Programazio publikoa

2022/01/27 2022/12/16
Zikloa

Cartografía de un cine comprometido

Programa honek hainbat sute-foku jorratzen ditu, eta zinema gatazka bortitz bat eragin duen kausa baten zerbitzura jarri da. Horretarako, borroka horiek irudikatuko dituen kartografia eta gizarte-gatazken eta zinema-ekoizpen dibergentearen mekanismoen arteko loturei buruz hausnartzea ahalbidetuko duen mapa bat marraztea proposatzen dugu, bai estetikatik eta bai narratibatik.

2020/10/10 2021/06/30
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: 3,5 €
Zikloa

Santos Zunzunegui

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolatik erronka hau proposatu diogu Santos Zunzunegui, katedradun, historialari eta zinema idazleari, zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

2020/09/09 2020/12/08
Erakusketa

Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak Zinemaldiak 24 edizio izan ditu: ez dugu gogoko erakusketa aurkeztuko dute irailaren 9an. Abenduaren 8ra arte irekita egongo den erakusketa Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioan ardaztuko da, alegia, zinema-jaialdiaren kudeaketa Donostiako hiriari eskualdatu ondoren egin zen lehendabizikoan.

2020/09/01 2020/09/03
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
Mintegia

Uda Ikastaro honek jaialdi ikasketetara sarrera bat proposatzen du iragana, oraina eta etorkizunaren artean dialogo bat ezarriz. Alde batetik, hitzaldiek nazioarteko hainbat zine-jaialdien analisi historikoari ekingo diete eraldaketa sozial eta politiko garaikideekin dauzkaten loturak aztertuz. Bestetik, mahai-inguruek zinemaldien oraina eta etorkizunari buruzko eztabaidak garatzeko espazioa irekiko dute.

2019/10/25 2020/06/05
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: 3,5 €
Zikloa

Santos Zunzunegui

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolatik erronka hau proposatu diogu Santos Zunzunegui, katedradun, historialari eta zinema idazleari, zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

2019/02/15 2019/02/15
  • Hizkuntza: Errusiera (aldibereko itzulpenarekin)
  • Prezioa: 3,5 €
Iruzkindutako proiekzioa

Nikolai Izvolov-ek aurkeztutako saioa

100 urte baino gehiagoren ostean Dziga Vertoven lehen filma, "Godovshchina revolyutsii" (1918), bizitzara itzuliko da Nikolai Izvolov historialari eta ikertzaileak zuzendutako talde baten arkeologia filmiko eta zaharberritze lan zorrotz baten ondoren. Izvolov berak aurkeztuko duen saio honetan Xabier Erkizia musikari eta artistak filmarentzako espresuki sortutako soinu-akonpainamendu bat interpretatuko du.

2019/02/03 2019/02/03
  • Hizkuntza: Ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)
  • Prezioa: 3,5 €
Iruzkindutako proiekzioa

Ricardo Matos Cabok aurkeztuta

60. hamarkadaren amaieran, Ogawa Shinsukek Nihon kaiho sensen: Sanrizuka (Negua Sanrizuka-n) filmatu zuen. Dokumental sail baten bigarren honek aireportu baten eraikuntzarako beren lurren desjabetzearen aurka borroka egin zuen komunitate baten gaztaka irudikatzen du. Ricardo Matos Cabo, programatzailea, ikertzailea eta zinemagile japoniar honen lanean adituak aurkeztuko du film harrigarri hau Elías Querejeta Zine Eskola eta Tabakalerak antolatu duten saioan.

2019/01/20 2019/01/20
  • Prezioa: 3,5 €
Proiekzioa

Michael Snow-en Wavelenght berezko lengoaiari buruz hausnartzen zuen zineman pieza enblematiko bilakatu zen. Espazioa eta denbora, argia eta iraupena...

 

 

2019/01/14 2019/01/15
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: Sarrera librea

Menchu Gutiérrez

"Siete pasos más tarde" bere liburuaren zati batzuetatik abiatuta, Menchu Gutiérrezek hitzaldi hauetan azalduko du denboraren neurketa nola aipatua izan den poesian: bihotz taupadaren edo kanpai-hotsaren bitartez, edota oilarraren kantuaren edo kandela baten argizari urtuaren bitartez. Idazlea denboraren alartzean eta klaustroan geldituko da, ordulari ofizialetatik urrun dauden esperientzietan, denboraren barnean eta kanpoan hazi denboren inbentario poetikoa eskaintzeko.

