
Punto de Vistak EQZEko ikasleen hainbat proiektu jaso ditu
2023/03/27Jaialdiak Patxi Burilloren Y arquitectura un sueño de palmera, Mikele Landaren Noizko basoa, Marieke Elzermanen La voz rosa eta Sara Domínguez López eta Luis Morla EQZEko ikasleek ECAMen garatutako No conozco la historia del fuego proiektatuko ditu. "Súper 8 contra el grano" atalaren barruan ere proiektatuko da Rank and File (Silvia Harvey, 1973), Artxiboko ikasle Laura Ibañezek eskolan digitalizatutako filma. Azkenik, Daniela Delgado, bigarren promozioko Komisariotzako ikaslea, X Films-en parte hartzera gonbidatutako zinemagileetako bat da.

EQZEn egindako lau film ikusgai D 'An
2023/03/22Eskolan garatutako Mision a Marte (Amat Vallmajor), Sóc vertical però m 'agradaria ser horitzontal (María Antón Cabot), Los espantos (Jorge CAstrillo) eta Zehn Minuten vor Mitternacht (Mario Sanz) D' A Festival Cine Barcelona jaialdiko sail ezberdinetan hartuko dute parte.

EQZEren bi ikasleen filmak Ann Arbor Film Festival-ean emango dira
2023/03/21Laura Moreno Buenoren NIOBE filma eta Jorge Castrilloren Un viento roza tu puerta Ann Arbor Film Festival-ean hartuko dute parte. Filmak AEBn ikusi ahal izango dira lehen aldiz, abangoardiako zinema-jaialdirik ospetsu eta beteranoenetako baten programazioaren barruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura departamentuak José Ángel Herrero-Velarde bekak sustatu ditu, Donostia Zinemaldiko artxibo historikoa ikertzeko
2023/03/09Helburua da ikerketa-lan originalen sorrera babestea, Artxiboa webgunea ireki eta Tabakaleran funtsak eskuragarri jarri ondoren

Zabalik dago EQZEren 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea
2023/01/31Hautagaiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Ibermediaren eta Projeto Paradisoren bekak eskuratzeko aukera izango dute. EQZEren 2023-2024 ikastaroa irailaren 18an hasiko da.

Ibermedia programak 40.000 dolar eman dizkio EQZEri Latinoamerikako ikasleentzat bekak sor ditzan
2023/01/27Zentroak hamabi bekaren bitartez banatuko du dirulaguntza, beka bakoitza 3.333 dolarrekoa izanik; programan parte hartzen duten 23 herrialdeetatik datozen hautagaiek izango dute laguntza eskuratzeko aukera. Eskaera eskolan izen-emateko epearen barruan egingo da.

"La Voz Rosa" ren munduko estreinaldia IFFRn
2023/01/25
Rotterdamgo IFFR Nazioarteko Jaialdian Marieke Elzerman EQZEren hirugarren promozioko ikaslearen La Voz Rosa filmaren mundu mailako estreinaldia izango da. Filmaren lehen proiekzioa hilaren 28an izango da, "Short & Mid-length" sailean.

"La casa de los anfibios" liburua argitaratu du Maui Alenak, EQZEko alumniak
2023/01/24
Maui Alenak, EQZEko lehen promozioko Komisariotzako ikasleak, La casa de los anfibios. Conversaciones sobre cine izenburuko bere lehen liburua argitaratu du. Argitalpena EQZEren 2018-2019 Ikasturtean zinemagileekin egindako hamabost elkarrizketek osatzen dute.

SSIFFek y EQZEk "Artxiboa", Donostia Zinemaldiaren hunts dokumentala jasotzen duen webgunea aurkeztu dute
2022/12/13"Artxiboa" webgunearekin burutu da 2018an Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak hasitako "Zinemaldia 70: historia posible guztiak" proiektuaren lehen fasea. Proiektu horren xedea da Zinemaldiaren artxibo historikoa –Zinemaldiaren sorreratik, 1953tik, gorde dena– kontserbatzea, ikertzea eta kontsulta publikora zabaltzea. Ekimenaren kolaboratzaileak dira Euskadiko Filmategia, MedialabTabakalera eta Kutxa Fundazioa, eta Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak babesten du.

Hikaru Uwagawa es seleccionado para participar en Ikusmira Berriak
2022/12/02El periodo de la residencia se prolongará durante ocho semanas repartidas en dos estancias. Las y los seis cineastas escogidos llegarán el 6 de marzo a Tabakalera, en cuyo Espacio de Artistas tendrán tiempo para trabajar en el desarrollo de su proyecto hasta el 16 de abril. En septiembre, coincidiendo con la celebración del Festival, regresarán a San Sebastián para completar las dos últimas semanas de residencia.

