Komunikazio arloa
Gune honetan, profesionalentzako eta hedabideentzako informazioa eta komunikazio-materialak aurkituko dituzu, baita azken deialdiak eta prentsa-komunikatuak, nortasun korporatiboko eskuliburua eta Elías Querejeta Zine Eskolaren urteko jarduera-memoria ere.
Erreportajeak eta kazetaritza-piezak egiteko edo zentroarekin elkarrizketak adosteko, EQZEren Komunikazio Sailarekin jar zaitezke harremanetan, helbide elektroniko honetara idatzita.
Zentroaren gaurkotasuna Facebook, Instagram eta Equis sare sozialen bidez ere jarrai dezakezu.
Prentsa-Komunikatuak
Este apartado recoge las últimas convocatorias y notas de prensa relativas a la actividad de Elías Querejeta Zine Eskola. También puedes encontrar estas y otras informaciones aquí.
-
2026/11/26
Habitar la imagen, Libanoko, Palestinako eta Egiptoko gatazkei begirada intimoa, San Telmo Museoko liburutegian -
2026/11/20
EQZEren presentzia nabarmena ZINEBI 68an -
2026/09/22
EQZEtik datorren euskal uzta -
2026/09/17
EQZEko ikasle askok parte hartuko dute Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan -
2026/09/14
Elías Querejeta Zine Eskolak bederatzigarren promozioarekin emango dio hasiera 2026-2027 ikasturteari
Nortasun Korporatiboko Eskuliburua
Nortasun korporatiboko eskuliburuak Elías Querejeta Zine Eskola identifikatzeko markaren bertsio nagusia aurkezten du, eta marka hori behar bezala ezartzeko kontuan hartu eta jarraitu beharreko arauak jasotzen ditu.
EQZE marka da zentroaren nortasun grafikoaren elementu nagusia. Funtsezkoa da EQZE marka behar bezala erabiltzea, haren irudia eta zentroan garatzen den beste proiektu guztiak behar bezala komunikatzeko, identifikatzeko eta ezagutzeko.
Nortasun korporatiboaren eskuliburuaz gainera, atal honetan Elías Querejeta Zine Eskolaren logotipoen paketea deskarga dezakezu zenbait formatutan (ai, png, pdf). EQZEren marka hori zentroko jarduerekin loturik garatutako eta egindako proiektu eta ekoizpenetarako bakarrik erabiliko da. Bestelako erabilera orok EQZEren onespena izan beharko du aplikatu aurretik.