Proyectos de investigación /
Zinebi Gordailua
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren funts zinematografikoari buruzko ikerketa
Proiektu honen helburua da Zinebiren historia modu kritiko batean aztertzea, hots, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia.
Proiektu horretan, Zinebik Euskadiko Filmategian utzitako nazioarteko film laburren funtsa erabiliko da lanerako material nagusi gisa. Funts horretan, 16 mm-ko formatua duten 263 film daude (101 elementu) eta 35 mm-koak ere bai (162 elementu), jaialdia sortu zen 1959. urtetik hasita, 2000. urtera arte produzituak. Funts, hori, beraz, jaialdiak lau hamarkadetan zehar izan duen ibilbidea angelu desberdinetatik aztertzeko modu ezin hobea da. Ibilbide horretan aldaketa zinematografikoak, politikoak eta sozialak gertatu dira.
Proiektuak hiru lan-ildo nagusi proposatzen ditu:
- Funtsa identifikatu eta katalogatzea. Lan horrekin batera, beste nazioarteko bilduma batzuetan dauden materialak ere aztertuko dira, eta haien gordailuari eta historia artxibistikoari buruzko ikerketa zehatz bat egingo da.
- Ikerketa kritiko bat garatzea. Ikerketa-kasu bat izan liteke Zinebik Latinoamerikako kultura zinematografikoekin duen harremanaren bilakaera ezagutzea: hastapenetan, hispanismo neoinperiala zen harreman horretan nagusi, Instituto Vascongado de Cultura Hispánica erakundeak bultzatuta; gerora, Trantsizio demokratikoa etorri zen, eta erbesteko zinemetara ireki zen jaialdia; azkenik, 1992an Estatuan Bosgarren Mendeurrena ospatu zenean, jaialdiaren programazioan ospakizunaren eragina jaso nahi izan zen.
- Programa publikoak diseinatu eta zabaltzea. Bilduma ezagutzera ematera eta jaialdiaren historiari buruz, modu kritikoan gogoeta egitera bideratutako programak komisariatzea. Programa horiek hainbat formatutan egin daitezke; besteak beste, funtsean gordeta dauden materialetatik abiatuta, kopia digital berriak ekoitzi daitezke.
Fitxa teknikoa
Ikertzaile nagusia:
Santiago Aguilar
Ikasleak 2023-2024:
Alejandro Martos, Andrea Warszatska, Hector Antonio Márquez Baca, Luis Alberto Juárez, Maria Aizpurua Ayastuy, María Victoria Moreno
Ikasleak 2022-2023:
Isaac Tejedor Martín, Kauri Ximon Jauregi Arias, Marta L. Lázaro, Matías Fajn
Erakunde parte-hartzaileak:
ZINEBI, Euskadiko Filmategia
Kronologia:
2022 - aribidean