Ekintzaren eta performancearen esparruan lan egiten du. Bere lanak arkitekturaren, lurraldearen, gorputzaren, erritualaren, sexualitatearen eta semiotikaren arteko loturak aztertzen ditu. Askotan, praktika feministekin eta genero-eraikuntzen queer kritikarekin lotuta dago. Artearen pedagogiei lotuta dago, beste artista batzuekin lankidetzan zuzendu dituen tailerren bidez. Horien artean, aipatzekoak dira Kalostra proiektua, Donostian, edo JAIn garatutakoa, Artium museoarekin, Gasteizen eta Tabakalerarekin, Donostian. Bere azken performance eta erakusketen artean daude: Ulultronica: A Sonic Survey Exhibition, Hunsand Center for Contemporary Art (Shijiazhuang); Processi 150, Academia de España, Roma; XXIII Bienal de arte Paiz, Guatemala, (2023); Playbill, Torpedo Theater, Amsterdam; Diario de Sueños, Rodeo, Musac, Leon. (2022); Unquiet Objects, Disjecta, Portland; Ocean Breath, Moving Words. Rimi Scenekunst. Stavanger, Norvegia; La Noche de las Ideas, MCNARS, Madril (2021); Las Estatuas, Oteiza Fundazioa, Altzuza; Bodies of Water, 13th Shanghai Bienale, Shanghai (2020). Espainiaren ordezkaria izan zen Veneziako 58. Biurtekoan, Sergio Pregorekin batera (2019).
Profil honen azken eguneratzea: 2022