Acciones de investigación /

Gure herria

2018ko urriaz geroztik, Elías Querejeta Zine Eskola Zinemaren artisauak: Euskal zinema amateurraren inguruko ikerketa ikerketa proiektua gauzatzen ari da, merkataritza industriatik kanpoko espazio horren historia, izenak eta hondar materialak berreskuratuz. Artxiboetan ikertzeari, filmak eta material dokumentala berreskuratzeari eta ahozko elkarrizketak egiteari esker, oraingoz 32 zineklub zenbatu dira, zine jaialdien antzeko kopurua, eta Euskadin 1965 eta 1982 artean filmak ekoitzi zituzten 120 zinemagile.

102 /

Proiektuaren helburu nagusia da memoria indartsu baten zatiak lokalizatzea eta egituratzea, amateurrek ia-ia bitartekorik gabe filmatzeko eta topaketak antolatzeko baliatzen zuten sormen pasio eta energia bera transmititu ahal izateko. Zinemarekiko maitasun hori agerikoa da, oraindik ere, Fombellidari, Quintanari, Lizárragari, Hendaiako Julien Julia zinemagileari edo Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko Javier Roblesi eta José Manuel Goicoecheari eginiko elkarrizketetan. Azken finean, euskal zinema amateurrari historia bat ematean datza, ahots askoren artean egina. 

Proiektuaren mugarri garrantzitsuenetako bat da "Tatus" Fombellidak 1975 eta 1985 artean filmatutako Gure Herria sail dokumentala berreskuratu izana. Lan horiek filmatzearen helburua izan zen euskal iruditeria kolektiboaren parte izateari uzten ari ziren lanbide artisau batzuen memoria gordetzea. André Bazinentzat, zinemak irudi batetik bestera aldatzeko denbora baltsamatzen du; Tatusentzat, zinema gai zen betirako harrapatzeko mamia egiteko ontzi baten ekoizpenak edo aizkora bat eskuz lantzeak berarekin zekartzan prozesu, keinu eta giza erritmoak.  Zinema komertzialaren konpromisoetatik eta haren errentagarritasun irizpideetatik kanpo, Gure Herria saileko filmak artisauaren tailerrean bertan proiektatzen ziren, bizilagunen aurrean. Apustu eta gai koherentzia berezia izateagatik, uste izan zen sail dokumental horrek dibulgazio ekintza espezifiko bat merezi zuela. Gure Herria saila osatzen zuten hamabi lanetatik bederatzi zaharberritu eta digitalizatu dira; pieza horietako batzuk amaitu gabe edo soinurik gabe zeuden. Gainerako hirurak galdu egin zirela edo inoiz filmatu ez zirela ematen du, baina egunen batean berreskuratuko direlakoan gaude, bilduma digital horri gehitzeko.  

Gure Herria I - Kaiku

Urtea: 1977
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 11 min.
Formatua: Super 8 

Patxi Larrechea artisauak kaikuak nola egiten diren erakutsiko digu, antzinako prozesu berbera jarraituta.

Gure Herria II - Mamia

Urtea: 1977
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 8 min.
Formatua: Super 8 

Kasu honetan, mamia egiteko esnea ateratzeko prozesuan zentratzen da. Horretarako, esnea kaiku batean irakin behar da eta animalia gatzagia erantsi, mamitu dadin.

Gure Herria III - Artilezko galtzerdiak 

Urtea: 1978
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 7 min.
Formatua: Super 8 

Pagoz inguratutako mendi batean, artzain bat artilezko galtzerdiak egiten ari da, eskuz, ardien iletik zuntza ateratzeko urratsetik.

Gure Herria IV - Herriko Gazta

Urtea: 1978-1979
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 7 min.
Formatua: Super 8 

Euskal artisau gazta nola egiten den erakusten dute irudiek.

Gure Herria VI - Cesta punta

Urtea: 1980
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 8 min.
Formatua: Super 8 

Zesta puntan jolasteko erabiltzen den zumezko saskia eskuz egiteko prozesua erakusten du. 

Gure Herria VII - Aizkora

Urtea: 1982
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 7 min.
Formatua: Super 8 

Aizkora bat egiteko prozesua erakusten du. Bernardo Apezetxea eta José Antonio Jauregui artisauek burdinazko xaflak erabiltzen dituzte, eta haiek urtu eta moldekatzen dituzte, nahi duten forma lortu arte.

Gure Herria VIII - Errota

Urtea: 1981
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 7 min.
Formatua: Super 8 

Manuel Elizaga artisauak makinek nola funtzionatzen duten erakutsiko digu, azpitik zeharkatzen duen ibaiaren indarrak eramaten dituen palen bidez.

Gure Herria IX - Otarra 

Urtea: 1982
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 9 min.
Formatua: Super 8 

92 urterekin, Dionisio Gurruchagak otarrak modu tradizionalean egiten jarraitzen du. Otar bat egiteko 6 edo 7 urteko gaztainondo baten egurra behar izaten da, baina batzuetan hurritzarena ere erabili ohi da. Egurra labean egosi behar da gero ondo moztu eta manipulatu ahal izateko.

Gure Herria XI - Sagardoa 

Urtea: 1982-1983
Zuzendaria: María Jesús "Tatus" Fombellida
Iraupena: 6 min. (amaitu gabea)
Formatua: Super 8 

Sagardoa egiteko sagarraren bilketa erakusten da. Fruituak pilatu ondoren, txikitu eta egurrezko makilekin zapaltzen dira. Sagarrak zanpatzen jarraitu behar da, zukua ateratzeko tresna egokiekin. Zuku hori upeletan sartzen da hartzitzeko. 

Fitxa teknikoa

Lan taldea:

Ikasleak 2018-2019:
Nerea Ganzarain

Erakunde erlazionatuak:
Euskadiko Filmategia

Kronologia:
Iraila 2018 - Azaroa 2020