André Di Franco

Archivo
André Di Franco (2021-2022)

Dokumentalen errealizadorea, zinema programatzailea, kultura kudeatzailea, arte hezitzailea, idazlea eta antropologoa prestakuntzaz. Azken urteotan, zinemarekin eta hezkuntzarekin, dokumentalarekin, kultura politikekin eta etorkizuneko iruditeriarekin lotutako gaiak eta praktikak landu ditu. 2019ko urtarriletik 2021eko martxora bitarte, Belo Horizonte-ko (Brasil) Kulturako Udal Idazkaritzako aholkularia izan da, eta BH nas Telas Ikus-entzunezkoen Garapenerako Udal Programa kontzeptualizatu eta koordinatzeaz arduratu da. Cinefronteira kolektiboa sortu zuen, eta 4 zinema jaialdi antolatu eta programatu zituen kolektibo horrentzat, baita zinema klubaren hainbat saio ere; era berean, beste ekimen batzuetako komisariotza lanetan ere parte hartu izan du. 2017an, Brasilgo Tiradentes jaialdiko epaimahai gaztean eta Brasilgo Ver e Fazer Filmes jaialdiko kritikoen epaimahaian parte hartu zuen. 2018. urtean liburuxka bat argitaratu zuen: Commons: do it yourself in film club (AIC argitaletxea). Gainera, tailerretan ere eman izan ditu gehienbat gizarte egoera ahulean zeuden gazteekin, eta tailer horietan egindako filmak Brasilgo jaialdi garrantzitsuetan egon dira ikusgai, hala nola Rioko Jaialdian eta Belo Horizonteko Zinema dokumental eta Etnografikoaren Jaialdian (forumdoc.bh). Testuak eta dramaturgiak argitaratu ditu bilduma garrantzitsuetan; esaterako, Iberoamerican confinement-confinement (CBP Galpão argitaletxea). Dokumentalen errealizadorea ere bada, eta bere lehen film luzea produzitzen ari da; film horren gidoiagatik saria lortu zuen Aldir Blanc MG Fundazioaren eskutik.

Profil honen azken eguneratzea: 2021