Zinemaren
hiru aldien
eskola

arrow
HIPOTESIAK 2024
arrow
Abendua 10-20

Hipotesien garaia, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzten lanak erakusten dituzten ekitaldia da.

JAITSI PROGRAMA

Ate irekiak
arrow
Abenduak13 Ostirala

Elías Querejeta Zine Eskolak ate irekien jardunaldi bat proposatzen du, abenduaren 13an, ostirala, lurraldeko unibertsitateko eta ikus-entzunezko alorreko formakuntza zentroetako ikasleentzat bereziki.

ATE IREKIEN PROGRAMA

2025-2026 
Ikasturtea
arrow
Onarpen prozesua

Izen emateko epea otsailaren 1ean hasiko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Elías Querejeta Zine Eskola zinemaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko nazioarteko zentro bat da, pentsamendua, praktika esperimentala eta berrikuntza pedagogikoa eskaintzen dituena

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua eta UPV/EHUri atxikita, Elias Querejeta Zine Eskola 2017. urtean jaioa da, espiritu suhar eta berritzaileaz beterik; bere helburua ez da eredu formatibo tradizional eta estandarizatuen araberako koadro teknikoak sortzea, baizik eta begiratu integrala duten eta errealitate zinematografiko berriak (laboralak, kontzeptualak, kreatiboak, profesionalak) sortzeko gai diren zinemagileak sustatzea.

EQZE gauzatzen da bere kontzeptualizazioa eragiten ari diren hiru eragileen ezagutza arloetatik abiatuta. Hiru erakundeok dira: Euskadiko Filmategia, Donostia Zinemaldia eta Tabakalerako kultur proiektua. Eskolak Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan du egoitza, erakunde horiek dauden eraikin berean. Eskolaren garapenean inplikaturik dauden erakundeak ez dira irakas-mundukoak, erakunde zinematografikoak baizik. Horretatik dator sustatzen ari diren eskola ere proiektu zinematografikoa izatea funtsean: proiektu pedagogikoaren forma duen proiektu zinematografikoa.

Filmeen eta ikus-entzunezkoen historiari eta tradizioari buruzko ikuspegi genealogiko eta borobila izateaz gain, ikuspuntu akademiko berezia ere baduelako, EQZE “zinemaren hiru aldien eskolatzat” identifikatzen da. Eskolaren jatorriak eta kokalekuak, zinemari buruz duen ideiak eta irakaskuntza proiektuak aparteko kasu bihurtzen dute nazioarte mailan, baina eragotzi gabe, horrexegatik beragatik, euskal zinemaren laborategi estetiko eta profesional bihurtu ahal izatea ere.

1.
Formazio espezializatuak neutraltasun moduko batera eraman izan ohi du zinemaren irakaskuntza; hala, hainbatetan, bazirudien garrantzitsuena zela merkatuaren eskarietara egokitutako profesionalak sortzea. Aitzitik, Eskola honek zinemaren ideia suhartsua eta bizitzari oso atxikia du, esperimentaziorako eta berraktibazio sozialerako joera nabarmenarekin.

2.
EQZEk zinemaren bisio unitarioa du, non irudiak proiektatzeko ofizioa eta irudiak erregistratzekoa ez dauden oso urrun; hastapenetan bezalaxe, alegia, hasierako kamera haiek ere irudiak jaso eta eman egiten baitzituzten. Eskolaren bisioaren metafora ederra da kameraren unitate hori: zinemaren hiru sasoiak batera bildu nahi ditugu, antzinako zinema ofizioen kategoriak, generoak, diziplinak eta partzelazioak ezabatu. Zinemaren zabalera handitu nahi dugu gainera, beste jakintza eta arteekiko loturak eginez.

3.
Zinema bakar bat irudikatzen dugu, generorik eta kalifikatiborik gabe; bai a, aldi berean, zinemagile izateko modu asko ikusten ditugu. Izan ere, gaur egun, zinemagile izatea ez da irudiak egitea bakarrik, irudiok ikusgai egitea ere baizik; izan ziren irudiak, direnak eta izango direnak.

