PROGRAMA PUBLIKOA: IRLA MORTU BAT (APIRILAK 9-14, TABAKALERA)

Onarpena

arrow

Elías Querejeta Zine Eskola unibertsitate eskola da, UPV/EHUra atxikia, eta graduondoko ikasketak eskaintzen ditu pertsonen arteko konpromisoaren testuinguruan eta zineman erabat murgilduta

Zinemagintzaren inguruko bizipena eta azterketa intelektuala egin nahi duten eta lanbide berriak esploratu nahi dituztenentzat leku ezinhobea da EQZE. Zinemagintzari buruzko ideia eta berrikuntza zentroa denez, ezinbestekoak dira parte hartzaileen konpromisoa, heldutasuna eta inplikazioa. Ikasleak eta irakasleak mundu osokoak izan daitezke.

Programa akademikoa eratuta dago, bai goi mailako unibertsitate titulu bat (lizentzia edo gradua) duten edo hura lortzeko prozesuan dauden ikasleentzat, bai zinema eskolaren batean egresatu diren ikasleentzat. Salbuespen gisa, aurre baldintza horiek bete gabe zinema esperientzia egiaztatua duten hautagaien kasu partikularrak aztertuko ditu zentroak. 

2024-2025 Ikasturtean izena emateko epea itxita dago.

Izen ematea soilik egin daiteke orrialde izen-ematea hasten den egunean aktibatuko den formularioaren bidez.

Hautapen prozesuan parte hartzeko prozedura honako hau izango da:

1. Datu pertsonal eta akademiko guztiak emateaz gainera, hautagaiek zer espezialitatetan parte hartu nahi duten adieraziko dute, lehentasun hurrenkeran. Onarpen epaimahaiak informazio hori baloratuko du, baina hautagaiak beste ibilbide batzuetan parte hartzera gonbidatu ahal izango ditu.

Datuak zuzenak direla egiaztatzea gomendatzen da, batez ere harremanetarako metodoak (posta elektronikoa eta telefono-zenbakia).

2. Hautagaiek, eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. Biografia labur bat (ikus adibideak).
  2. Motibazio gutuna.
  3. Curriculum vitaea eta/edo portfolioa. Ikus-entzunezko artxiboen kasuan, harrera egiteko onartutako euskarria esteka da.
  4. Txosten bat, non ikasleek ikasturtean garatu nahi duten proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzten. Proiektuaren formatuta eta tipologia librea da (ikus EQZEn garatutako proiektuak). 
  5. Titulua eta/edo espediente akademikoa.

Hautagaiek egokitzat jotzen dituzten dokumentu eta material osagarriak ere aurkez ditzakete. 

Dokumentazioan sartzen diren fitxategiak edo estekak operatiboak direla egiaztatzea gomendatzen da.

Ez da gomendio-gutunik onartzen.

Ez da onartuko eskaera formalizatu ondoren bidalitako dokumentaziorik.

Plazen muga 15 ikaslekoa da, espezialitate bakoitzeko.

Onarpen epean jasotako eskaerak Onarpen Epaimahaiak eta zentroko Zuzendaritza Akademikoak ebaluatuko dituzte.

Lehen balorazio bat egin ondoren, hautagaiei elkarrizketa baterako deitu ahal izango zaie (presentziala edo online).

Zentroak eskaeraren erantzuna jakinaraziko die hautagaiei. Hiru hauetakoren bat izan daiteke: onartua, itxarote zerrendan edo ez onartua, eta parte hartzera gonbidatzen dituen ibilbidea. Jakinarazpena ekainaren lehen astean egingo da.

Itxarote zerrendan geratzen diren hautagaiek zerrenda horretan jarraitu nahi dutela berretsi beharko dute. Egoera behin betiko erabaki gabe gera daiteke abuztuaren amaierara arte; hots, hautapen prozesua behin betiko amaitu arte.

EQZEk eskatzaileei beren egoerari buruzko informazioa emateko eskubidea du, prozesuaren edozein unetan. Komunikazio guztiak onarpen eskaeran adierazitako helbide elektronikora igorriko dira.

