineko edozein puntu". Jean-Claude Rousseau

* 16 mm-n filmatutako Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre (Jean-Claude Rousseau, 1983-1984, 16 mm., Frantzia) 2K-ko zaharberritzea.

Cinema Semente

Cinema Semente landa eremuko ikus-entzunezko sorkuntza, kudeaketa eta bitartekaritzako kolektibo bat da. Diziplina askotako ikerketa batetik eta Galiziako landan espazio zinematografiko baten izatearen utopiatik sortu zen. Autogestiotik testuinguru alternatiboak sortzea du xede, Galiziako ekosistema zinematografiko eta landakoan sartzeko eta deszentralizazioa, arreta eta aniztasuna sustatzeko. Permakulturatik, feminismotik, jakintza tradizionaletik, lurraldeak ulertzeko errespetutik eta zinemarekiko pasiotik lan egiten dugu.

Conversaciones sobre cine

  • Ikaslea: Maui Alena
  • Nazionalitatea: Argentina
  • Tutorea: Manuel Asín
  • Tipologia: Argitalpena
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Conversaciones sobre cine (behin-behineko izenburua) argitalpen proiektu bat da. Lehenengo eskola urtean Elías Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) komunitateko kide izan diren gonbidatuekin izandako elkarrizketek osatzen dute. Elkarrizketa horien abiapuntua zinemarekin lotutako gai zehatz bat izango da.

This Film is Dangerous: Die Vier letzten Sekunden des Quidam Uhl

Erakusketa txiki bat da, nitratozko filmei, produkzio testuinguruari eta Die vier letzten Sekunden des Quidam Uhl film alemaniarraren egile Robert Reinerten biografia eta filmografiari buruzko ikerketaren esparruan eginiko azterketarena. Gainera, decoupage zabala egin zen filmaren espainiar bertsioari buruz, baita nitratoaren berezko arazo teknikoei buruzko ikerketa bat ere.

This Film is Dangerous: Las deudas se pagan

The Price of a Party filmaren ikerketa-proiektua. Film hori 1924koa da eta nitratozko euskarrian dago. Filmaren ikerketa historikoa (testuingurua, jatorrizko istorioa, talde teknikoa, aktoreak, ibilbide komertziala), materialaren analisia eta etorkizunean zaharberritzeko aukera lantzen ditu.

Permisos para no olvidar

Ikerketa honek ekarpen teorikoa eta praktikoa proposatzen ditu ikus-entzunezko artxibo txikiei buruz; termino hori erabiltzen da artxiboen tamainagatik, ez haien garrantziagatik. Ikerketaren ardatza ingurune profesional edo instituzional batean zaindu gabeko familia bilduma txikiak dira. Helburu nagusia da estrategia pedagogikoak proposatzea, dela gidak edo tailerrak produzitzean, familiako artxiboak berreskuratzeko eta zaintzeko, eta produzitu zituztenen eta zaintzen dituztenen arteko belaunaldien arteko arrakala txikitzeko.

Cine experimental feminista: una aproximación crítica desde el archivo fílmico

Proiektu honen xedea da, batetik, zinema esperimentalaren nozioetatik, eta bestetik, zinema feministatik abiatuta, emakumeek eginiko zinema esperimentala zaintzearekin lotutako arazo batzuk jasotzea. Ikerketa horrekin zinema esperimental feministaren hondatze materialaren arazora hurbildu nahi da, baina, era berean, emakumeek sortutako ikus-entzunezko praktikei eginiko kritika politiko eta instituzionala azaldu nahi da.

Rosa Mari Sorribes

Rosa Mari Sorribes, kazetaria, gidoilaria, produktorea eta argazkilaria, Jordi Gigó senarrarekin batera, aitzindaria izan zen "S" eta beldurrezko zineman, Andorran. Proiektuaren xedea da Sorribes partaide izandako produkzioen materialen azterketa sakona egitea, Espainiako eta Andorrako artxiboetan, eta horien azterketa historiografikoa egitea. Halaber, Andorrako zineman izan zuen papera aztertu nahi da genero ikuspegitik eta Andorrako kultura zinematografikoari egin zion ekarpena ikusgarri bihurtzea.

Un juego latente

  • Ikaslea: Francisco Bouzas
  • Nazionalitatea: Argentina
  • Tipologia: Performance
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Un juego latente film baten izenburua izan daiteke, agian, etorkizunean. Gaur egun, ordea, kontsigna bat da eta horretatik abiatuta Francisco Bouzasek material desberdinak biltzen ditu. Gaia? Denbora. Aurkezpenean, zuzeneko muntaketa esperientzia bat egingo da; bertan, elkarrizketan jarriko ditu lehen aldiz (eta ezin errepikatzeko moduan) gaur egun proiektua osatzen duten elementu guztiak. Joaquín Diaz Duran (doktoregoko ikaslea, New Media Art - Gaztela-Mantxako Unibertsitatea) artista mexikarrarekin eta haren Interfaz Cyborg proiektuarekin lankidetzan egingo da. Cyborg interfazea teknologia digitala artistaren gorputzaren bitartez kritikoki aztertzen duen gailu bat da. Lankidetza horren helburua da konexio berriak aurkitzea film eta soinu materialean gorputzaren bitartez, hain zuzen ere, ohiko interfazeekin lan egitean agertzen ez direnak.