4.
Gure zinemaren ideia urrun dago “filmak egiteko” urgentzia horietatik; gertuago dago “zinema egitetik”, hau da, pentsatzetik, ukitzetik, babestetik, zaharberritzetik, usaintzetik, berrikustetik, programatzetik, gogoratzetik, gordetzetik, proiektatzetik... Bai, proiektatzea zentzu guztietan ulertuta bultzatzen dugu: egiteke dauden filmak irudikatzea, baina dagoeneko eginda daudenen etorkizunean eta orainean ere pentsatzea.

5.
EQZEn pentsatzen dugu zinemagileen formazioa etengabe hausnartu eta kuestionatu behar dela izatez, Eskola bera da horren lekukoa; oinarrian duen espiritu kritikoak proiektu pedagogiko irekia eta etengabe eraikitzen ari dena irudikatzen baitu. Sinesten dugu bilaketa teoriko, emozional, esperimental eta praktikoaren arte konplexu eta iraunkorrean murgilduta egongo den eskola batean.

6.
Proiektu formatiboa, izan ere, etorkizunean zinema sortu, ikertu eta kudeatuko dutenengana zuzendua dago. Bere hiru ibilbideak murgiltze ereduko graduondokoak dira, non irakaskuntza, praktika esperimentala, ibilaldi profesionalak eta proiektu pertsonalen garapena etengabe uztartzen eta konbinatzen diren. Proiektu pedagogikoaren funtsezko elementuetariko bat oztopo horizontalen haustura da (erakunde zinematografikoaren barruan nahiz kanpoa daudenena), herritarrak ere, saio irekien bitartez, Eskolaren beraren eztabaida formatibo eta sortzailean inplikatzea bilatuko baitugu.

7.
EQZE esperientzia kolektiboa ahalbidetzen saiatzen da (komunitate akademikoarena eta gizartearena), baina baita bidaia indibidual bat ere, ikasle bakoitzak bere buruari eskainiko dizkion ibilbide indibidualizatuen bidez. Eskola bakarra, baina ikasle adina irakasbide. Izan ere, pertsona guztiak desberdinak nagara, zergatik egin guztientzako eskola berdina?

8.
EQZEren metodologia pedagogikoan ikerketa, filmen bibentzia suharra eta praktika esperimentala uztartzen dira; eta ezabatu egiten dira kategoria bertikalak, profesional eta amateurren artekoak, eta kategoria horizontalak, zinemaren eta gainerako diziplina sortzaileen artekoak.

9.
Gure eredu pedagogikoaren ezaugarri nagusietako bat da ez banatzea pentsamendu eta praktika zinematografikoa, pentsatzen dugulako badela kameraren bitartez pentsatzeko era espezifiko bat. Esakune aristotelikoak dioen bezala, “zer egin behar duzun jakiteko, jakin nahi duzuna egin behar duzu”.

10.
Bere kokapenaren ondorioz, amauteurtasunaren eta profesionaltasunaren arteko iraganbidea edo kuriositatearen eta esperientziaren artekoa maiz gurutzatzen da. Nahi genuke iraganbide hori joanekoa bakarrik ez, baizik eta joan-etorrikoa izatea, eta etorkizuneko zinemagilearen bizitzan ohi-ohiko bihurtzea, etengabeko aireberritze eta hausnarketa modura.

hipo-tesis197-sutm
hipo-tesis565-dnpv
hipo-tesis270-ehuw
hipo-tesis24-rsmd
hipo-tesis750-aefg
expo29-mrdj
hipo-tesis-117-oswm
hipo-tesis406-chjc
hipo-tesis594-txsk
hipo-tesis712-dknr
20-31-wygu
hipo-tesis437-zvsc
hipo-tesis282-agzk
hipo-tesis243-vjbv
hipo-tesis545-zgpo
hipo-tesis691-pzte
hipo-tesis472-nyoo

EQZEk zinemari buruzko ikerketa eta berrikuntza prozesu baten emaitzatzat dauka bere burua, kontzeptualki eskola bizi gisa zehaztea lortu duena

Ikerkuntza zineman egoteko modu bat da Elías Querejeta Zine Eskolarentzat. Ohitura natural bat. Ikasleei, irakasleei eta profesionalei arduraz jokatzeko eskatzen dien benetako lan metodologia bat.

