Valeria Alfaro

Comisariado
Valeria Alfaro (C04 (2021-2022))

San José-n (Costa Rica) jaio zen, eta Zinema eta Telebistako lizentziadun izan zen Veritas Unibertsitatean, produkzioan espezializatuta, bere proiektu honekin: Genero zinema, ezaugarriak eta produkzioaren erronkak Costa Ricako testuinguruan. Unibertsitateko bere ibilbidean, “Zinema Ikasleen Topaketa Iberoamerika” ekitaldian parte hartzeko hautatu zuten; topaketa Guatemalan izaten da, Ícaro Jaialdian. Unibertsitatean, hainbat film labur eta telesailen produkzioan parte hartu zuen, bai weberako, bai telebistarako. Nazioko hainbat proiektutan parte hartu du, hala film luzeetan nola serialetan, eta gaur egun Nikaragua eta Costa Rica batera egiten ari diren "Ernesto en la Tierra" dokumental luzearen banaketan dabil; dokumental horretan, poetaren bizitza eta Erdialdeko Amerikako herrialdean izan zuen inplikazio politiko eta erlijiosoa azaltzen dira. Bere tesirako film laburra, "Todas las Lunas", Costa Ricako film onenaren irabazlea izan zen Lúdico 2020 jaialdian, eta nazioarteko estreinaldia izan zuen 2020ko Ícaro Guatemala jaialdian. Helduentzako sormenezko idazketa tailerrak eman ditu Costa Ricako Liburutegi Nazionalean, eta horrek produktore gisa duen ikuspegi nagusietako bat indartzen du: ikus-entzunezkoen inguruko kultura sustatzea Erdialdeko Amerikan. Produktore gisa dituen interes nagusiak espazio eta proiektuak sortzea dira, egoera kalteberenean dauden herritarrak ikus-entzunezko artean inplika daitezen.

Profil honen azken eguneratzea: 2021