Argentina hegoaldeko Bahía Blanca hirian jaio zen. Irudi eta soinu diseinuan graduatu zen Buenos Airesko Unibertsitate Nazionalean, eta espazio horretan bi dokumental zuzendu zituen: “Terrenal” (zuzendarikidea, 2017) eta “Capa Madre” (2019); azkena instalazio motakoa da. “Terrenal” proiektua bigarren film labur onena izan zen 63 Oberhausen International Short Film Festival jaialdian, eta besteak beste, Viennale, Trento Film festival eta Uppsala jaialdietako sail ofizialetan parte hartu zuen. “Capa Madre” lanak, berriz, lehen saria eskuratu zuen dokumental kategorian BIENAL FADU jaialdian, 2019an. Ikus-entzunezko proiektu ugaritan produktore lanetan jarduten du, eta zinemari buruzko testu teoriko eta kritikoak argitaratzen ditu Daria taldean (ikus-entzunezko kolektibo bat da). Buenos Airesko Unibertsitateko Argentinako eta Latinoamerikako komunikabideen historia analitikoa katedrako kide izan zen bi urtez. Gaur egun, bi ikerketa proiektutan parte hartzen ari da erakunde berean.
Profil honen azken eguneratzea: 2021