Praktika profesionalak

arrow

Elías Querejeta Zine Eskolak pasabide-zirkuitu bat proposatzen du amateurraren eta profesionalaren artean (…eta alderantziz)

Tabakalerako instalazioek Elías Querejeta Zine Eskolaren irakaskuntza aukerak areagotzen dituzte. Eskolako bazkide diren erakunde zinematografikoek modu aktiboan parte hartzen dute ikasleei esperientzia eta jakintza transmititzeko prozesuan.  Zentroaren filosofia pedagogikoa eta eraikinaren beraren baldintza fisikoak kontuan hartuta, praktikak irakaskuntza planean txertatuta daude modu organikoan. 

Eskola erakunde horien lankidetzarekin sortutako zentro bat denez, lan eremuko prestakuntza esperientzia eskualdatzeko benetako prozesu gisa aurreikusita dago. Praktikak gaikuntza handia duten profesionalen tutoretzapean egingo dira, eta etorkizunean enplegua bilatzeko plataforma modura diseinatu dira.

EQZEk lankidetza hitzarmenak ditu kanpoko beste erakunde batzuekin curriculumetik kanpoko eta lanbide gaikuntzako praktikak egiteko. Besteak beste, erakunde hauekin: Azkuna Zentroa (Bilbo), Cinemateca Portuguesa (Lisboa) eta Espainiako Filmategia.

Ikasleek gutxienez 100 orduko praktika profesionalak egin ahal izango dituzte ikasturtean zehar. Praktikaldiak ekainetik abendura arteko hilabeteetan izaten dira.

Euskadiko Filmategia

184 /  / Elías Querejeta Zine Eskola

Euskadiko Filmategia 1978. urtean eratu zen, eta huraxe izan zen Estatuko lehena “autonomietako filmategiak” izenekoetan. Helburu jakin batekin sortu zen: zinema, oro har, eta euskal zinema, bereziki, aztertzeko interesgarriak diren filmak edo ikus-entzunezkoak ikertu, berreskuratu, artxibatu, gorde eta erakustea, bai eta kulturaren edota historiaren ikuspuntutik gordetzea komeni den agiriak eta material teknikoa bildu eta zaintzea ere.

Euskadiko Filmategiak 600 metro filmekin ekin zion bideari. Gaur egun, berriz, 5 milioi metro dauzka euskarri zinematografikoan eta 17 milioi metro euskarri bideografikoan. Horrez gain, besteak beste, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko materialak gordetzen ditu.

FIAFeko (Film Artxiboen Nazioarteko Federazioa) kide da 1994tik eta eskubide osoko kidea 2022. urtetik. Euskal artxibo zinematografiko bakarra denez, erreferentzia garrantzitsua da ikerlari, produkzio-etxe, banatzaile, telebista, ikasle eta abarrentzat.

filmoteka.eus

Tabakalera

Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroa da, Donostian kokatua, kultura-proiektu eta -erakundeen arteko lankidetza hartzen eta sustatzen duena. Gurea eginkizun partekatua kultura- eta sormen-sektorea babestea da, euskal gizartearen gaitasun sortzaile eta kritikoa garatzen laguntzea, eta kulturarako sarbidea eta gozamena erraztea.

Sorkuntza zentro gisa, Tabakaleraren helburu nagusia talentua bultzatzea da, sorkuntza garaikidea sustatzea eta kulturaren eta sormenaren sektoreak beste sektoreetan eta gizartean egin dezakeen ekarpena sustatzea.

Tabakalerak kulturaren arloan lan egiten duten hainbat erakunde hartzen ditu.

tabakalera.eus

185 /  / Elías Querejeta Zine Eskola

Donostia Zinemaldia

186 /  / Elías Querejeta Zine Eskola
Argazkia: Montse Castillo | SSIFF

Bokazio zinematografiko eta komertziala zuen Nazioarteko Zine Astea bezala sortua 1953. urtean, berehala lortu zuen FIAPFek (Filme Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) esleitzen duen B maila (lehiaketarik gabeko zinemaldia) bere lehen edizioan lortutako arrakastari esker. Horrela, ondorengo urtean, Nazioarteko Zinemaldi izendatu zuten, eta 1955ean FIAPFek lehiaketarako aproposa eta koloretako filmeetan espezializatua zela onartu zuen: sari ofizialak eman zitezkeen harrez gero. Horixe da Maskorraren sorrera, sasoi hartan zilarrezkoa zena, eta berau erabakitzeko nazioarteko epaimahai bat eratu behar zen.

1957an "A" maila behin-betiko eman zitzaionean, eta maila nagusietarako Maskorra urrezko bihurtu zenean, zinemaldiaren berezko ikonoak agertu ziren. Horixe da gaur egun ere aurrera egiteko erabiltzen den erreferentzia, alegia, irekitasunaren aldeko korronteren aukera, garai hartako zentsura zurrunetik kanpo kokatuz, eta oraindik ere bizirik dirauena. Zeren Donostiako Zinemaldiaren ardura nagusia unean uneko zinerik kezkatsuenaren eta berritzaileenaren erakusleihoa izatea baita.

Azken urteetan, Zinemaldiak industriaren jardueren aldeko apustua indartu du, bereziki, Latinoamerikako ekoizpenen eta Europako hizkuntza ez hegemonikoetan gauzatutako filmen ingurukoak. Gainera, talentu berrien alde egin du Nest Film Students-en, egonaldi-programaren, Ikusmira Berriak proiektuen garapenaren eta Elias Querejeta Zine Eskolaren bitartez.

Beste Instituzioak

AZKUNA ZENTROA

Azkuna Zentroa Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroa da, begirada hemen eta nazioartean jarrita duena, eta ikusleen komunitate desberdinekin harremanak izateko zabalik dagoena. Azkuna Zentroa kultura praktika, prozesu eta esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da.

azkunazentroa.eus

ESPAINIAKO FILMATEGIA

Espainiako ondare zinematografikoa zaintzeaz arduratzen den erakundea da Espainiako Filmategia. Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zuzendariordetza Nagusia da. Bere eginkizuna da ondare zinematografikoa berreskuratzea, ikertzea eta kontserbatzea eta haren ezagutza sustatzea. Filmategia Filmen Artxiboen Nazioarteko Federazioko (FIAF) kidea da 1956az geroztik.

Filmoteca Española

PORTUGALGO ZINEMATEKA

Portugalgo zinemateka-Museu do Cinema Portugalgo ondare zinematografikoa zaintzeko eta zabaltzeko erakundea da. 1950eko hamarkadaren hasieran sortu zuen Europako filmategien aitzindarietako batek, Manuel Félix Ribeirok, eta erakunde autonomo bihurtu zen 1980an. Zinemateka Filmen Artxiboen Nazioarteko Federazioko (FIAF) kidea da 1956az geroztik.

cinemateca.pt