"Sóc vertical però m'agradaria ser horitzontal" eta "Peter"-ek saria lortu dituzte
2022/11/27María Anton Cabot EQZEalumniaren Sóc vertical però m 'agradaria ser horitzontal filmak Publikoaren Saria jaso du Márgenes jaialdian. Bestalde, Lucia Montero hirugarren promozioko ikaslearen Peter filmak Music Library & SFX Saria lortu du L 'Alternativan.

"Mision a Marte" eta "Wild Flowers" filmek sariak lortu dituzte FICX eta Zinebin
2022/11/21Misión a Marte de Amat Vallmajor, estudiante de la segunda promoción, ha obtenido una Mención Especial del Jurado Cine Español del Festival Internacional de Cine de Gijón FICX. Por su parte, Wild Flowers de Karla Crnčević (estudiante de la tercera) ha sido galardonada con el Gran Premio del Cine Vasco de Zinebi.

EQZEko ikasleen filmen ordezkaritza zabala L 'Alternativa-n
2022/11/18Inês Limaren A casa do norte, Patxi Burilloren Argileak eta Jorge Castrilloren Un viento roza tu puerta jaialdiko sail ezberdinetan lehiatzen dira; Zahra Vargasen Belarrimotz CCCBko Hall espazioan proiektatzen da. Bestalde, Lucía Montero eta Jesús Lacorteren Peter eta La alternativa de Tristán proiektuak aukeratu dira, hurrenez hurren, "Mentoring Projects" eta "Extremlab", jaialdiaren garapen programetan.
Informazio gehiago

Hasi da Zinebi EQZEren ordezkaritza zabalarekin
2022/11/11Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartuko dute Karla Crnčević, laugarren promozioko ikaslearen Wild Flowers eta hirugarren promozioko ikasle María Inés Gonçalvesen O banho. Eskolako ikasleen beste bi film, Irati Canoren Medusak eta Mikele Landaren Noizko Basoa, Zinebiren Bertoko Begiradak sailean daude.
Informazio gehiago

"Misión a Marte" filmaren munduko estreinaldia FICXen
2022/11/10Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdiak Amat Vallmajor Elías Querejeta Zine Eskolako bigarren promozioko ikaslearen lehen film luzearen munduko estreinaldia hartuko du FICXen programa ofizialeko Retueyos sailean. Filma Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko WIP Europa sailean parte hartu zuen

EQZEren hiru alumnien filmek Festival dei Popolin ikusi ahal izango dira
2022/11/09Firenzeko jaialdian Gabriel Azorinen Il rumore dell 'universo (Let the Music Play sailaren barruan) eta Inês Gonçalvesen The Bath eta Mario Sanzen Zehn Minuten vor Mitternacht-ek(Doc at Work Future Campus sailean) hartuko dute parte.
Informazio gehiago

"Sóc vertical però m 'agradaria ser horitzontal" filmaren estreinaldia Sevillako Zinemaldian
2022/11/08María Antón Cabot EQZEko lehen promozioko ikaslearen film berria Sevillako Zinemaldiko "Las nuevas olas" sailean estreinatuko da. Bestalde, Violeta Sarmiento Pérez eta hirugarren promozioko alumnia Julia Cortegana de la Fuenteren Ahora aquella utopía eta Jorge Castrillo bigarren promozioko ikaslearen Los espantos dira "Panorama andaluz" saileko parte dira.

EQZEko ikasleek "Somewhere from here to heaven" erakusketaren zikloan parte hartu dute
2022/10/27
Urriaren 28an, "Somewhere from here to heaven" erakusketa inauguratuko da Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon, Bruce Baillieren unibertso filmikoan inspiratuta. Garbiñe Ortegak komisariatu du erakusketa, eta Zinematekaren bidez zabaldu da, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek parte hartu duten zinema-programa batekin.

Jorge Castrilloren "Los espantos" Granada Film Festen proiektatuko da
2022/10/25Jorge Castrillo EQZEren alumniak zuzendutako Los espantos film laburra gaur hasiko den Granada Film Fest jaialdiko programaren parte da. | Zinema-jaialdiaren zuzendari artistikoa Antonio Miguel Arenas da, zentroko lehen promozioko ikaslea.

ZINE aldizkariaren hirugarren zenbakiaren aurkezpena
2022/10/21Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak argitaratzen duten ZINE aldizkariaren hirugarren zenbakiaren aurkezpen publikoa egingo da larunbat honetan. Aurkezpenean Beñat Sarasola ikerlaria eta Maialen Beloki SSIFFeko zuzendariordeak parte hartuko dute. Aldizkariak jasotzen dituen Koldo Izagirreren lan zinematografikoari eta Antxon Eceizaren biofilmografiari eskainitako testu nagusien egileak dira Sarasola eta Beloki.
Aurretik, 18:00etan, Maialen Belokik "Antxon Eceiza. Vidas, tiempos, obras" liburua aurkeztuko du, Shangrila elkarteak berriki argitaratu duena, Santos Zunzuneguirekin batera.
Informazio gehiago

Elías Querejeta Zine Eskolak elkarlanerako hitzarmena sinatu du Kubako Cinematecarekin
2022/10/18Elkarlanean egingo duten lehen lana Kubako zinema ondarea ikertzeko, zaintzeko eta ezagutarazteko proiektu espezifikoak sortzea izango da. Elkarlan horren ondoriozko emaitzak foro akademiko eta profesionaletan partekatuko dira, programa publikoen bitartez.