Zehazki, hazi horretatik eratorri dira zentroan zabaldutako ikerketa baliabide guztiak (mintegiak, proiektuak eta ikerketa ekintzak, argitalpenak…), eta hortik elikatzen dira haren jarduera guztiak (pedagogikoak, akademikoak, intelektualak eta sortzaileak) eta blaitzen ekintza estrategiko guztiak.

Ikerketak egituratzen du EQZEren ikertzaile eta ikastunen komunitatea, eta eragile akademiko eta profesionalen arteko loturen diziplina arteko sarea ezartzeko aukera ematen du.

Gure egiten ditugu Jorge Oteizak heziketa estetikoaren indar berritzaileaz zituen ideiak; bai eta Walter Gropiusek Bauhaus-ean defendatu zuen unitate grina, gurean pedagogiara eta praxis filmikora hedaturik. Carlos Muguiro (Elías Querejeta Zine Eskolaren zuzendaria)
Benetako zinemagileak filmatutako materialean ezkutatzen den guztia agerian uzteko modurik bizi eta hunkigarriena aurkitzeko gaitasuna du. Esfir Shub
Oraindik ere hezkuntza ulertzen dugu ofizioen plan tekniko baten gisan, jakintza jakin baten edo materialki bizimodua ateratzeko modu jakin baten barruti estuetan. (…) Baina ez dago ez kalkulurik ez babesik, elkarrekin eta gure garaian bizitzeko beharrezko zaigun sentsibilitate espiritual hori lantzeko. Jorge Oteiza
Hobe da gogora ekartzea, eraginkorragoa da zuretzat eta ikusleentzat. Azkenean, irudi literal horiek ez dira egiazkoak; beste bide bat aurkitu behar duzu, irudi horiekin aurrez aurre jartzen diren pertsonek beraiek izaten jarrai dezaten eta irudi horiek xurgatu ditzaten. Horregatik, irudiaren eta ikuslearen arteko berdintasuna bilatzen dut beti. Hori da etikaren nire ideia. Chantal Akerman
Irakasteko moduak lantegiaren izaerari heltzen dio: sorkuntza organikoa, artisau-ezagutzatik abiatuz. Zurruntasun oro alboratu, eta jarduera sortzailea lehenesten da; norberaren askatasunari bide emanez, baina baita azterketa zorrotza oinarri hartuta ere. Walter Gropius
Irudi bat ahaltsua da, ez nahitaez ikusleari eskaintzen dion zerbaitengatik, baizik eta baita itxuraz kentzen dion guztiagatik ere. Trin T. Minh-Ha
Zure filma: arima eta bihotza nabaritu daitezela bertan, baina eskulan bat bezala egina izan dadila. Robert Bresson
Zinemaren edo beste edozein arte moduren zeregina ez da arima inkontzientearen mezu ezkutuak helaraztea, baizik eta gailu tekniko garaikideek nerbio, buru edo arimetan dituzten efektuak esperimentatzea. Maya Deren
Koadro bat maitatzeko, margolari potentziala izan beharra dago; ezin, bestela. Egia esan, film bat maitatzeko ere zinemagile potentziala izan beharra dago, eta nork bere buruari esan: okerrago nintzateke ni, hau edo bestea egingo nukeen; norberak egin behar ditu filmak, akaso irudimenean baino ez, baina egin beharra dago; bestela, ez du merezi zinera joaterik. Jean Renoir
Idazkera zinematografikoa (cinécriture) ez da soilik gidoian oinarritzen; esplorazio-ibilbideen multzoa, hautuak, inspirazioa, norberak idazten dituen hitzak, filmaketa, muntaia… Film bat une hauen guztien emaitza da. Agnès Varda
Zineak pentsamenduak adierazteko bere forma propioa aurkitu behar du. Zineari berari soilik dagokion modu bat. Andréi Tarkovski
Argi gera bedi: ez naiz zinema mota jakin baten alde borrokatzen ari, baizik eta aurrera egingo duen, eboluzionatuko duen zinema baten alde. Zinema-adierazpena askatzea, bere mugen eta formen muturreraino esploratzea zinemagile guztien ardura izan behar da. Germaine Dulac

