Acciones de investigación /

José Ernesto Díaz-Noriega funtsa

José Ernesto Díaz-Noriega zinemagile amateurra, emanaldi-antolatzailea eta bildumagilea izan zen. Bartzelonan jaio zen 1912an, eta Madrilen zendu 2002an; urte luzez A Coruñan bizi izan zen, eta funtsezko zeregina izan zuen hirurogeita hamarreko hamarkadako galiziar zinemagile gazteen prestakuntzan.

Díaz-Noriegaren artxiboa familiak gorde izan du, eta bere filmak eta beste zinemagile batzuen filmak (guztiak 8 mm, 18 mm eta Super 8 mm neurri azpi-estandarretan) eta irudi eta dokumentu sorta handi bat biltzen dira bertan. 2021ean, film-funtsaren zati bat —Filmoteca Españolan gordetakoa— EQZEko “Bigarren eskukoa. Berrerabilera eta desbideratzeak zinemagintza iberoamerikarrean” ikerketa-proiekturako hartu zen, eta aztertu eta partzialki digitalizatu zen.

Proiektuak Filmoteca de Galicia eta Filmoteca Españolaren laguntza izan zuen.

177 /
"El anillo" (José Ernesto Díaz-Noriega, 1973)

Las ninfas de la charca

Urtea: 1935
Iraupena: 5 min.
Elementu originala: 8 mm, azetatoa, zuri-beltzean, biribilki bat, positibo alderantzikagarria berregindako soinu magnetikoarekin.

Busby Berkeley-ren zinema musikalaren imitazio ironiko batean, gazte talde bat dibertitzen ari da ibai-ertzean, Madril inguruan.

Oharra: Berregindako soinua geroago gehitu zitzaion (zehaztu gabeko datan) irudien erregistroari.

Revista 8

Urtea: 1939
Iraupena: 36 min.
Elementu originala: 8 mm, azetatoa, zuri-beltzean, biribilki bat, positibo alderantzikagarria berregindako soinu magnetikoarekin

Gerra Zibil garaian filmatutako sekuentziak. Horietako bat egileak preso zegoela filmatu zuen (José Ernesto Díaz-Noriega).

Oharra: Díaz-Noriegaren hainbat film autonomoz osatzen da filma; kasu honetan, “Apuntes del 36 al 39” azpititulupean bildu dira. Jatorrizko materiala hala moduz kontserbatzen da, eta banda magnetikoaren zati handi bat galduta dago; beraz, soinua ezin izan zen erabat berreskuratu. Film honen zaharberritze digitala Numax laborategian egin zen 2023an. 

Trailer (Banderas victoriosas)

Urtea: 1939
Iraupena: 3 min. 
Muntaketa: José Ernesto Díaz-Noriega, Ramón García Ortiz
Soinua: Dorrell
Elementu originala: 8 mm, azetatoa, zuri-beltzean, biribilki bat, positibo alderantzikagarria berregindako soinu magnetikoarekin

Francisco Francoren garaipena ospatzeko 1939ko maiatzaren 19an Madrilgo kaleetan egindako desfileari buruz Díaz-Noriegak Banderas victoriosas. El desfile de la victoria erreportajea filmatu zuen urte berean, “artefaktu zinematografiko” hau ere egin zuen, obra horren trailer bat izango balitz bezala. Pieza film luzeago baten laburpentzat har zitekeen, baina muntaketa modu satirikoan erabiltzen denez eta jatorrizko filmean ez zeuden eszenak sartzen direnez, deliriozko pieza autonomo bat dela esan daiteke (Carolina Cappa).

Oharra: Jatorrizko material fotokimikoa hala moduz kontserbatzen da, eta banda magnetikoaren zati batzuk galdu dira; beraz, soinua ezin izan zen erabat berreskuratu. Film honen zaharberritze digitala Numax laborategian egin zen 2023an.

Sever odnum

Urtea: 1964
Iraupena: 4 min. 
Kolaborazioa: R. Luca de Tena
Elementu originala: 8 mm, azetatoa, zuri-beltzean, biribilki bat. Positibo alderantzikagarria berregindako soinu magnetikoarekin

Dibertimendu zinematografiko honetan, egileek “Coruñako Umorezko II. Zinema Jaialdian” lehiatzen ziren eta Font eta Pruna katalanek aurkezten zituzten edukirik gabeko film handinahiak parodiatzen dituzte” (Xoan Cuesta eta Xosé María Folgar de la Calle).

Al-Nasr Al Tair

Urtea: 1969
Iraupena: 48 min.
Kamera eta ekoizpena: Felipe L. Fernández
Soinua: Antonio Iglesias
Elementu originala: Super 8, azetatoa, koloretan, biribilki bat, positibo alderantzikagarria berregindako soinu magnetikoarekin

Enkargu instituzional honen azken emaitzak azpikoz gora jartzen ditu, hein handi batean, kontratatzailearen asmoak; kasu honetan, Carballoko Udalak egin zion enkargua Díaz-Noriegari, Eduardo Pardo hegazkintzako jeneral frankistaren omenaldiko irudiekin propaganda-film moduko bat osa zezan. José Ernestok, umore lotsagabez, ez dio soinuaren eta irudiaren arteko sinkroniari erreparatzen, eta herriko agintarien ahotik publizitate-iragarkietako off ahotsak edo testuingurutik kanpoko zakarkeriak aterarazten ditu (Xan Gómez Viñas).

Oharra: Film honen zaharberritze digitala Numax laborategian egin zen 2023an.

El anillo

Urtea: 1973
Iraupena: 20 min. 
Interpreteak: Teresa Suárez, José Ernesto Díaz-Noriega
Kolaborazioa: Fernando R. Gómez
Ingeniari teknikoa: R. Villalva
Elementu originala: 8 mm, azetatoa, koloretan eta zuri-beltzean, biribilki bat, positibo alderantzikagarria berregindako soinu magnetikoarekin

Díaz-Noriegaren semearen, José Ernestoren, eta bere emaztegaiaren, Teresaren, ezkontza. Aurretiazko lanak, zeremonia eta eztei-bidaia. Filma lau seme-alabei eskaini die, eta Díaz-Noriegak berak lehendik filmatutako familiako filmen zatiak biltzen ditu, flashbackak eta orainaldiko erregistroak hala moduz uztartuta (Carolina Cappa).

Os suevos

Urtea: 1974
Iraupena: 53 min. 
Interpreteak: Mary Carmen, Paula, Beatriz eta Andrés L. Suevos; Paco Hernández, Pepita, Miguel Gato
Elementu originala: Super 8, azetatoa, koloretan, biribilki bat, positibo alderantzikagarria soinu magnetikoarekin

Ministerio baten Probintzia Ordezkaritzako funtzionario batek bere alabei buruzko film bat egiteko enkargua egin dio lankide zinemagile bati. Lankideak lana onartu du, baina neskatoak ez ezik, haien ingurukoak ere sartzen ditu: aitona-amonak, ama, lan egiten duen bulegoa, eta 74. urteko bizitza politikoa. Film hau Lubitsch-en omenaldi bat da (José Ernesto Díaz-Noriega).


Film hauek guztiak "Bigarren eskukoa. Berrerabilera eta desbideratzeak zinemagintza iberoamerikarrean" ikerkuntza proiektuaren taldeak digitalizatu ditu Elías Querejeta Zine Eskolan, 2021-2022 Ikasturtean.