Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

Invasión

Santos Zunzunegui

Tabakalera | Zinea - 1 Aretoa

2021/04/16 - 18:00

  • Hitzaldia
  • Proiekzioa

Parte-hartzaileak:

Santos Zunzunegui

Hizkuntzak:

Gaztelania

Salneurria:

3,5 €

Apirilak 16, ostirala

18:00 Hitzaldia: Santos Zunzunegui

19:00 Invasión (Hugo Santiago, Argentina, 1969, 123 min.)

Eta film batek bilduko balitu literaturaren historiako idazle handietako bi -Jorge Luis Borges eta Adolfo Bioy Casares gidoian- eta olatu argentinar berriko zinemagile abangoardista eta aitzindari baten -Hugo Santiago- talentu bisuala? Horixe gertatu zen titulu honekin, zeina zinemaren historiako erabateko kultuzko filma baita.

Obra hau betiko desagertzeko zorian egon zen, hori ere kontatu behar da. Filma Juan Carlos Onganíaren diktadura militarraren amaieran grabatu zen, eta bahitu egin zuten 1976ko golpe militarraren ondoren. Urteetan, erabat desagertuta egon zen, eta horrek areagotu egin zuen munduko zinemazaleen artean zuen gertaera mitikoaren aura. 2004an, 35 milimetroko kopia bat aurkitu zuten, eta, horri esker, Buenos Airesko Filmotekak obra garrantzitsu hau berreskuratu zuen, eta berriro eman ahal izan zuen munduko aretoen zirkuituan.

1957. urtea, Aquilea hiria (izena asmatua da; Buenos Aires izan liteke). Inbaditzaile talde batek, zeinari buruz ez baitakigu ia ezer, hiria hartu nahi du. Agure bat buru duen erresistente talde bat inbasio hori geldiarazten saiatzen da. Dena da iluna, misteriotsua, irreala, definitu ezinezkoa. Nor dira, nondik datoz, zer nahi dute? Pelikula anizkun bat da, pelikula labirinto bat, pelikula ispilu bat, pelikula alegoriko bat, eta, era berean, polizia-pelikula bat da, zientzia fikzioa, abangoardia eta alegatu politiko bat.

“Film fantastiko bat da, berri gisa kalifika daitekeen fantasia mota batekoa. Ez da Wells edo Bradbury-ren zientzia fikzioa bezalakoa, eta ez dago naturaz gaindiko elementurik: Inbaditzaileak ez datoz beste mundu batetik. Psikologikoki ere ez da fantastikoa: pertsonaiek ez dute gizakien jokabide orokorraz bestelakoa den moduan jokatzen, Henry James edo Kafkaren obretan gertatu ohi den moduan. Egoera da fantastikoa: etsai boteretsu batzuek setiatuta dagoen eta –ez dakigu zergatik- zibil talde batek babesten duen hiri baten egoera. Ez dakit zein izango den emaitza, baina film fantastiko mota berri bat egiten saiatu gara: errealitatean gertatzen ez den eta hala ere ikuslearen imajinazioak onartu behar duen egoera batean oinarritutako filma da”.  Jorge Luis Borgesen hitza.