Luis Macías

Zinemagilea
Luis (Zeharkako irakasgaiak)

Artista, zinemagilea, irudien konpositorea eta film ikertzailea. Cráter duoko kide eta CRATER-Lab laborategi independentearen sortzaileetako bat da. Zinema analogikoko laborategi bat da, artistek kudeatzen dutena. Film edo bideo formatuko proposamenak egiten ditu, bai kanal bakarreko proiekziorako, bai performance edo instalazioetarako. Aldi berean, lantegi teoriko-praktikoak egiten ditu, zinema esperimentalaren askotariko aldaeretan espezializatuta -apropiazioa, kamerarik gabeko zinema, super 8 eta 16 mm. edota errebelatze esperimentalak-, bai zinema eskoletan, bai museo eta arte zentroetan ere. Bere obrak ikusgai egon dira mundu osoko jaialdi eta arte zentroetan.

Profil honen azken eguneratzea: 2021