"Trazos de silencio" filmaren estreinaldia FICValdivian
2022/10/11Valentina Pelayo EQZEko hirugarren promozioko ikaslearen filma Txileko jaialdiaren 29. edizioko "Cortometraje Latinoamericano" sail konpetitiboaren parte da. "Trazos de silencio" FICUNAM eta Curtas Vila do Conderen programazioetan parte hartu zuen.

"Zehn Minuten vor Mitternacht"-ek sari bat irabazi du Curtocircuíton
2022/10/10Mario Sanz, EQZEren lehen promozioko ikasleak, Penínsulas sail konpetitiboaren lehen saria lortu du. Filma uztailean estreinatu zen FIDMarseillen.

Tomás Paula Marquesek "When We Dead Awaken" aurkeztuko du DocLisboan
2022/10/06EQZEko hirugarren promozioko ikaslearen filma gaur hasi eta urriaren 16an amaituko den Portugalgo jaialdiko Riscos sailean dago.

EQZEko bi ikasleen filmak eta Eugenio Granellen obraren zaharberritzea aurkeztuko dira Curtocircuíton
2022/09/28Lehen promozioko Mario Sanzen "Zehn Minuten vor Mitternacht" eta bigarren promozioko Jorge Castrilloren "Los espantos" film laburrak zinema-jaialdiko Peninsulas saileko parte dira. Curtocircuítok Eugenio Granellen (1912-2001) lanaren zaharberritzeari ere eskainiko dio saio bat. Zaharberritzea EQZEn egin da Borja Rodriguezek, Amaia Badiolak, Julia Cortegana de la Fuentek eta Pablo Adiegok osatutako ikasle talde baten eskutik, Carolina Cappa ikertzailearen laguntzarekin. Eugenio Granell Fundazioak, Galiziako Filmategiak eta Numaxek parte hartzen dute proiektu honetan.

Filmadridek saio bat eskainiko dio Laura Moreno Buenoren lanari
2022/09/27Ostegun honetan La Casa Encendidan egingo den Pasajes programaren saio berrian, bigarren promozioko ikasleak Sorkuntza ikasketen esparruan egindako hainbat lan proiektatuko dira.

EQZE Reykjavik International Film Festivalen izango da
2022/09/26Islandiako zinema-jaialdiak eskolako ikasleen hiru lan programatu ditu "Spanish Shorts" zikloaren baitan. Jaume Clareten "Ella i jo", Óscar Vincentelliren "La sangre es blanca" eta Gabriel Azorínen "El ruido del universo" ikusi ahal izango dira.

Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleen bost filmek parte hartuko dute Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan
2022/09/15Elias Querejeta Zine Eskolak berriz ere presentzia handia izango du Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan. Lehen lau promozioetako ikasleek EQZEn sortutako hainbat proiektuk lekua izango dute SSIFFeko jardueretan eta programazioan.

Hasi da 2022-2023 Ikasturtea Elias Querejeta Zine Eskolako bosgarren promozioko ikasleentzat
2022/09/12Elias Querejeta Zine Eskolak ateak ireki dizkie bosgarren promozioko ikasle berriei, ongietorria eman eta harrera eginez. Gaur hasi da 2022-2023 ikasturtea, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2023ko abenduan, EQZEko ikasleek eskolan egindako lanen aurkezpenarekin. Lehenengo aste honetan, ikasleen hiru taldeekin (Artxiboa, Komisariotza, Sorkuntza) eta horien koordinatzaileekin lehen topaketak egingo dira, Ikasketa Plana aurkeztuko da, eta EQZEren kide diren erakundeen proiektuak aurkeztuko dira.

Koldo Izagirreren zinematografia lana eta Antxon Eceizaren biofilmografia aztergai ZINEren hirugarren alean
2022/07/12Desengainuaren kontzeptua behin eta berriz ageri da Espainiako kulturaren testuinguruan. Zinemaren esparruan, ideia hori zentzu existentzial hutsetik edo ikuspegi politikotik garatu da, eta hori da, hain zuzen ere, Trantsizio garaiko Espainiako ekoizpen nagusietako batzuen ezaugarria. Geurean, diskurtsoa eta prozesu politikoa desberdinak diren arren, euskal testuinguru kulturalera ere iritsi zen desilusio eta krisi ideologiko hori, eta, horren ondorioz, testuinguru propioa sortzeko gai izan ziren obrak sortu ziren, zenbait kasutan eztabaida gogorren erdian.