Salbuespen gisa, zentroak onarpen-epea luzatzeko eskubidea gordeko du plaza hutsak gelditzen badira. 

Behin onarpena jakinarazita, aukeratutako hautagaiek bost egun izango dituzte zentroak proposatutako plaza onartzen dutela berresteko.

Onarpena berretsi ondoren, eskatzaile horiek aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko beharrezko informazio guztia jasoko dute, bai eta matrikularen kostua formalizatzeko eta ordaintzeko epeak eta metodoak ere.

Erreserba-seinalea (matrikularen zenbatekoaren % 20) adierazitako epean ordaindu ondoren bakarrik onartuko da hautagaia EQZEn.

Aukeratutako hautagairen batek baja hartzen badu plaza-erreserbaren zenbatekoa ordaindu ondoren, ezin izango du ordaindutako zenbatekoa berreskuratu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ibermedia Laguntzako Iberoamerikako Funtsak  laguntza espezifikoen deialdiak egingo dituzte Elías Querejeta Zine Eskolako graduondoren bat egiteko.

1. Izango zara beka: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak hiru beka emango ditu. Beka hauek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten udalerrietako edozeinetan administrazio-egoitza izatea egiaztatzea, gutxienez bost urtez, azken hamar urteen barruan. 31 urtetik beherakoek jaso ahal izango dituzte beka hauek.

2. Ibermedia beka: Ibermedia Laguntzako Iberoamerikako Funtsak 14 beka eskainiko ditu, bakoitza 3.571 dolarrekoa, eskolako prestakuntza programaren baterako hautatuak izan diren eta programan parte hartzen duten 23 herrialdeetakoak diren ikasleentzat. Hona hemen herrialdeak: Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Italia, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.

Beka horietara guztietara aurkezteko, ezinbestekoa izango da EQZEn onartua izatea.

2024-2025 Ikasturterako matrikularen kostea 4.700 eurokoa da.

Zenbat irauten du ikasturteak?

Irailean hasi eta hurrengo urteko abenduan amaitzen da, eta sei modulutan antolatuta dago. Lehenengo bost moduluak (irailetik uztailera) irakaskuntza jarduerari dagozkio, eta presentzialak dira. Seigarren modulua, abuztutik abendura, mistoa da (irakaskuntza eta amaierako proiektua), eta erdipresentziala. Oro har, programak hamabost hilabete ditu, era zirkularrean egituratuak, eta horren bidez erantzun egin nahi zaio Elias Querejeta Zine Eskolaren oinarrian dagoen ikaskuntza eta esperientziaren filosofia “ez-linealari”.


Zer hizkuntzatan ematen dira eskolak?

EQZEren programa akademikoaren edukien eta jardueren % 75 inguru (irakasgaiak, mintegiak, jardunaldiak…) gaztelaniaz dira; gainerakoa, gehien bat ingelesez. Akonpainamendu edo tutoretzari dagokionez, lan hizkuntza izan daiteke euskara, gaztelania edo ingelesa, tutorearen arabera. Amaierako lanaren defentsa, eta haren bateratze-lana aurreko aurkezpenetan, hiru hizkuntzetatik edozeinetan egin daiteke. Eskolak gaitasuna akreditatuko duen ziurtagiri ofizialik eskatzen ez badu ere eta hizkuntza probarik egiten ez bada ere, komeni da bi hizkuntzak menderatzea. Gai hau kontuan hartuko da ikasleak hautatzeko prozesuan.


Zer dedikazio exijitzen da ikasketetan?

Zaila da pauta zehatzak ezartzea EQZEren graduondokoek ikasleei eskatzen dieten arduraldiaren inguruan. Nolanahi ere, esan daiteke nahiko zorrotza dela. Klaseak izan daitezke goizez edo arratsaldez, baita kasu batzuetan egun osoz ere. Irakaskuntza jarduerari gehitu egin behar zaio proiektu pertsonalaren garapenean, ikerketa proiektuetan, praktiketan eta proiektuaren parte diren erakundeen jardueretan emandako denbora.


Klaseak: presentzialak ala online?

Salbuespenak salbuespen, EQZEko jarduera akademiko osoa presentziala da.