Painting and decorating

  • Ikaslea: Florrie James
  • Nazionalitatea: Erresuma Batua
  • Tutorea: Salomé Lamas
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 11 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Painting and Decorating film autobiografikoa da. Haren egitura bi zatitan banatzen da: dokumentuaren lehen erdian, ni agertzen naiz margotzen nire amonaren etxeko gela batean, Birminghameko aldirietan. Amona nire amarekin bizi da, haren zaintzailea baita. Filmaren bigarren zatiak nire amonaren etxean lana amaitu ondoren joan nitzen baso bateko bi eguneko jai bat dokumentatzen du. Florrie James

Untitled

  • Ikaslea: Jade Faith
  • Nazionalitatea: EEBB
  • Tutorea: Laida Lertxundi
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 13 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

El cielo en la tierra

  • Ikaslea: María Antón Cabot
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Tutorea: Sergio Oksman
  • Tipologia: Ikus-entzunezko instalazioa
  • Iraupena: 15 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Nix gamer bat da eta ez du lekurik eta denborarik aurkitzen lasai jolasteko. Egun batean Bed rest study esperimentua ezagutzen du, NASArekin lankidetzan eginiko ESAren (Europako Espazio Agentzia) benetako proiektu bat. Egitasmoaren xedea da 60 egun igarotzea ohean, -6 graduko inklinazioarekin (oinak burua baino pixka bat gorago izanik), astronauta batek grabitate ezeko egoera batean sentitzen duenari dagokiona. Nixen isolamenduak giza gorputzaren eta kosmosaren mugetara bidaiatzeko aukera emango digu. El cielo en la tierra zientzia-fikziozko film bat da, zeinetan begirada batek gau izarratu batek beste pisatzen duen.

* María Antón Caboten El cielo en la tierra filmaren proiektuaren barruko ikerketa.

Pintar i no parlar

  • Ikaslea: Jaume Claret Muxart
  • Nazionalitatea: Espainia
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 20 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Gemma Grezian bizi da, bizi eta margotu egiten duen tailer txiki batean. Queralt margolaria da baita ere, Bartzelonatik alabarekin hitz egin nahi du telefonoz, baina ez du lortzen.

The Tongues of Angels

  • Ikaslea: Jimmy Schaus
  • Nazionalitatea: EEBB
  • Tutorea: Laida Lertxundi
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 30 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Hondartzan argazkiak atera bitartean, Suzyk, Espainian bizi den emakume gazte britainiarrak, bat-batean konektatzen du Lizzierekin, britainiar erbesteratu eta surflariarekin. Biak noraezean dabiltza eta haien elkarrizketa, bi hizkuntzen arteko bitxitasunei buruzkoa batik bat, Sorgik behatzen du, sekta misteriotsu bateko kidea den bertako emakume batek.

Profecía

Hiru lagun marokoarrek uharte batera bidaiatzen dute leku baten bila. Han hartzen dute babesa ia-ia inor bizi ez den itsasargi zahar batean. "Nork pentsatuko zukeen honaino iritsiko ginela?".

Ya no duermo

  • Ikaslea: Marina Palacio
  • Nazionalitatea: España
  • Tutorea: Maider Oleaga
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 25 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Miguel eta haren osaba Kechus aldian behin elkartzen dira herrian. Negu batean, helduak haurrarekin partekatzen du banpiroaren figurarekin duen obsesioa. Orduan, elkarrekin film bat egiteko asmoa sortzen da.

Una no hace las películas que quiere

  • Ikaslea: Milica Jovcic
  • Nazionalitatea: Serbia
  • Tutorea: Luis Macías
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 7 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Film irudiaren fenomenoaren eta haren konkrezioaren eta potentzialaren arteko harremanaren azterketa. Jugoslaviako aldian Super 8 mm formatuan filmatutako etxeko filmen found footage eta baztertutako metrajean oinarritua. Izan zitezkeen baina izan ez ziren bizitzei buruzko filma.

Argileak

  • Ikaslea: Patxi Burillo
  • Nazionalitatea: España
  • Tutorea: Natalia Marín
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 10 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

1931ko ekainean Ama Birjina agertu zitzaien Ezkioko bi anaiari lehenengo eta jende askori ondoren; orduan, Elizaren paradigma kolokan jarri zen. Fedeak proposatutako "ikusten ez duzunean sinetsi" delakotik gertakari horiek defendatzen duten "ikusten duzunean sinetsi" delakora igarotzen da. Gaur egun, ezinezkoa egiten zaigu ikusten dugunean sinestea. Horregatik, zinema agerpen gisa hartuz, filmaren helburua da paradigma berriro aldatzea, jendeak egun batean sinetsi zuen lekuan sinestea proposatuz.

Errua

  • Ikaslea: Unai Ruiz
  • Nazionalitatea: España
  • Tipologia: Filma
  • Iraupena: 7 min.
  • Egoera: basic.status_0
  • Urtea: 2019

Mugikorrarekin fotogramaz fotograma eginiko filma, akats digital gisa glitch-aren inguruan gogoeta egiten du.

Se van sus naves

Se van sus naves Una vez fue fuego filma osatzen duten materialen hurbilketa esperientzial eta sentsorial bat da. Proiektua Elías Querejeta Zine Eskolan garatu da. Ideiak kubo formako 4 pantailako murgilketa planteatzen du; parte hartzaileak eguzki ekaitz bateko epizentroko aurora baten jatorritik horrek Lurrean duen eraginera bidaiatuko du.

PM 2.5

Proiektu hau Thailandian bizi den zentsura zorrotzaren testuinguruan kokatzen da. Tailandiarrak Lèse-majesté lege baten menpe bizi dira; erregea eta bere familia iraintzea ala mehatxatzea legez kanpokoa dela dioen legea. PM2.5 bezala, herrialdeko hiriak estaltzen dituen partikula ikusezina, herritarrak kalera irtetzen direnean maskarak jartzera behartzen dituena. Mon Sisu Satrawaha