Zabalik dago Elías Querejeta Zine Eskolaren 2022-23 Ikasturterako izena emateko epea
2022/02/01Espezialitate bakoitzak 15 ikasle izango ditu gehienez; beraz, 45 plaza izango dira guztira. EQZEren 2022-23 Ikasturtea irailaren 12an hasiko

Radu Jude zinemagileak egonaldi bat egingo du Elías Querejeta Zine Eskolan
2022/01/28Ikasturte honetatik aurrera (2021-2022 ikasturtea), Elías Querejeta Zine Eskolak izen handiko zinemagileak gonbidatuko ditu ikastetxeko komunitatean denboraldi batez elkarrekin bizitzeko, “Zinemagileak egoitzan” programaren barruan.

Ibermediak 49.994 dolarreko saria eman dio Elías Querejeta Zine Eskolari, ikasle latinoamerikarrentzat bekak sortzeko
2022/01/25Eskolak hamalau bekaren bidez banatuko du dirulaguntza, eta beka bakoitza 3.571 dolarrekoa izango da. Eskolan hautatzen diren eta programan parte hartzen duten 23 herrialdeetatik datozen hautagaiek eskuratu ahal izango dituzte beka horiek.

Ana Cristina Barragán eta Jaume Claretek ordezkatuko dute EQZE Ikusmira Berriak-en zazpigarren edizioan
2021/12/13Programak zortzi aste iraungo du, eta bi egonaldi egingo dituzte parte-hartzaileek. Martxoaren 14an iritsiko dira sei zinemagileak Tabakalerara, eta, bertan –Artisten Gunean, zehazki–, apirilaren 24ra arte garatu ahalko dituzte euren proiektuak. Irailean, Zinemaldiarekin batera, Donostiara itzuliko dira egonaldiko azken bi asteak osatzeko.

Zinemaldia 70 proiektuaren hirugarren programak Zinemaldiaren lehen hamarkadetan emakumeak irudikatzeko eta ezkutatzeko erabilitako mekanismoak aztertuko ditu
2021/11/29Abenduaren 4an, Kontatzeko beste modu bat: emakumeen presentziak, absentziak eta irudikapenak Donostia Zinemaldian (1953-1978)’ jardunaldia egingo da Tabakaleran.

Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek leku nabarmena izango dute, Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioan.
2021/09/17Elías Querejeta Zine Eskolak ordezkaritza zabala izango du, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan. Lehen hiru promozioetako ikasleek eskolan sortutako proiektu ugari ikusgai egongo dira, SSIFFen programazioan eta jardueretan.

Hasi da 2021-2022 ikasturtea, Elías Querejeta Zine Eskolan
2021/09/13Elías Querejeta Zine Eskolak ateak ireki dizkio laugarren promozioari, ikasleei ongietorria eta harrera eginez. Gaur hasi da 2021-2022 ikasturtea, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2022ko abenduan, EQZEko ikasleek eskolan egindako lanak aurkezten dituztenean.

Elias Querejeta Zine Eskolak 2019-2020 Ikasturtearen memoria aurkeztu du
2021/07/01Elias Querejeta Zine Eskolak 2019-2020 ikasturteko memoria aurkeztu du, eskolaren bigarren urte akademikoaren berri ematen duena. Ikasturtea 2019ko irailean hasi eta 2020ko abenduan amaitu zen. Martxoaren 13an, pandemiak eten egin zuen programa akademikoa, eta osasun krisiaren eragina berebizikoa izan da.

Eva Sangiorgi izango da Elias Querejeta Zine Eskolaren Komisariotza graduondokoaren koordinatzaile berria
2021/05/13Elías Querejeta Zine Eskola ha incorporado al equipo de coordinación académica del centro a Eva Sangiorgi (Faenza, 1978) que se convierte en la responsable del área de Comisariado de EQZE. Desde 2018 directora artística de Viennale, el Festival Internacional de Cine de Viena, Eva Sangiorgi se licenció en Ciencias de la Comunicación en Bolonia y realizó un Máster en Historia del Arte en Ciudad de México.

EQZEk, Euskadiko Filmategiak eta SSIFFek ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak argitalpenaren lehen alea plazaratu dute
2021/03/31Lehenengo alean Nestor Basterretxearen zinematografia lana aztertu da, konstruktibismoaren ikuspuntutik, eta Maria Jesusen “Tatus” Fombellidaren lana aurkeztu da.

