FMP Buenos Airesen jaio zen, Argentinan, 1968an. Zinema-historialaria, artxibozaina, dibulgatzailea eta irakaslea da. Zinema Errealizazioko Zentro Esperimentalean (CERC, gaur egun ENERC) graduatu zen 1992an. Buenos Aireseko Latinoamerikako Arte Museoko (Malba) zinema arloaren ardura du 2002tik. Buenos Airesko Unibertsitatean eta La Platako Unibertsitate Nazionalean ematen ditu eskolak. Bere espezialitateari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola El cine quema: Jorge Cedrón, Cien años de cine argentino, Metrópolis, Cine maldito, Diario de la Filmoteca eta Cine argentino: Hechos, gente, películas.
Profil honen azken eguneratzea: 2024