Ikasleak

flecha

Mundu osoko zinemagilee-talde heterogeneo batek osatzen du Elias Querejeta Zine Eskolako ikasle taldea

EQZEko ikasleen profila oso heterogeneoa da: zinema jaialdietan estreinatu eta saritutako film laburren, film luzeen eta instalazioen errealizadoreak, gidoilariak eta editoreak, edo museoetan eta galerietan ikusgai jarritako piezenak; Antropologia Bisualean, Arte Bisualetan, Mediku Zientzietan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Arte Ederretan, Zuzenbidean, Literatur Ikasketetan, Filosofian, Giza Zientzietan eta Kazetaritzan gradudunak, mundu osoko unibertsitateetan eta zine eskoletako egresatuak.

Bestetik, produkzio eta banaketa zinematografikoko espezialistak; zinema jaialdi, filmategi, ziklo, programa edo erakusketa eta instalazio artistikoen produkzioan, kudeaketan eta programazioan esperientzia duten komisarioak; kritikari zinematografikoak, kolektibo zinematografiko independenteetako kideak, kontserbazioaren arloko espezialistak, ikertzaileak, edo edizioan, muntaian, fotografian, soinuan, diseinuan eta abarretan esperientzia handia duten profesionalak.

 

Loading...