Ordutegia: 19:00

2018/12/19 2018/12/20
  • Hizkuntza: Frantsesa, gaztelania, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)
  • Prezioa: Sarrera librea

Mintegia

Kritika eta Analisi Saioen Mintegiaren helburua Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleei tresnak eta nolabaiteko ikuspuntua ematea da, eskola ondoko ibilbide profesionala zehaztu ahal izateko. EQZEk eta Donostia Zinemaldiak antolatutako jardunaldi hauetan industriako hainbat arlotako profesionalek eta adituek hartuko dute parte.

2018/11/14 2018/11/14
  • Hizkuntza: Frantsesa, gaztelania (aldibereko itzulpenarekin)
  • Prezioa: 3,5 €

Manuel Asín eta Jean-Claude Rousseauk aurkeztutako saioa

La Vallée close (Jean-Claude Rousseau, 1995) filmaren egiturak seikoa izan zuen inspirazio-iturri, Erdi Aro Berantiarreko eta Errenazimentuko poetentzat ahapaldirik zailena zen hura. Gainera, irudi- eta soinu-blokeen inguruan bueltaka dabilen kontakizuna Laura eta Petrarcaren amodio-istorioa bezalako istorio handiekin pareka liteke.

2018/10/31 2018/10/31
  • Prezioa: 3,5 €

Erika Balsomek aurkeztutako saioa

Line Describing a Cone (Anthony McCall, 1973) filmak konbentzio zinematografiko guztiak zalantzan jartzen ditu. McCall-ek 1974. urtean honakoa esan zuen: "film hau orainean baino ez da existitzen, proiekzioa gauzatzen den unean...".

2018/10/24 2018/10/24
  • Hizkuntza: Ingelesa
  • Prezioa: 3,5 €

Mark Webber-ek aurkeztutako saioa

Gregory J. Markopoulos (1928-92) gerra osteko Amerikako zinemagintzan sortu zen zinemagile originalenetakoa izan zen. Bere filmak mitoak, erretratugintza eta paisaia zein arkitekturaren ikerketak uztatzen dituzte eta oso ezagunak dira agerian uzten duten ez-ohiko sormen gaitasuna, kolorearen erabilera sentsuala eta forma zinematiko berritzaileegatik. Muntaia teknika konplexuak erabili ohi zituen eta in-kamera superinposizio espontaneoa, frame bakarrean gorderik zeuden misterioa eta energia azaleratzen saiatu zen.

2018/10/07 2019/06/08
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: 3,5 €

Santos Zunzunegui

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Tabakalera eta Elías Querejeta Zine Eskolatik erronka hau proposatu diogu Santos Zunzunegui, katedradun, historialari eta zinema idazleari, zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea.

2018/10/06 2019/06/29
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: Sarrera librea

Lansaioak

Zinema eta teknologiari buruz hausnartzeko eta horiekin esperimentatzeko sortutako talde irekiaren lansaioa.

2018/05/12 2018/05/12
  • Hizkuntza: Euskera, gaztelania, italiera, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)
  • Prezioa: Sarrera librea izen-ematearekin: info@zine-eskola.eus

Bigarren jardunaldia

Errusiar zinegilearen argitaragabeko grabazioen entzuketaren inguruko bigarren jardunaldia.

Ordutegia: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00

2018/03/18 2018/03/18
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: 3,5 €

Proiekzioa eta topaketa Carla Simónekin

18:00. Elkarrizketa: Carla Simón eta Mikel Gurrea
19:30. Estiu 1993 filmaren proiekzioa eta publikoarekin solasaldia

2018/03/13 2018/03/13
  • Hizkuntza:
    Ingelesa (euskarazko eta gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin)
     
  • Prezioa: Sarrera librea aretoa bete arte

Abangoardiako zinema programazioaren mende erdia

EQZEk historialari amerikarrari proposatu dio hautatu dezala programa ideal bat, programatzaile, komisario, kritikari eta ikusle gisa eman dituen 50 urteak ilustratu ditzakeena. Hauxe da emaitza: zinema esperimentalari buruzko ikastaro trinko bat, ibilbide autobiografiko bat zinema garaikidean funtsezkoa den figura baten bizitzan zehar, eta zinema esperimental onenaren antologia bat, 1968tik 1998ra bitarteko obrekin.