Zer titulazio lortzen da EQZEn?

2019az geroztik, UPV/EHUk berezko mastertzat onartzen ditu EQZEren graduondokoak, eta haien programek balio akademiko baliokidea dute; hau da, unibertsitateak bere ikastegietan emandako programen ondorio profesional berberak.


Aurkez dezaket nire hautagaitza nire ikasketak amaitu gabe?

Onarpen prozesuan izena emateko unean, hautagaia bere ikasketen azken ikasturtean badago eta ezin badu bere titulua aurkeztu EQZEko ikasturtea hasi aurretik, dagokion espediente akademikoa erantsi beharko dio eskatuko zaion gainerako dokumentazioari.


Zeintzuk dira proiektua aurkezteko dosierraren edukiak?

Eskolan ikasi nahi duten hautagai guztiek beren eskaerari erantsi beharko diote EQZEn garatu nahi duten proiektuaren edo proiektuen dosierra. Dokumentu horrek xeheki deskribatuko du proiektua, haren garapenaren fasea edo egoera identifikatuko du, eta hautagaiari proposamen artistikoa ebaluatzeko garrantzitsua iruditzen zaion informazio guztia aurkeztuko du (hala nola testuak, irudiak, zirriborroak, erreferentziak, gidoi bat edo moodboard bat…). Dosier idatziak edo beste era bateko aurkezpenak onartuko dira, edozein luzera eta formatutakoak.


Zer beka eskura dezake EQZEko ikasle batek?

2024-2025 Ikasturtean, EQZEko graduondoko bat egiteko hautatutako ikasleek eska ditzakete Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekak (31 urtetik beherako gipuzkoarrentzat) edo Ibermedia programarenak (Fondo Iberoamericano de Ayuda), programaren barruan dauden 23 herrialdeetako ikasleen kasuan: Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, El Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Italia, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.


Zer irteera profesional dituzte EQZEko graduondokoek?

Artxiboa espezialitateko ikasleek irteera profesional ugari dituzte: filmotekak eta zinematekak, film zainketako enpresak, errestaurazio departamentuak, telebistako dokumentazio zentroak, laborategi profesionalak, ikus-entzunezko bildumen gestioa, zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikerketa. Komisariotza espezialitatean, lan aukeren barruan daude zinema jaialdi eta lehiaketetako lana, kultura proiektuen gestioa museo, galeria eta arte zentroetan, lan editoriala, ikus-entzunezko kritika eta entsegua, ikerketa… Azkenik, Sorkuntzako ikasleen irteera profesionalak dira film zuzendaritza, ikus-entzunezko sorkuntza, arte edo argazkigintza zuzendaritza eta muntaketa zinematografikoa.

 

* 2024-2025 IKASTURTEKO SARBIDE-ARAUDIA

Harremanetarako Formularioa

hCaptcha

ARDURADUNA
Elias Querejeta Zine Eskola

HELBURUA
Web atariko harremanetarako formularioaren bidez edo harremanetarako beste bitarteko batzuen bidez (posta elektronikoa edo telefonoa) egindako edozein motatako eskaerak edo eskaerak kudeatzea.

LEGITIMAZIOA
Interesdunaren beraren baimena.

HARTZAILEAK
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legezko errekerimenduetan izan ezik.

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK
Datuak ez dira inoiz Europako Ekonomia Erkidegotik kanpo aterako.

ESKUBIDEAK
Honako eskubide hauek dituzu:

  • Datuak eskuratzeko.
  • Zuzentzeko.
  • Aurka egiteko.
  • Ezabatzeko edo ahazteko eskubidea.
  • Tratamendua  mugatzeko.
  • Informatzeko.
  • Datuak eramateko.
  • Erabaki indibidual automatizatuen xede izateari uko egiteko.

INFORMAZIO GEHIGARRIA
Informazio gehigarria edo zehatza eska dezakezu hemen:
Elias Querejeta Zine Eskola
Tabakalera · Andre zigarrogileak plaza, 1 - 20012 Donostia / San Sebastián
T. (+34) 943 545 005
E. info@zine-eskola.eus

This form is protected by hCaptcha and its Privacy Policy and Terms of Service apply.