Soinu-arloan goi-mailako prestakuntza jasotakoa da ESCIVIn (2005). Bere ibilbide profesionalean zehar, fikziozko zein dokumental erako hainbat eta hainbat film labur eta luzetan parte hartu izan du: Hondar Ahoak (2020), Kinka (2020), Non dago Mikel (2020), Fantasia (2021), Heltzear (2021), El radioaficionado (2021), Al oriente (2021), 918 Gau (2021), Berak baleki (2021), Irrits (2022), Suro (2022), A los libros y a las mujeres canto (2022), Arnasa (2022), Cabeza y corazón (2022), Misión a Marte (2022), El vasco (2022), 20.000 especies de abejas (2023), Mirande (2023). Azken urteotan, soinu-lana eta irakasle-lana uztartu izan ditu. Hala, masterclass-ak eskaini ditu EHUn (2018tik 2023ra bitartean), ikasgai batzuk irakatsi ditu EICTVn (2020an eta 2023an) eta ikastaroak eman ditu Larrotxenen (2021ean eta 2022an). Oraintsu bukatu du Moriartiren Balenciaga telesailarentzako soinua eta hurrengo proiektuak prestatzen ari da: Aritz Morenoren Moscas, Andrea Jaurrietaren Nina eta Pablo Hernandoren Una ballena. Gaudí sarietarako hautagaia izan da Suro filmari esker (2023) eta birritan izan da hautagaia Goya sarietarako, Handia (2017) eta La trinchera Infinita (2019) filmengatik. Azken horren kasuan, soinurik onenaren saria irabazi zuen.
Profil honen azken eguneratzea: 2023