Zabalik onarpen epea Elías Querejeta Zine Eskolaren 2021-2022 ikasturterako
2021/01/29Eskolak apustu egin du aurrez aurreko ereduaren alde. Martxan dagoen ikasturtearen lehenengo bi moduluetan, irakaskuntza eredu hori % 81era iritsi da eta programa akademikoaren % 96 bete da. EQZEren 2020-2021 ikasturtea irailaren 13an hasiko da.

Magdalena Orellana eta Marina Palaciok ordezkatuko dute EQZE Ikusmira Berriak-en zazpigarren edizioan
2020/12/02Egonaldia zortzi astekoa izango da. Pandemiaren eboluzioak horretarako oztoporik jartzen ez badu, hautatutako bost zinemagileak martxoaren 15ean iritsiko dira Tabakalerara, eta apirilaren 25era arte garatu ahal izango dituzte beren proiektuak. Irailean itzuliko dira, Donostiako Zinemaldiarekin batera, egonaldiaren azken bi asteak egiteko.

Donostia Zinemaldiaren eta zentsura frankistaren arteko erlazio konplexua: Zinemaldia 70 proiektuaren bigarren programa publikoaren ardatz
2020/11/261960an egin zen Zinema Ikasleen Lehen Topaketaren inguruko polemika, 1968an programatu zen New American Cinema atzera begirakoak izan zituen arazoak eta 1971ko edizio tirabiratsua, Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971) eta Liberxina 90 (Carles Duran, 1970) filmen debekuak markatutakoa, aztertuko dira.

EQZE-ren ikasleen proiektuen presentzia garrantzitsua Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan
2020/09/18Elías Querejeta Zine Eskolak ordezkaritza handia izango du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan; aurtengo Zinemaldia irailaren 18an hasiko da, ostiralarekin. Eskolako lehenengo bi promozioetako ikasleek eskolan bertan sortutako proiektu ugari txertatuko dira SSIFF jaialdiko programazioan eta jardueretan; hartara, eskolan garatutako lehenengotariko hainbat lan izango dira ikusgai.

2020-2021 ikasturtea hastera doa Elías Querejeta Zine Eskolan
2020/09/14Elías Querejeta Zine Eskola zabalik dago berriro, eta hirugarren promozioko ikasleei ongi etorria eta harrera egin die. 2020-2021 ikasturtea gaur hasi da, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2021eko abenduan, EQZEko ikasleek eskolan egindako lanen aurkezpenarekin.

Jaume Claret-ek ordezkatuko du EQZE Nest-en
2020/08/14Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da Nest, eta aurtengo ediziorako (XIX.a), 49 herrialdetako 165 eskolak aurkeztutako 348 film laburren artean hamahiru hautatu dira. Aukeratutako lanak –horietako zazpi, gizonezko zinemagileenak, eta gainerako seiak, emakumezko zinemagileenak– Alemania, Argentina, Kuba, Espainia, AEB, India eta Erresuma Batuko zentroetatik datoz.

Camilo Restrepok tailer bat emango du Elías Querejeta Zine Eskolan
2020/08/12Programa akademikoaren seigarren modulua hauekin osatuko da: Esther Urlusek emandako artisau emultsioei buruzko tailer bat, zaharberritze digitalaren inguruko beste bat Lorena Bordigoniren eskutik,"Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika" UPV/EHUko uda ikastaroa eta Artiumen Donostia Zinemaldiarekin batera antolatutako "Jaialdiak XXIV edizio izan ditu. Ez dugu gogoko" erakusketa.

Marina Palaciok film berria estreinatuko du Donostia Zinemaldian
2020/07/30“Ya no duermo” Marina Palacioren (Donostia, 1996) opera prima Donostia Zinemaldiko 68. edizioan estreinatuko da. Palacio Elías Querejeta Zine Eskolako lehenengo promozioko kidea da. Estreinaldia Zinemaldiko lehiazko sailen artean irekiena den Zabaltegi-Tabakalera sailaren barruan egingo da.

Matías Piñeiro Elías Querejeta Zine Eskolaren Sorkuntza graduondokoaren koordinatzailea izango da
2020/07/10Zinemagile argentinarrak (“La princesa de Francia”, “Hermia y Helena”, “Isabella”) bere filmak Donostia Zinemaldian, Berlinalen, Locarnon, Toronton, Baficin eta Viennalen estreinatu ditu

Artium Museoak Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizio erabakigarria gogora ekarriko du erakusketa batean
2020/07/07Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko erakusketa aurkeztuko dute irailaren 9an.

SSIFFek eta EQZEk "Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak" ikastaroa antolatu dute
2020/05/21Ikastaroak zinema-jaialdiei buruzko ikerketarako bidea proposatzen du, iraganaren, orainaren eta geroaren arteko elkarrizketak ezarrita. Hitzaldiek nazioarteko zinema-jaialdien historia aztertuko dute, eta aldaketa sozial eta politiko garaikideekin duten lotura, eta mahai-inguruetan, aldiz, zinema-jaialdion orainari eta etorkizunari buruzko eztabaidarentzako lekua egongo da.

