Zuzendaritza

Zuzendaritza akademikoa

Carlos Muguiro
Elías Querejeta Zine Eskola

Zinemagilea, irakaslea eta komisario zinematografikoa. Giza Zientzietan doktorea (doktoretzako aparteko saria) Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Komunikazioan graduatua Nafarroako Unibertsitatean, eta Zinema Zuzendaritzan graduatua ECAMen (Madrilgo Erkidegoko Zinema Eskola). Sergio Oksmanekin batera, Goodbye, America (2007), Notes on the Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O futebol (2015) filmak egin ditu. Irakaste gonbidatua izan da Cambridge Unibertsitateko Eslaviar Ikasketen Sailean, eta liburu hauek argitaratu ditu: Ver sin Vertov; (1955-2005) Cincuenta años de no ficción en Rusia y la URRS; Ermanno Olmi. Siete encuentros y otros instantes; The Man Without the Movie Camera: The Cinema of Alan Berliner; eta duela gutxi, Las formas de la Estalgia (cubana) eta Mi abuelo murió leyendo a Pushkin (Antología de escritores cubanos post soviéticos). Nafarroako Punto de Vista zinema-jaialdiaren sortzaile izan zen eta bertako zuzendaria 2009. urtera arte. ECAMek eskolako zinema dokumentalaren espezialitateko arduraduna. 2017. urteaz geroztik, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria da.

Maialen Beloki
Festival de San Sebastián

Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea 2016tik. Ikus-entzunezko Komunizazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (Iruña), 2002-2005. Zinema teoria, analisia eta dokumentazioan doktorea (Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y política doktoretza-tesia) Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (Leioa), 2006-2010. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea izan da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatean. Filmak aztertzen dituen Pausa aldizkari elektronikoan kolaborazioak egin ditu eta Antxon Eceiza, cine, existencialismo y dialéctica (Jesús Angulo, Maialen Beloki, José Luis Rebordinos, Antonio Santamarina, Euskadiko Filmategia, 2010) liburuaren egileetako bat da. Film laburren aukeraketan parte hartu du Kimuak-en, euskal film laburrak nazioartean sustatu eta banatzeko Eusko Jaurlaritzaren programan (2012, 2013), eta Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da.

Joxean Fernández
Filmoteca Vasca

Euskadiko Filmategiko zuzendaria 2010eko abenduaz geroztik eta Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea 2011ko urtarriletik. Nantesko Unibertsitateko irakasle titularra da, egun eszedentzian badago ere. Historia Garaikidean eta Zinemaren Historian aditua da. Zaragozako eta Nantesko unibertsitateetan doktore da tutorekidetzan eginiko Cine y Guerra Civil en el País Vasco (1936-2006) doktore tesiari esker. Nantesko Festival du Cinéma Espagnol zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea da 2001. urteaz geroztik. 2008an, A las puertas de París dokumentala zuzendu zuen Marta Hornorekin batera. Artikulu ugari idatzi ditu Euskal Herriko historia garaikideari eta zinemari buruz eta ondorengo liburuen koordinatzailea ere bada: Federico Fellini (Jesús Angulorekin batera), Cine y Guerra Civil en el País Vasco (Santiago de Pablorekin batera), Conservación audiovisual en la era digital(Alfonso del Amorekin batera), De Lumière a Kaurismäki. La clase obrera en el cine (Carlos F. Herederorekin batera). Gainera, Cine vasco: tres generaciones de cineastas-en editorea da eta baita Euskal Zinema-Cine Vasco-Basque Cinema liburuaren egilea ere. Elías Querejeta Zine Eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da.

Clara Montero
Tabakalera

Clara Montero Tabakalerako kultur programaren zuzendaria da. 2008. eta 2011. urteen artean, zentroan lan egin zuen jardueren koordinatzaile gisa, eta batez ere arte garaikidearen eta ikus-entzunezkoen esparruaz arduratu zen. 2013. eta 2016. urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaritza hartu zuen, eta, ondoren, Garapen eta Ikerketa zuzendari izan zen Zurichen eta New Yorken egoitzak dituen Galerie Gmurzynska arte-galerian. Bilboko Azkuna Zentroko kultura-programazioaren arduradun ere izan zen 2016 eta 2018 bitartean.