Programa publikoak /
Hipotesiak 2024 (Laugarren jardunaldia)
10:00 19:30
- Lekua: EQZE Zinema
Ate irekien eguna
Elías Querejeta Zine Eskolak ate irekien jardunaldi bat antolatu du lurraldeko unibertsitateko eta ikus-entzunezko alorreko formakuntza zentroetako ikasleentzat bereziki.
Programa honen helburua zentroaren jarduera eta ekoizpen zinematografikoa eta ikertzailea ikusaraztea da, bere proiektua eta formakuntza-proposamena ezagutarazteko. Azken urteotan eskolan ekoiztu diren eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetan estreinatu diren zenbait lan ere aukeztuko dira egun honetan.
Jardunaldi hau "Hipotesien aldia"ren barruan kokatzen da, 2023-2024 Ikasturteko ikasleen master amaierako lanak aurkezteko epearen barruan.
Programa:
10:00-10:30 EQZE ZINEMA
Jardunaldiaren sarrera eta EQZEren proposamen pedagogikoaren aurkezpena.
10:30-12:00 EQZE ZINEMA
1.Film saioa
Eskolako laborategietan zaharberritutako filmen proiekzioa eta lan prozesuetan inplikatutako ikertzaile eta ikasleekin solasaldia.
Las ninfas de la charca (José Ernesto Díaz-Noriega, 1935, 5 min.)
Trailer (Banderas victoriosas) (José Ernesto Díaz-Noriega, 1939, 4 min.)
Middlebury 1962 (Verano) (Eugenio Granell, 1962, 4 min.)
Lluvia (Eugenio Granell, 1961, 2 min.)
La selva oscura (Lucía Malandro, Daniel Delgado; 2023, 17 min.)
*Pertsona hauen parte-hartzearekin: Catalina Altuna (“Bigarren eskukoa” proiektuaren parte-hartzailea), Borja Rodríguez (“Film Granell” proiektuaren parte- hartzailea), Carolina Cappa (Ikerkuntza sailaren arduraduna), Lucía Malandro eta Daniel Delgado .
11:00-13:30 EQZE
EQZEren instalazioak bisitatzea, zentroko espazio eta ekipamenduak, eta garapenean dauden hainbat proiektu ezagutzeko zentroko ikasle, ikertzaile eta irakasleekin batera.
Pertsona hauen parte-hartzearekin: Kauri Ximon Jauregi, Marina Palacio, Laura Ibáñez, Lorena Soria, Andrea Sánchez, Colectivo Archivistas salvajes, Maddi López de Arkaute ("Pieza zinetikoak eta abangoardia eskopikoak" proiektuko ikertzaile nagusia).
12:00-13:45 EQZE ZINEMA
2.Film saioa
EQZEn garatutako bi film laburren proiekzioa eta zuzendariekin solasaldia.
Die donau (Jaume Claret, 2023, 18 min.)
Ave (Ana Cristina Barragán, 2023, 20 min.)
*Pertsona hauen parte-hartzearekin: Jaume Claret, Ana Cristina Barragán (online).
15:00-16:30 EQZE
EQZEren instalazioetara bisita gidatuak.
17:00-18:30 EQZE ZINEMA
3.Film saioa
Matías Piñeiroren (Sorkuntza saileko koordinatzailea) azken film luzearen proiekzioa.
Tú me abrasas (Matías Piñeiro, 2024, 64 min.)
*Matías Piñeiroren parte-hartzearekin.
18:00-19:30 KURSAAL KUBO ARETOA
“Isabel Herguera. Atzerabegirakoa” erakusketara bisita gidatua Laura Ibáñez eta Camila Reyes EQZEko ikasle eta erakusketako dokumentazio eta bideo-instalazioen berrargitaratze-lanetako arduradunen eskutik. Erakusketa honek zinemagile gipuzkoarraren 40 urteko ibilbidea errepasatzen du.