Elias Querejeta Zine Eskolak 2018-2019 ikasturteko memoria argitaratu du
2020/03/13Carlos Muguiro: "Garrantzitsuena da, termino kuantitatiboetan neurtzeko zaila izan arren, epe ertainera proiektu honek gizartea eta pertsonak eraldatzeko duen boterea"

Abian da Elías Querejeta Zine Eskolako 2020-2021 ikasturterako onarpen aldia
2020/01/31Otsailaren 1ean irekiko da Elías Querejeta Zine Eskolako 2020-2021 ikasturterako onarpen aldia. Epe hori maiatzaren 15ean amaituko da. EQZEk lehen epean aurkeztutako hautagaien lehen aukeraketa egingo du. Elías Querejeta Zine Eskolaren 2020-2021 ikasturtea irailaren 14an hasiko da.

Ibermediak 30.000 dolar emango dizkio Elias Querejeta Zine Eskolari, 2020-2021 ikasturtean ikasleentzako hamar beka sortzeko
2019/12/04Eskolak hamar beka partzialen bidez (bidaia poltsak) banatuko du diru-laguntza. Beka bakoitza 3.000 dolarrekoa izango da, eta hurrengo ikasturtean (2020-2021 ikasturtea) eskolan hautatuak izan eta matrikulatzen diren eta programa finantzatzen duten hogeita bat herrialdeetatik datozen hautagaiek eskuratu ahal izango dute.

Donostia Zinemaldiak herritarren esku jarriko du lehendabizikoz bere artxibo dokumentala
2019/11/25Lehenengo aldiz, egonaldiaren luzera zortzi astekoa izango da, iazko edizioan baino bi aste gehiagokoa. Bost zinemagileak martxoaren 2an iritsiko dira Tabakalerara, eta apirilaren 12ra arte izango dute proiektua garatzeko epea. Carlos Rodríguez Sanzek eta Manuel Coronadok zuzendutako ‘Expediente’ proiektatuko da, zeinak film labur onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen 1977an, eta Luis López Carrasco eta Raúl Liarte zinemagileek performance esku-hartze bat egingo dute.

Gabriel Azorín-ek ordezkatuko du EQZE Ikusmira Berriak-en seigarren edizioan
2019/11/22Lehenengo aldiz, egonaldiaren luzera zortzi astekoa izango da, iazko edizioan baino bi aste gehiagokoa. Bost zinemagileak martxoaren 2an iritsiko dira Tabakalerara, eta apirilaren 12ra arte izango dute proiektua garatzeko epea.

2019-2020 Ikasturtea irailaren 16an hasiko da
2019/07/03EQZEko ikasle atzerritarren jatorria askotarikoa da: Argentina, Australia, Bolivia, Brasil, Kolombia, Hego Korea, Kuba, Ekuador, Estatu Batuak, Finlandia, Italia, Mexiko, Peru, Portugal, Errepublika Dominikanoa eta Uruguay.

Ikusmira Berriak-en bostgarren edizioaren lehen fasea abian
2019/03/05Lau aste hauetan, jasotako 174 proposamenetatik hautatuko bost errealizadoreek (Raven Jackson, Martina Juncadella, Alberto Martín Menacho, Aitziber Olaskoaga eta Michael Wahrmann) euren proiektuak garatu dituzte Tabakalerako Sortzaileen Gunean.

Foru Aldundiaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmena, atxikitako unibertsitate zentro bihur dadin EQZE
2019/02/01EQZE-n egindako ikasketak Unibertsitateko ikastegietan ematen direnen balio akademiko berbera izango dute. UPV/EHU-rekin koordinatuta, eskolak bere proiektu pedagogikoa mantenduko du autonomia osoz. Ostiral honetan hasiko da, otsailak 1, Elías Querejeta Zine Eskolako bigarren ikasturtean parte hartzeko epea, onartuak izateko aldian, eta maiatzaren 31n amaituko da.

EQZEko ikasleek Tabakalerako zinema-programazioan parte hartuko dute
2019/01/23Eskolatik bi orriko leihoa da: batetik, Elías Querejeta Zine Eskolari begiratzen dio; eta, bestetik, eskolan bertan sortu den programa bat proposatzen du. Ikasturtean, hilean behin, EQZEko ikasleak Tabakalerako zinema-emanaldi bat programatzeaz arduratuko dira, eta filmek lotura izango dute haien ikasketa-programekin, zinemagile gisa egiten ari diren lanarekin edo zinemagintzari buruz duten jakin-minarekin.

