Newsletterra

, zure izen-ematea bideratu da.

P. Adams Sitney

Abangoardiako zinema programazioaren mende erdia

1963an Exposition of the New American Cinema erakusketa Europara ekarri zuenetik, P. Adams Sitney abangoardiako zinema amerikarrari buruzko ehunka programaren komisario izan da, zinema independentearen eta esperimentalaren profeta handietako bat izatera iritsi arte. XX. mendearen bigarren erdialdeko zinema ulertzen laguntzen diguten kontzeptu, ideia eta teoria asko, hala nola zinema estrukturalaren definizioa, 50 urte luzez ikertzaile, kritikari eta komisario gisa egindako lanari zor dizkiogu. Izan ere, bere liburu Visionary Film (Oxford University Press, 1974) obra begitazioduna izan zen berez, eta oraindik ere abangoardiako zinema estatubatuarraren erreferentziazko eskuliburua da.

Elías Querejeta Zine Eskolak adituari proposatu dio hautatu dezala programa ideal bat, programatzaile, komisario, kritikari eta ikusle gisa eman dituen 50 urteak ilustratu ditzakeena. Hauxe da emaitza: zinema esperimentalari buruzko ikastaro trinko bat, ibilbide autobiografiko bat zinema garaikidean funtsezkoa den figura baten bizitzan zehar, eta zinema esperimental onenaren antologia bat, 1968tik 1998ra bitarteko obrekin. Historialariak ibilbide kronologiko bat egingo du abiapuntua programazioaren diseinuak ikusleak entretenitu eta estimulatzea helburua zuenetik, zinemagile jakin batzuen inguruko programazio espezifikora eta Anthology Film Archives-en inguruan kanon filmiko berri baten ezarpenera arte.

Eredu horren kontrako erantzun kritikoenak ere aipatuko ditu (espezialki feministenak), zeluloidean proiektatzeko argudioen inguruan mintzatuko da (fomatu digitaleko proiekzioaren aurrean), eta zinemagintzan egindako aurreko lana zabaldu, zuzendu eta desafiatu zuen abangoardiako zinema amerikarraren barne-historia kontatuko du.

 


Saioaren programazioa honakoa izango da*:

1. Bells of Atlantis, Ian Hugo (AEB, 1952, 10 min.)

2. Eaux D’Artifice, Kenneth Anger (AEB, 1953, 13 min.)

3. The Dead, Stan Brakhage (AEB, 1960, 11 min.) 

4. Arabesque for Kenneth Anger, Marie Menken (AEB, 1961, 4 min.)

5. The Riddle of Lumen, Stan Brakhage (AEB, 1972, 13 min.) 

6. Shift, Ernie Gehr (AEB, 1974, 9 min.)

7. Variations, Nathaniel Dorsky (AEB, 1988, 24 min.) 

* Lehena izan ezik, filmak 16 mm-tako kopietan proiektatuko dira.

Hitzaldi hau TabakaleraPunto de Vista eta Museo Reina Sofíaren laguntzarekin antolatu da.