Elizabeth Dexter

Comisariado
Elizabeth Dexter (C01 (2018-2019))

Elizabeth Dexter Yorkshire-ekoa da (Erresuma Batua). Ikasketak Central Saint Martin’s eskolan, King’s College London ikastetxean eta North Carolina Chapel Hill unibertsitatean egin zituen. Oberhausen-eko mintegian parte hartu zuen, eta MoMA-ko Zinema Departamentuan egoiliar izan zen. Hainbat programa aurkeztu izan ditu zinema eta jaialdi ugaritan, eta ikerketa laguntzaile izan da zinemari eta arteari buruzko argitalpen espezializatuetan; besteak beste, Yale-k argitaratutako argitalpenetan. Era berean, mugimenduko irudiaren arloko artisten ekoizle izan da, eta epaimahaikide jardun du hainbat jaialditan. Bereziki, animaliei buruzko ideiak, dokumentalak, xelebrekeriak eta zinemako muturreko praxiaren historiak interesatzen zaizkio.

Profil honen azken eguneratzea: 2018