Canneseko Zinemaldiko zuzendariak eta Berlinaleko hurrengo zuzendariak EQZE-k eta Donostia Zinemaldiak antolatutako mintegi batean parte hartuko dute
2018/12/14Kritika eta Analisi Saioen Mintegiaren helburua Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleei tresnak eta nolabaiteko ikuspuntua ematea da, eskola ondoko ibilbide profesionala zehaztu ahal izateko. EQZEk eta Donostia Zinemaldiak antolatutako jardunaldi hauetan industriako hainbat arlotako profesionalek eta adituek hartuko dute parte.

EQZEk komisariatuko du “Bestelako argiak” erakusketa
2018/10/23Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek bideoarte-erakustaldi berriaren programazioa diseinatuko dute, eta Iruñeko Alde Zaharreko kale eta txokoetan ikusgai egongo da Gabonetan. Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du eskolarekin, horren bidez bultzada emateko abenduaren 21etik urtarrilaren 1era hiriko erdiguneko hainbat gunetan garatuko den ekimenari.

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du
2018/09/04Andréi Tarkovski zinemagileari eta Donostia Zinemaldiari zuzendutako ikerketa proiektuez gain, ikuspuntu berrietatik aztertuko dira zinemagintza feminista, film artxiboen kontserbazioa eta, argitalpen digitalen bilduma baten bidez, euskal zinemagintza. Ikasleek parte hartze aktiboa izango dute nazioarteko proiektu horietan; ondoren, emaitzak hainbat formatutan argitaratuko dira.

Ikusmira Berriak programaren 4. edizioko egonaldia hasi da
2018/08/24Laugarren edizio hau izango da Ikusmira Berriak-en egungo egiturarekin egingo den azkena. Hurrengoa bi egonalditan zatituko da: otsailean eta irailean. Bosgarren ediziorako deialdia, eredu berriaren araberakoa, abuztuaren 31n itxiko da. Urriaren erdialdera jakingo da zein izan diren hautatutako proiektuak.

EQZEk lehen ikasturterako eskainitako 45 plazak bete dira
2018/07/09Ikasleen % 60 emakumezkoa da (27) eta % 40 gizonezkoa (18). 10 ikasle EAEkoak dira (Gipuzkoakoak 9); 17, estatuko beste toki batzuetakoak, eta, 18, atzerritarrak (Latinoamerikako 11). Ikasle atzerritarren jatorria askotarikoa da: Andorra, Argentina, Kolonbia, Ekuador, AEB, Mexiko, Erresuma Batua, Serbia, Tailandia, Ukraina eta Venezuela. Batez besteko adina 29 urtekoa da.

Ikusmira Berriak programa egonaldi bikoitzekoa bihurtuko da
2018/07/06Egoiliarrek beren proiektuak lau astetan, otsaila eta martxoa bitartean, garatuko dituzte. Denbora horretan, ekoizle eta zinemagileen tailerretan parte hartuko dute eta adituen batzordeko kideen aholkuak jasoko dituzte. Martxotik irailera, zinemagileek beren proiektuan lan egiten jarraituko dute adituen online tutoretza jasoz. Irailean, berriz, Donostiara itzuliko dira.

EQZE Ikusmira Berriak programan sartu da
2018/05/24Hautaketa batzordea Tabakalera, Donostia Zinemaldiko eta, lehen aldiz, Elías Querejeta Zine Eskolako kideek osatzen dute eta, oraingo honetan, 31 herrialdetatik jasotako 155 proposamenen artean, Manuel Abramovich, Grigory Kolomytsev, Elena López Riera, Arantza Santesteban eta Nele Wohlatz egileen lanak hautatu dituzte.

Beste egileen zineari buruz Tarkovskik zuen ikuspuntua
2018/05/04Hainbat zinemagileren inguruan egindako iruzkinak entzungo dira: Bergman, Bresson, Iosseliani, Kozintsev, Lumière anaiak edota Parajanov eta arreta berezia eskainiko diogu Tarkovskik Buñuelen zinemagintzari buruz esandakoari. Bertan izango dira Julen Abasolo, Cristina Álvarez, Pilar Carrera, Xabier Erkizia, Till Fellner, Giuseppe Lanci, Adrian Martin eta José Manuel Mouriño.

“Zinemaldia 70. Historia posible guztiak”
2018/05/02Donostia Zinemaldiak Zinemaldia 70. Historia posible guztiak proiektua sortu du, EQZEren ikerketa-saila, Tabakalera eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Zinemaldiaren artxibo bizia eratzeko asmoz. EQZEko irakasle eta ikasleek parte hartuko dute Zinemaldiaren iraganari, orainari eta geroari buruzko gogoeta eta eztabaida sortu nahi duen proiektu honetan.