Elías Querejeta Zine Eskolaren irakaskuntza-proiektua hiru graduondoko programa hauek garatuz zehazten da: Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza

Eskolaren xedea da zinemagileak formatzea, zinemagile hitza zentzurik zabalenean eta transbertsalenean hartuta; hau da, bai iraganeko zinemaz (ikerketa eta babesaren bitartez), bai oraingoaz (komisariotza eta programazioaren bitartez), bai eta etorkizunekoaz (sorkuntzaren bitartez) jabetuta eta trebatuta dauden zinemagile gaituak formatu nahi ditu, begirada oso eta bateratu bat garatuz.

Artxiboa espezialitatearen helburua da adituak trebatzea ondare zinematografikoaren eta ikus-entzunezko ondarearen identifikazioan, sailkapenean, errestaurazioan eta zaintzan, eta espezialitatea bera planteatzen du sorkuntza artistikorako eremu gisa. Komisariotza saila oinarritzen da zinea eta ikus-entzunezko arteak objektutzat dituzten era guztietako programazio, argitalpen, interbentzio eta erakusketen kontzeptualizazioan, kudeaketan, garapenean eta hedapenean. Azkenik, Sorkuntza espezialitateak lantzen ditu obra bat asmatzeko, esperimentatzeko, sortzeko eta burutzeko behar diren alderdi guztiak bilatzen saiatzen da.

2019 urtetik EQZEren ikasketak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) berezko masterrak dira.

EQZEn egindako lana zabal erakutsiko da ZINEBIn

Ana Cristina Barraganen Ave, Celeste Rojas Mugicaren Una sombra oscilante eta Julen Etxebarriaren El tercer paisaje filmak lehiatuko dira Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, ZINEBIn (azaroaren 8-15). Jaialdiaren industria sailean garatzen ari diren lau proiektuk parte hartuko dute. Hilaren 12an, EQZEren “ZINEBI gordailua” ikerketa-proiektuaren lehen emaitzak aurkeztuko dira. Proiektu horrek zinemaldiko filmen funtsa aztertzen du.

2024/11/08 Informazio gehiago

EQZE ZINEBIko filmen funtsa ikertzen ari da

Jaialdiak 300 film baino gehiago gordetzen ditu Euskadiko Filmategiaren gordailuetan, 16 eta 35 mm-tan, beste material batzuez gain. Elías Querejeta Zine Eskolak ikerketa-proiektu bati ekin zion 2022an, lehiaketaren hausnarketa kritikoa egiteko, gordailua katalogatu eta zaintzeko eta materialak gizarteratzeko eta eskuratzeko plan bat diseinatzeko. Proiektua AS Fabrik Bilbon aurkeztuko da azaroaren 12an, ZINEBIko Foro Profesionalaren baitan.

2024/10/29 Informazio gehiago

EQZEren proiektuak Doclisboan

Vino la noche Paolo Tizón), Muyurina – Itzuli Mitzuli (Diana Castro) eta Pirópolis (Nicolás Molina) filmak Doclisboan izango dira. "Buti" (Marc Torres) eta "Las palabras" (Paolo Tizón) proiektuek jaialdiaren RAW programaren seigarren edizioan hartuko dute parte. EQZEn garatutako bi proiektuek aholkularitza jasoko dute Doclisboan eta Festival Márgenes jaialdian.

2024/10/16