Eskolaren#ondorengo#eskola Eskolaren#ondorengo#eskola

Eskolaren
ondorengo
eskola

Eskola itzuli ahal izateko eta beti hasierako harridura eta bultzada bilatzeko lekua da.

EQZEren bultzada eraldatzaileak prestakuntza urte tradizionalak gainditzen ditu, eta gure egresatuen jardun profesionalaren paraleloan doa. Eskola osoa orainaldi eta iraganeko denborazkotasunen konglomeratu bat da (denboren, jakintzen, bizitako bizitzen eta belaunaldi desberdinen gurutzaketa), baina azken jomuga etortzeko dagoena imajinatzea eta itxuratzea du. Hori horrela, EQZE ez da ikasturtearekin amaitzen, harago doa, hainbat baliabide eta ekimenen bitartez, “eskolaren ondorengo eskola” bat izango balitz bezala, etorkizuneko zinema horretan lanean jarraitzeko.

Elías Querejeta Zine Eskolaren proiektu pedagogikoaren xedeak “orain egin nahi dut” delakoaren urgentziari erantzuteaz gain, “egiten jarraitzearen” nahi handi eta nahitaezkori eta, batik bat, “eginez ikasten jarraitzeari” erantzuten dio zinemagile baten bizitza osoan.

noizko-basoa-mikele-landa-nest-cEfn
vlcsnap-2022-09-09-13h31m47s858-jGSW
vlcsnap-2021-04-19-17h14m18s144-FxRX
vlcsnap-2022-09-09-13h23m40s216-sCKK
vlcsnap-2022-09-09-13h24m43s170-xZnU
trabajo-alumnado-creacion-6-zZAq
el-bunker-xtYt
dsc8838-31-def-2-XXyn
vlcsnap-2021-04-19-17h04m41s642-WJjj
trabajo-alumnado-creacion-9-TxVj
vlcsnap-2022-09-09-13h27m47s472-EAoy

Denbora profesionalean ere pertsonak ditu ardatz, ez haien ekoizpen gaitasuna. Gure mundua ulertzen laguntzea, ez errezeta hertsiki funtzionalak eta analgesikoak bilatzekoa. Ikaskuntza rolak trukatzeko modukoak eta aurrez ezarri gabekoak diren metodologiak ezartzekoa. Beti irekia izango den ikaskuntza, gogoeta eta pentsamendu babesleku bat sortzekoa profesionalek eta ikasleek parte har dezaten, baina nahitaez zinematografikoak edo espezializatuak izan behar ez duten beste sektore batzuk ere har ditzakeena. Hori da EQZEren erronka handietako bat, eskolari buruz prestakuntza arloan pentsatzea ez ezik (denboran mugatuta trebetasunak eskuratzeko iragatea), benetan bizitzan lagun egiteko arloan pentsatzera behartzen duena: itzuli ahal izateko moduko zinemaren etxea.

Elías Querejeta Zine Eskolak profesionalak trebatzen baditu, Zinemagileen Eskolak (eskolaren ondorengo eskola hori) guztiok ikastun bihurtzen gaitu, amaierarik gabeko ikastun.