2018/01/20 2018/04/15

Zikloa

Frank Kermode kritikari britainiarraren arabera, obra bat klasikotzat jotzeko oinarrizko baldintzetako bat testuaren pazientzia da; hau da, gaitasuna izan behar du ondorengo belaunaldiak, egilearen garaikideetatik harago, berarengana gerturarazteko, harekin identifikarazteko eta hura interpretatzeko arrazoiak aurkiarazteko. Gogoeta hori ondo datorkio Andréi Tarkovski zinemagileari, haren lana aldian-aldian programatu baita mundu osoko pantailetan, 1986. urtean hil zenetik.

2018/01/06 2018/04/28

Zikloa

Tigre bat datorkit burura. Su distiratsu bat. Lehoi bat. Labirinto bat. Istorioen jatorria. Nola bilakatu zen laurogeita hamarreko hamarkadan zinema argentinarra kontakizunak, irudiak eta soinuak forma berriak hartu zituzten leku bat. Nola zinema berri horrek munduko jaialdiak liluratu zituen orain tigre batek, su batek, kamerari begiratzen dion lehoi batek egin dezakeen bezala. Orain jatorrian dagoen galdera: Nondik sortu zen hura guztia?

 

2018/01/05 2018/02/03
  • Hizkuntza: Gaztelania

Zikloa

Foku honen izena “Zamaren zain” izan liteke. Izan ere, ia hamar urte igaro dira Lucrecia Martelen azken filma kaleratu zenetik. Epe horretan, bere lehenengo filmarekin Berlin txundituta utzi zuen zuzendari gazte eta ezezaguna izatetik –Argentinako zineman bide berria ireki zuen–, kultuzko autore izatera igaro da, autore-zinemaren nazioarteko zirkuituan bere lekua hartuta, firma eta estilo propioarekin.

2017/12/06 2017/12/06
  • Hizkuntza: Errusiera, euskera, gaztelania, italiera, ingelesa (aldibereko itzulpenarekin)
  • Prezioa: Sarrera librea aretoa bete arte

Lehen jardunaldia

Errusiar zinegilearen argitaragabeko grabazioen entzuketaren inguruko lehen jardunaldia.

Ordutegia: 10:30 - 14:00 / 16:00 - 19:00

2017/10/26 2017/11/01
  • Prezioa: Sarrera librea aretoa bete arte

Film zurtzen, zinema amateurraren eta autoretza kontzeptuaren zehar egindako ibilbidea

EQZEk bere instalazioak irekiko ditu, ikus-entzunezko erakusketa gela edo galeriaren itxura hartuta, zinemaren historiaren zehar izandako zinema izenik gabearen, zurtzaren eta amateurraren erakustaldi antologikoa hartzeko xedez. Proiektuaren helburua "zinemaren aurpegi ezkutua" identifikatzea da: etxeko pelikulak, amateurrak, egile garbirik gabekoak, baztertutakoak, osatugabeak, isilarazitakoak, eta jendeari erakusteko asmorik gabe egindakoak, betiere film bat ahaztuta eta egile argirik gabe gelditzeko izan diren arrazoi material, komertzial, kultural, eta historikoak argitzeko asmoz.

2017/10/26 2017/10/28

Zinema amateurra eta autoretzaren kontzeptuaren inguruko mintegia

Aztergai hartuta bai anonimatoaren ideia bai ikuspuntu horretatik abiatutako artxibo filmikoen esplorazioa, Elías Querejeta Zine Eskolak nazioarteko mintegi baterako deia egin du, urriaren 26, 27 eta 28rako, gaitzat hartuta zinema amateurra, “izenik gabeko” filmak, eta autoretzaren kontzeptua. Mintegia irekia da jendearentzat, oro har, eta bilduko ditu zinema zurtza eta artxiboen sekretuak lantzen dituzten espezialistak, kontserbatzaileak, artista bisualak, zinemagileak eta aztertzaileak. Saio guztiak pentsatuta daude saio mistoak izan daitezen; esate baterako, proiekzio laburrez irudiztatutako hitzaldiekin.