Anaís Córdova-Páez

Comisariado
Anaís Córdova-Páez (C04 (2021-2022))

Errealizadorea eta ikertzailea da, betiere genero ikuspegitik begiratuta, eta feminizidioa prebenitzeko, sexu eta ugalketa eskubideen aldeko eta genero indarkeriaren aurkako kanpainak egin ditu, naziokoak nahiz eskualdekoak.

Ekologoa, bideografoa eta hackfeminista. Internet feminista eraikitzen, eskubide digitalak abiapuntu hartuta. Zuzendari bisual eta sortzaile gisa, porno-osteko LÚBRICAS film laburra egin du, eta hainbat jaialditako sail ofizialetarako hautatua izan da: La Muestra Marrana (Quito, 2016), Hack Porn Festival (Erroma, 2018) eta El Lugar Sin Límites LGBTIQ zinema jaialdia (Ekuador, 2019).

Lucha Eterna eta Circo de Amor bideo musikalak egin eta zuzendu ditu hip hop munduko emakumezko artistekin. #LaOtraPandemia (2020) web saila egin zuen osasun krisialdiak eragindako itxialdian, Ekuadorren. Zinema Feministaren Equis Festival jaialdiko programatzailea da.

Profil honen azken eguneratzea: 2021