Donostia Zinemaldiari buruzko irakasgai bat izango du EQZEk
2018/03/23“Zinemaldia eraikitzen” irakasgaia eztabaida formatu batean artikulatuko da, eta, ezagutza transmititu eta partekatzeaz gain, aukera bat izango da Zinemaldiarentzat ere, hark bere burua birpentsatzeko, identitate ezaugarriak berrikusteko, eta ikus-entzuleei, industriari edo komunikabideetako profesionalei dagozkien estrategiak eztabaidatzeko.

P. Adams Sitneyk hitzaldi bat emango du EQZEn
2018/02/21EQZEren eskutik emango duen hitzaldian, historialari estatubatuarrak ibilbide kronologiko zabal bat egingo du abiapuntua programazioaren diseinuak ikusleak entretenitu eta estimulatzea helburua zuenetik, zinemagile jakin batzuen inguruko programazio espezifikora eta Anthology Film Archives-en inguruan kanon filmiko berri baten ezarpenera arte.

EQZEk urtarrilaren 8an zabalduko du onarpen epea
2018/01/05Elías Querejeta Zine Eskolak urtarrilaren 8an zabalduko du bere hiru graduondokoetarako (Artxiboa, Komisariotza eta Sorkuntza) izen-emate epea, eta maiatzaren 31ra arte mantenduko du zabalik. Gehieneko plaza kopurua 15 ikaslekoa izango da, espezialitateko, eta matrikularen prezioa 3.500 eurokoa izango da. Ikastaroa Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioarekin batera abiatuko da.

EQZEk fokua jarriko du Tarkovskiren lezio galduetan
2017/11/29Lehen saioak konbinatuko ditu zinemagileak emandako ikasgai argitaragabeen lehen hautaketa baten entzunaldia eta haren obrarekin zerikusia duten beste esku-hartze artistiko batzuk. Ekitaldi horrek partaide izango ditu hauek: Andréi Tarkovskiren semea, Harkaitz Cano, Xabier Erkizia, Ángel Gutierrez, Menchu Gutiérrez, Ruxandra Kyriazopoulos-Berinde, eta José Manuel Mouriño

EQZEk Zinema (h)abian-en hartuko du parte
2017/11/14Zinema (h)abian-ek bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteei zinema arte, sorkuntza eta kultura gisa deskubritzeko aukera eskaintzea eta, beste alde batetik, hezkuntza testuinguruan sorkuntza zinematografikoak daukan indar pedagogikoa garatzea. Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak emango diote babesa proiektu honi gure lurraldean.

Mintegi eta erakusketa bat aurkeztu ditu EQZEk
2017/10/16Elías Querejeta Zine Eskolak nazioarteko mintegi bat antolatu du urriaren 26, 27 eta 28rako, gaitzat hartuta zinema amateurra, “izenik gabeko” filmak, eta autoretzaren kontzeptua, izenburu honen pean: Zinema anonimo eta zurtzaren historiak (eta estetikak). Aldi berean, ikusgai jarriko da "Izenik gabeko" zinema erakusketa eskolaren espazioan bertan.

Elías Querejeta Zine Eskola aurkeztu dute Madrilen
2017/09/15Doré Zineman (Filmoteca Española) izan da gaur goizean Elias Querejeta Zine Eskolaren Madrilgo aurkezpena. Bertan, aditzera eman dira ikerkuntzaren, berrikuntza pedagogikoaren eta zinema esperimentazioaren nazioarteko zentroa berriaren ildo eta oinarri nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta finantzatu du zine eskola.

Elias Querejeta Zine-Eskolak ateak irekiko ditu urrian
2017/07/11Formakuntza ildoa 2018ko irailean jarriko da abian, Donostia Zinemaldiarekin batera, eta zinemagintzaren artxiboa, komisariotza eta sorkuntza landuko dituzten hiru graduondoko ikasketek osatuko dute. Bestalde, ikerketa esparrua 2017ko urritik aurrera jarriko da martxan, eta eskolako jarduerak abian jarriko dituen lehenengoa izango da.

Carlos Muguiro izango da Zinema Eskolako zuzendaria
2017/04/26Carlos Muguiro (Elizondo, 1966) izango da Aldundiak sustatuta Tabakaleran sortuko den Zinema Eskolako zuzendaria. Horretarako deitua zen lehiaketan, epaimahaiak erabaki du “La hipótesis del cine” proiektua izendatzea irabazle, Muguiro kudeatzekoa den proiektua, hain zuzen. Aldundiak deitutako lehiaketan beste lau eskaintza aurkeztu dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zine Eskola berria aurkeztu du
2017/02/20Denis Itxaso lehen diputatu nagusiorde eta Kultura diputatuak gaur ezagutarazi ditu Tabakaleran sortuko den zine eskola berriaren inguruko xehetasunak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tabakalerak lankidetza hitzarmena sinatu dute eskolaren kokaleku izango den eraikineko beheko solairuan, espazio horretan proiektua gauzatu ahal izateko.